01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Orioko trainerua, joan den igandean, Donostian, hiru ziabogetako bat ematen; azken luze dotorea egin zuten oriotarrek. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Ez dute oso gustuko, baina...

Pedreñan jokatuko da gaur San Miguel ligako

hirugarren proba; eremu irregularra izan

arren, indartsuenak lortu du bandera urtero

Pedreñako estropada irabazi izan duenak

liga eskuratu izan du aurreko urteetan

Aitor Manterola Donostia

Bigarren asteburua osatuko du

gaur eta bihar San Miguel ligak.

Hirugarren jardunaldia gaur jokatuko

dute arraunlariek, Pedreñan

(Espainia). Hiru txandatan

banatuta, ohiko moduan lehiatuko

dira hamabi traineruak.

Gaurko eremuaz sekulakoak

eta bi esaten dituzte, urtea joan

eta etorri. Irregularra bada; hori

ez dago ukatzerik. Itsasgorak eta

itsasbeherak eragin handia izaten

dute, eta korronteak ere ez

dira fidatzekoak. Arraunlariek

kontatzen dutenez, eremuko zenbait

tartetan, ontzia zuloan sartzen

da, geldituta balego bezala.

Halako baldintzetan zer gerta

daitekeen asmatzea abentura da.

Baina datuek bestelako kontuak

ematen dituzte aditzera. Eremu

fidagarria ez da izango, baina

Traineruen Kluben Elkarteen

liga sortu zenetik, indartsuena

nagusitu izan da Pedreñan. Hori

gutxi ez, eta hemengo garaileak

liga irabazi izan du gero. Beraz,

baldintzak baldintza, azken urteetan

iraultza handirik ez da gertatu.

Gaur ere indartsuenak irabazi

behar luke, baina beti gelditzen

da halako kezka bat, eremua oso

duina ez denean. Kale zozketak

inoiz baino eragin handiagoa

izango du gaur. Baina indarra dagoen

lekuan, kezka handirik ere

ez dute edukiko. Eta lehen bi estropadetan

ikusitakoa ikusita,

Orio da indartsuena. Nagusitasunez

menderatu zituen aurkari

Denboraldiko lehen

bi estropadetan

ikusitakoa ikusita,

Orio da indartsuena

Orain arte ezuste

handiena eman

duenak, San Pedrok,

dotore segitu nahi du

guztiak aurreko asteburuan, eta

gaur, hari begira egongo dira denak.

Azken txandan lehiatuko da,

Castro, Urdaibai eta San Juanekin

batera. Espainiarrek larunbatean

baino itxura hobea eman zuten

igandean. Itxaropentsu daude

Castron, eta hobetzeko tartea

ikusten diote ontziari. Urdaibaik

zer emango duen ezin da asmatu.

Lehendik ere jakina zena agerian

utzi zuen aurreko asteburuan:

arazoak dauzka arraunlari propioen

kopuruarekin. Eta muga

hori gabe eman dezakeen maila

ezin du eman ligan. Baina, hala

ere, hor da, onenekin, eta gai da

banderak irabazteko. San Juan,

isil-isilik, muturrean sartu da.

Talde ona dauka, eta etekina ari

zaio ateratzen.

Kontuz etxekoekin

Bigarren txandan ariko da gaur

kontuan hartu beharko den beste

ontzia: etxekoa, Pedreña. Igandean

ez zen batere txukun aritu, eta

ohorezko txandan aritzeko aukera

kareletik bota zuen. Irregulartasuna

da espainiarren gabezia,

eta aurten ere azaldu zaie. Gaur,

onena ematen badute, onenen

artean behar lukete. Zaleen babesa

ere aldeko edukiko dute, eta

bultzada horrekin, mailarik

onena emateko aukerak dituzte.

Beste hiru ontzi gainditu beharko

ditu lehendabizi, txandakideak.

Orain arteko ezuste handiena

eman duenak, San Pedrok, dotore

segitu nahiko du aurrerantzean

ere. Astillerok zer emango

duen ezin da jakin. Larunbatetik

igandera aldea egin zuten, hobera,

eta arraunlari onenak ateratzen

baditu, erditik gora behar

luke. Hondarribiak ere kale eta

bale egin zuen aurrekoan. Igandekoa

du bere maila, eta hura

berriz atera behar luke gaur.

Lehen txandan, Tiran, Kaiku,

Zumaia eta Zarautz lehiatuko

dira. Galiziarrak beren lekuan

daude, baina Kaikuk gorago

behar luke sailkapenean. Larunbatean

eman zuena berriz eman

beharko du gaur. Zumaiak joan

zen asteburukoa hobetzea ezinbestekoa

izango du, dagoen postuan

kateatuta gelditu nahi ez

badu. Eta Zarautzek lanean segitu

beharra dauka, taldea osatuz,

ahalik eta duintasun handienarekin.

G Sailkapena

1. Orio 24 puntu

2. Castro 20 pt.

3. Urdaibai 17 pt.

4. San Juan 16 pt.

5. Pedreña 16 pt.

6. San Pedro 15 pt.

7. Astillero 11 pt.

8. Hondarribia 11 pt.

9. Tiran 10 pt.

10. Kaiku 10 pt.

11. Zumaia 4 pt.

12. Zarautz 2 pt.

G Gaurko txandak

p1. txanda (16:00). Zarautz,

Zumaia, Kaiku eta Tiran.

p2. txanda. Hondarribia, Astillero,

San Pedro eta Pedreña.

p3. txanda. San Juan, Urdaibai,

Castro eta Orio.

2010eko uztailaren 10a, larunbata berria 23

‹ Kirola

KAE 1 ligako

laugarren

estropada

jokatuko dute

gaur, Pasaian

Erlojuaren aurka ariko

dira hamabi traineruak,

ligako orain arteko

berdintasuna

hausteko asmoz

A. M. Donostia

Laugarren estropada izango du

gaur KAE 1 ligak, Pasaian (Gipuzkoa).

18:00etan hasita, erlojuaren

aurka lehiatuko dira hamabi ontziak.

Aurreko hiru jardunaldietan

hiru garaile izan dira, eta berdintasun

hori hausteko aukera

egongo da gaur. Sailkapeneko lehen

laurak bost punturen bueltan

daude. Isuntza da aurrena;

Zierbena eta Camargo lau puntura

ditu, eta Santurtzi bostera.

Aldez aurretik begiratuta, lau

horietakoren batek irabazi beharku

luke gaur. Ligaren atarian indartsuenak

zirela zirudien, eta

aurreikuspenak betetzen ari dira.

Santurtzi dabil apalxeago, eta

oraindik banderarik ez irabaztea

deigarria da. Baina sailkapenean

gertu dauzka aurrekoak. Alde horiek

ez handitzea komeni zaio, eta

emaitza ona beharko du gaur.

Isuntza da erregularrena orain

arte, eta horri eusten saiatuko da.

Zierbenak eta Camargok egin dituzte

posturik txarrenak goikoen

artean —lehen egunean, seigarren

eta zazpigarren izan ziren—,

eta ezin dute berriz huts egin. Donostiarra

eta Orio ere kontuan

hartu beharko dira.

Sailkapenaren beste muturrean

daude azpikoak. Busturialdeak

ixten du zerrenda, bost punturekin.

Aurretik dauzka etxekoak,

zazpirekin, eta Arkote, bederatzirekin.

Azken biek jokatuko dute

ez jaisteko kanporaketa irailean,

eta orain artekoa ikusita, ematen

du hiruren artean egongo dela

lehia. Izan ere, azken laugarrenak,

Getxok, bost puntu ateratzen

dizkio Arkoteri. Erosoago

daude beste ontziak: Hondarribia

eta Deustua.

KAE 2koak, Getxon

Beste estropada bat ere jokatuko

da gaur. KAE 2 ligakoek Getxon

dute laugarren jardunaldia.

12:00etan lehiatuko dira, lau txandatan

banatuta, ohiko moduan.

Aurreko hiru estropadetan bi garaile

izan dira: Portugaletek bi

irabazi ditu, eta Getariak bestea.

Azkeneko txandan aterako dira

biak, Ondarroa eta Zumaia alboan

dituztela. Sailkapenean, getariarrek

bi puntu kentzen dizkiete

ondarroarrei, eta launa Portugaletekoei

eta zumaiarrei.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!