01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18 berria 2010eko uztailaren 10a, larunbata

Harian › Mundua

Ehunka lagun, Espainiako Auzitegiaren erabakia salatzeko egindako manifestazioan, atzo, Palman, Mallorcako hiriburuan. MONTSERRAT T. DIEZ / EFE

Konstituzionalak Kataluniari

ukatu dion naziotasuna

aldarrikatuko dute gaur

Ekainaren 28an Kataluniako Estatutuaren

kontra hartutako erabakiak argitaratu ditu,

gaur egingo duten protestaren bezperan

Kataluniako herritarren ordezkari gehienek

deitu dute Bartzelonako manifestaziora

Amagoia Mujika

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

eman du argitara Kataluniako

Estatutuaren murrizketen

harira 28an eman zuen sententzia,

duela lau urte katalanek

erreferendumean onartutakoari

PPk jarritako helegiteari erantzunez.

Sententziak 881 orrialde ditu,

eta behin eta berriz nabarmentzen

du Kataluniak ezin duela nazio

bat izan zentzu juridikoan, Nazioa

bakarra baita: espainiarra

—hitz larriz idazten du Nazioa—.

Erabaki horri erantzun nahian,

Katalunia nazio bat dela, eta erabakitzeko

eskubidea dutela aldarrikatzera

aterako dira gaur Bartzelonan

Katalunia osotik joango

diren herritarrak.

CiU, PSC, ERC eta ICV-EUiA alderdi

politikoek bat egin dute

deialdiarekin, eta eremu politiko-

az gain beste arlotan aritzen direnak

batuta, 1.223 elkarte edo erakundek

agertu diote atxikimendua

protestari. Omnium Cultural

plataforma antolatzaileak «manifestazio

historikoa» espero du, berezko

nortasuna agerikoa dela

erakusteko gogoaren isla, eta manifestazio

amaieran ez dute adierazpenik

egingo, gizarteko ahalik

eta esparru zabalena protestara

erakartzeko asmoz.

Som una Nacio. Nosaltres decidim

lelopean aterako da manifestazioa,

eta buruan senyera eramango

dute Generalitateko Jose

Montilla presidenteak eta Pasqual

Maragall eta Jordi Pujol presidente

ohiek, eta Legebiltzarreko

presidente Enest Benach, Heribert

Barrera eta Joan Rigolek.

Ondoren joango den pankartaren

atzean elkartuko dira manifestaziora

deitu duten taldeetako ordezkariak.

Estatutuari aldaketak

Hamalau artikulu baliogabetu

ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

200 bat artikuluetatik,

eta 27 artikuluren interpretazioa

ezarri du, baina egunotan kritikatuena

Katalunia nazioa dela dioen

hitzaurreari arau izaera uka-

tzea izan da. Lau urte behar izan

dituzte sententzia emateko, eta

horretarako epaiak «nazioa» edukiz

hustu behar izan dute. Naziotasunarena

«ideia erabat bidezkoa»

den arren, Espainiako Auzitegi

Nazionalak mugak jarri

dizkio, esanez, erkidegoetako estatutuek

Konstituzioan dutela oinarria.

Sententzian nabarmentzen

duenez, «hain da oinarrizko

printzipioa ez duela eztabaidarik

onartzen». Beraz, Kataluniari

zentzu juridikoa ematea «bateraezin

eta kontraesankorra da Espainiako

Nazioaren zatiezintasunarekin».

Hori esan eta gero, auzitegiko

magistratuek nazioaz «hitz egin

ahal dela» esaten dute errealitate

kultural, linguistiko, soziologiko

eta erlijioso bezala nahi bada.

«Baina hemen garrantzia duen

Nazioa bakarra da, eta esklusiboa

zentzu juridiko-konstituzionalean».

Zentzu bakar horretan

«Konstituzioak Nazio espainiarra

soilik ezagutzen du».

PPko helegiteari aipamena eginez,

hala ere, esaten du ez duela

bat egiten haren ikuskera «murriztailearekin»,

eta adierazten

du bere ikuskera «zabalagoa»

dela, eta, beraz, modu juridiko-

CiUk Madrilen

katalanek bat egin

dezaten eskatu du

DJosep Antoni Duran i

Lleida CiUko bozeramaileak

Estatutuaren aldeko indar

politikoak batu nahi ditu, denen

proposamenekin testu bateratua

osatzeko. Testua Jose Montilla

Kataluniako presidentearen

hitzaldian oinarrituko litzateke.

Presidenteak Auzitegi

Konstituzionalaren Estatutua

murrizteko erabakia gaitzetsi

zuen, «historiako pasarterik

tristeena» idatzi zuela esanez.

Testu bateratua Espainiako

Kongresuan aurkezteko asmoa

dute, datorren asteko 14an eta

15ean egingo duten Estatuaren

egoerari buruzko eztabaidan.

CiUko bozeramaileak hitzetan,

ez dago proposamen guztiak

aurkezteko denborarik: «Ziur

nago PSCk proposamen bateratu

hori babestuko duela.

Haien botoa eskatuko dugu».

konstituzionalean ez bada, Kataluniak

errealitate nazional gisara

aurkezteko eskubidea duela.

Sententzia argitaratzearekin

bat magistratuek egindako boto

partikularra jakinarazi dute. Erabakia

eman zutenean lau magistratuk

iragarri zuten boto partikularra

emango zutela, alde kontserbadorekoak

denak —Ramon

Rodriguez Arribas, Jorge Rodriguez

Zapata, Vicente Conde eta

Javier Delgado—, baina Eugeni

Gayk progresistak ere berea idaztea

erabaki du azkenean, esperotako

desadostasuna erakutsiz.

Gayk orokorrean auzitegiaren

erabakia «onartzen» badu ere, ez

dago ados Konstituzionalak naziotasunari

ematen dion lekuarekin.

Eraginkortasun juridikoa

ukatuta Espainiaren pluraltasuna

«isilarazten» duela uste du. Espainiako

Konstituzioak bigarren

artikuluan Kataluniako errealitate

nazionala onartzen du nazionalitate

gisara, eta Gayk kritikatzen

du sententziak Kataluniako

eskubide historikoei ematen dien

tratamendua .

Estatutuak hizkuntza katalanaren

inguruan ezarritako kontzeptuak

ere bazterrak harrotu

ditu: lehentasuna ezin du izan katalanak,

Estatutuak jasotzen

zuen bezala. Horren ordez, esaten

duenez, «katalanaren ezagutza

ezin da juridikoki exijitu», eta beraz,

ezin da «inposatu» administrazioan

eta eremu publikoan.

Justiziaz, eskumenez, Estatutu

Bermeen Kontseiluaz, eskubide

historikoez, eta Justizia Auzitegi

Nagusiaz ere aldaketak ezartzen

ditu, besteak beste.

Sententzia eman zutenean bezala,

atzo ere, Kataluniako ordezkari

politiko gehienek gogor kritikatu

zuten erabakia, eta gaurko

manifestazioan parte hartzeko

deia egin zuten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!