01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6 berria 2010eko uztailaren 10a, larunbata

Harian › Iritzia

Larrepetit

Garazi Goia

Milaka pertsonak

txaloka hartu

genuen Zizek.

Pop izar

bihurtutako pop

filosofoa

bailitzan

, Hemeroteka

Probokazioak

ragana aldatu ahalko bazenu, zer ezabatu-

I ko zenuke? Nire jaiotza, tokatu dakizukeen

zorterik handiena ez jaiotzea da. / Zein da

egungo ezkerraren proposamena? Ezkerrak

ez dauka proposamen propiorik. / Nor edo zer

da zure bizitzako amodioa? Filosofia; askotan

pentsatzen dut errealitatea espekula dezagun

bakarrik existitzen dela. / Zein da zure

bizitzan gehien desengainatu zaituen gertaera?

Komunismoaren porrot katastrofikoa. /

Nola sentitzen duzu amodioa? Bizkarroi handi

bat bezala, plazer txiki guztiak suntsitzen

dituen egoera iraunkor bat bezala.

Slavoj Zizek filosofo eta idazleak emandako

erantzunak dira horiek.

Opera kontzertuetarako egokitua dagoen

gela batean tokatu zitzaion aste honetan hitzaldia

ematea, Londresko Literatura Jaialdiko

ekitaldietako batean. Bertan bildu ginen

milaka pertsonak txaloka hartu genuen Zizek.

Pop izar bihurtutako pop filosofoa bailitzan.

Filosofia erraza egiten duela aurpegiratu

diote batzuek, zinikoa dela esaten dute

besteek eta haren lanak asko kritikatu dituzte.

Baina modako ezkerreko pentsalaria

bihurtu da Zizek, eta jendetza izugarria biltzen

du nonahi doala ere.

Kapitalismoaren apokalipsia iristear dagoela

esanez hasi zuen bere hitzaldia. Eta ia bi

ordutan gai ugariz aritu zen: marxismoaz,

kristautasunaren krisi moralaz, Hegeli dion

errespetuaz, iraultza sozialaz, krisi ekonomikoaz,

etorkizunaz...Hain berezkoa duen elokuentzia

trebe eta probokatzailean beti.

Esango diguzu sekretu bat? «Egun batean

komunismoak irabaziko du» esan, eta gelatik

atera zen, txalo zaparradaren erdian, eta haren

sinadura lortzeko zain zituen jarraitzaileengana

abiatuz.

Normaltasun demokratikoaren eredu

Editoriala › Gara

Espainiarra ez den edozein kulturari, eta bereziki Kataluniako eta Euskal

Herriko berezko kulturei, sortzetiko errespetu falta ikaragarria erakusten

die Estatu espainolak. Errespetu falta horrek eraginda, egun inoiz baino

agerikoagoa den krisi estrukturala bizitzen ari da. Hori dela eta, inbidia handiarekin

jarraitzen dugu Europan bertan, Belgikan, alde bateko eta besteko

agintari politikoek nola erantzuten dioten antzeko ezaugarriak dituen egoera

bati. Bertan, N-VA alderdia gobernua osatzeko negoziazioetan murgilduta

dago. Flandiarren programa independentista agerikoa da, eta hauteskunde

kanpainan publikoki defendatu dute; areago, hori dela-eta irabazi

dituzte hauteskundeak. N-VAk ez du independentziaren aldeko hautuan

atzera egingo, baina gainontzeko alderdiekin, batik bat waloniarrekin, hitz

egiten ari da bide horretan aurrera nola egin negoziatzeko.

Bizi duen egoera ikusita, Belgika ezin da, noski, normaltasun politikoaren

eredu gisa aurkeztu. Estatu artifiziala da Belgika, eta oraingo egoera arazo

estruktural horren endekapenaren ondorioa besterik ez da. Baina, aldi berean,

arazo politiko sakon baten aurrean, Belgikan normaltasun demokratikoak

politikagintzaren ardatz izaten jarraitzen duela nabarmendu behar

da. Salbuespenak salbuespen, bertako eztabaida publikoan ez dago Armadaren

mehatxurik, ez dago azpijoko juridikorik, ez dago ezberdina denaren

aurkako mesprezu publikorik, eta, garrantzitsuagoa dena, ez dago desberdina

den horren ukazio sistematikorik. Edo ez, behintzat, Europako beste

hainbat lekutan bezain gogor.

Beste ezer baino lehen, gatazka politikoei aurre egiteko elkarrizketaren

eta negoziazioaren garrantzia agerian geratzen ari da Belgikan. Politika demokratiko

baten elementu nagusi dira elkarrizketa eta negoziazioa, baina,

sarri, sarriegi, azken aukera gisa soilik ulertzen dira. Belgikan aukeratutako

bideak, zailtasunak ukatu gabe, egonkortasuna bermatzen du. Eta Belgika

Europako erdigune politikoa den heinean, egonkortasuna ezinbesteko baldintza

da flandiarrek beren helburua erdiets dezaten.

u Zuzendariari

BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere —espazioak barne— baino luzeago izan

behar, eta BERRIAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Berria, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info.

Euskara ikasten, Bartzelonan

Dagoeneko ezin da Bartzelonan euskara

ondo ikasi. Bartzelonako Drassanes-eko Hizkuntza

Eskolak —euskara ikasteko leku ofizial

bakarra hemen— 4. maila kenduko du

hurrengo ikasturtean.

Kezka omen dute piramidearekin: hizkuntza

bat ikasten hasten dutenen eta bukatzen

dutenen arteko zenbaki erlazioarekin. Urte

bat itxarotea proposatzen digute, berriro hasi

ahal izateko.

Irtenbide hobeago bat eskatzen dugulako

harritzen da eskola; oso zaila da maila mantentzea

inguruan euskaraz aritzeko ala aurreratzeko

ez dagoenean aukera handirik.

Okerrenera jota ere, 500 kilometro egin behar

dugu beste eskola batera joateko, baina

ez da bideragarria; beste alternatibarik ez

daukagu.

Taldean %90ek gainditu dugu maila, ia

beti denok hartu ditugu eskolak, oso motibatuta

gaude (Bartzelonan euskara ikasteko

motibazioa behar delako), eta ia edozein

gauzatarako prest egongo ginateke 4. maila

egin ahal izateko. Baina, berriz ere, herri honetan

ikasleak galtzen dira, hezkuntza on baten

kontrako erabakiak direla-eta, eta hizkuntza

aniztasuna ere galtzaile irteten da,

gero eta gutxiago errespetatzen baita.

Tamalgarria da.

Oriol Conesa Pujadas eta hamar ikaskide

gehiago. Bartzelona.

Loreontzitik ‘Laurontzi’-ra

Duela hemezortzi urte, gurasoek ernaldu zituzten

haziak baino ez ginen. Hazi txiki eta

ahulak, ezjakinak baina etorkizun zabalekoak.

Jada zuhaitz sendo eta garaiak bihurtu diren

haziak.

Eguzki izpiak ikusi berri genituen gurasoak

lehenengoz agurtu eta betiko lorontzitik

«laurontzira» aldatu gintuztenean. Ezagutu

berri genuen mundua asko handitu zen, eta

gure arteko loturak garatu genituen, gaur

egun ere zaindu eta mantentzen ditugun loturak.

Esne beroaz ongarritu genuen gure jakintzaren

sustraiak elikatzen zituen lurra,

sendo hazteko oinarria finkatuz.

Hiru urte luze pasatu ostean, lehenengoz

aldatu gintuzten leiho eguzkitsuago batera.

Gure ideiak ureztatzen zituen maisua ere aldatu

egin zen. Lehenengo istorio miresgarriak

bizi genituen, gorabehera liluragarriak.

Irudimen horrek hazten lagundu zigun, enborra

sendotzen, argiarengana hurbiltzen.

Zuhaitz nagusiak izatera jolastu ginen, konturatu

gabe sobera izango genuela denbora

nagusiak izateko. Gazte izateko astia, ordea,

labur egin zitzaigun geroago.

Loratzeko garaia heldu zitzaigun azkenean,

eta bihurrikerien garaia ere. Lau urte be-

T www.berria.info

Ezkortasunez

Politika egiteko ohitura eta bizio txarrak hartuak

ditugu aspalditik. Esan beharra dago,

bestalde, ETA hor egoteak eta, are gehiago,

ETAk eraman duen eiteak honetan ere ikusteko

handia duela.

Gauzak ez dira berehalakoan bere onera

itzuliko, gure etorkizuna erabakitzeko bidea

har izan genituen maltzurkeria eta heldutasuna

bereizteko. Baina, horrekin bat, bizitza

bideratzen hasi ginen, poliki. Batzuek haien

hostoak usteldu zituzten hemengo eguzki izpietan,

beste batzuek atzean utzi behar izan

genituen, baina lorerik koloretsu eta politenak

garatzen ere ikusi genituen.

Azkenik, bi urte pasatu ditugu guretzat

handiegia den baso horretara birlandatzeko

prestatzen, gure kabuz bizitzen ikasten, heldutasuna

dastatzen. Gaur, agurtzeko eguna

heldu zaigu, «laurontziari» agur esateko

eguna, eta gure sustraiak beste lur batzuetara

moldatzeko garaia hasten da.

Eguzkia ukitu arte hazi zaitezten opa dizuet

guztioi! Eskerrik asko, batera bizi ditugun

hamabost urte izugarri hauengatik! Mila

esker!

Aitziber Igartua. Bilbo.

Gasteizko mendiak oihu bizian:

arren, lanak eten!

Arabako Mendizale Federazioan eta, oro har,

Arabako gizartean, harrituta eta suminduta

kasu egiten ari gara Gasteizko mendietako

bihotzean ingurumenerako ondorio larriak

sortuko dituen lanak. Hain zuzen, Zaballako

espetxetzarraren lanak.

Ez dugu ulertzen zergatik Auzitegi Gorenak

— Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak

hala eskatuta— ez zituen lanak behinbehinean

eten 2009ko apirilean. Are gutxiago,

jakinda auziaren titularra zela etenaren

alde bozkatu zuen magistratu bakarra .

Ezetz bozkatu zuten gainontzeko magistratuek

ez zuten beren erabakia argudiatu

beharrik izan; beren bozaren noranzkoa aldatzeko,

Zaballatik buelta bat eman besterik

ez zuten.

Onartu behar da dagoeneko kalte handia

egina dagoela.Hala eta guztiz ere,egindako

kaltea larriagotu ez dadin,Auzitegi Gorenak

Arabako Foru Aldundiak 2009ko otsailean

aurkeztutako helegitearen alde ebazten badu,

azkar geldituko dira kartzela eraikitzeko lanak.

Eta zergatik diogu Auzitegi Gorenak helegitearen

aldeko iritzia eman beharko lukeela

ingurumenarekiko sarraski hau saihesteko?

Bidezkoena izango litzatekeelako, besterik

ez.

Ezin dugulako onartu guk, gizaki arruntok,

beste aukerarik gabe legediak bete behar

izatea, baina gure erakundeek lasterbideak

bilatzea araudia eta legeria bera sistematikoki

ez betetzeko.

Ez al gara, akaso, pertsona eta erakunde,

legediaren aurrean pareko? Baiezta dezagun;

bestela, ez dugu inoiz argi eta garbi jakingo

benetako demokrazian bizi garen, ala

demokratikoki bozkatutako diktaduran.

Juan Felipe Seemann. Arabako Mendizale Federazioko

Ingurumen Batzordeko kidea.

luzea izango da, luze joanen baita dena, oso

luze.

Eta ez, preseski, etsaiaren jukutriengatik,

nahiz eta horiek ere kontuan hartu behar diren,

baizik eta gure ezintasunarengatik; alde

batetik, eta bestetik, gure arteko zintzotasun

faltagatik.

Jon.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!