01.12.2012 Views

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

BERRIA, 2010 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36 berria 2010eko uztailaren 10a, larunbata

Plaza › Kultura

Alejandra Bueno, hiru argazkiz osatutako lana atzean duela. M. DEL VALLE / ARP

Ikasturte amaierako jaia

EHUko ikasleen

artelanak daude Bilboko

Windsor galerian

irekitako ‘Prospekt 10’

erakusketan

Irune Berro Bilbo

Alejandra Buenoren argazkiak

ikusita, Kristo bat irudika dezake

batek baino gehiagok, baina artistak

ezeztatu du halakorik denik.

«Obra anbiguoa da, hori bai»,

onartu du. Bilboko Windsor galerian

(Juan Ajuriagerra kalea, 14)

ikus daiteke atzoz geroztik, Prospekt

10 erakusketa osatzen duten

lan guztiekin batera. Jose Castiella,

Amaia Cortaire, Maria Cortina,

Ibai Diaz Lezama, Esther Estevez,

Santiago F. Mosteyrin,

Oihana Goenaga, Amaia Gracia

eta Marta Lopezen artelanak

daude galerian, irailaren 17ra

arte.

EHUko ikasleak dira denak,

baita Alejandra Bueno ere. Aurkeztu

duen triptikoan, generoaren

inguruko gogoeta egin du. Erdiko

argazkian, ipurdi bat ageri

da; eta aldameneko bietan, esku

bana. Aurpegi bat osatzen dute

hiru irudiek. Buenoren ustez,

«aurpegia da pertsonen gorputzaren

atalik esanguratsuena». Eta

kexu da «emakumeen kasuan

ipurdiari ematen baitzaio aurpegiak

beharko lukeen garrantzia

eta presentzia». Horregatik osatu

du aurpegi moduko bat hiru argazkiekin.

Teknika eta estilo askotako lanak

biltzen ditu Prospekt 10 erakusketak.

Bilbon baino lehen, Zarauzko

Kultur Etxean izan da

ikusgai (Gipuzkoa).

Xabier Saenz de Gorbea

EHUko irakasleak aukeratu ditu

artistak eta lanak. Hala, Amaia

Cortairek portzelanaz eginiko

argazki sorta jarri du. Polaroid

itxurako argazkiak dira, tamaina

txikikoak, eta paisaiak erakusten

dituzte. Maria Cortinak margolan

bi paratu ditu, berde ilunokre-marroi-beltz

koloreko pintzelkada

lodiz eginikoak. Jose

Castiellaren lanak ere pinturak

dira, baina giza figura agertzen

duteneko lan bakarrak dira. Santiago

F. Mosteyrinek, berriz, tinta

beltzez marra laburrak eta zehatzak

eginez ondu du tamaina

handiko marrazki bat, paisaia

antzekoa.

Amaia Graciak eskulturatik

zerbait baduten hiru marrazki

eta zenbait eskultura aurkeztu

ditu. Eskulturak paletak dira,

alegia, salerosgaien garraiorako

DLaburrak

‘Batekmila’ erakusketaren

sareko bertsioa abian

ERAKUSKETA ›Sarean dira

Batekmila-Euskal munduak

multimedia erakusketaren euskarri

gehienak, Euskalmunduak.com

gunean. Erakusketak

Unescoren labela eskuratu

zuen 2008an, eta euskal kultura

bertan nahiz atzerrian zabaltzen

aritu da hiru urtez.

Odon Elorza Madrilen izan

da, diru laguntza eske

AURREKONTUAK ›Odon Elorza

Donostiako alkatea eta Angeles

Gonzalez-Sinde Espainiako

Kultura ministroa Madrilen bildu

ziren atzo.Bi proiektutarako

diru laguntzak hitzartu zituzten:

San Telmo museoko lanetarako

eta Aieteko jauregia berritzeko,

1,5na milioi euro emango ditu

Espainiako Gobernuak.

baliatzen diren egurrezko egiturak.

Samaldaka ekoizten diren

salgaien garraiorako erabiltzen

dira, batik bat. Hala, samaldaka

ekoizten diren materialekin

sortu ditu paletak Graciak. Baina

fetitxe kutsua eman die. «Ezpaldurik

eta zikina izaten dute egurra,

eta nik muturreko itxura

eman diet, garbia eta dotorea».

Kontsumorako produktuen

ekoizpen kateko objektu barik,

kontsumorako produktu gisa

aurkeztu ditu, hortaz.

Marrazkiak eskulturen ondotik

egiten ditu. Horrenbestez, ez

dira zirriborroak, «independenteak

dira». Baina lotura estua dute.

«Hiru dimentsiotan eginiko lana-

Teknika eta estilo

askotako lanak bildu

ditu Xabier Saenz de

Gorbea irakasleak

ren sintesia dira nolabait». Paper

nahiko materikoa baliatzen du,

eta euskarri horretan, linea puruak

egiten ditu, «marrazki minimalistak».

Bilbon jarritako hiru marrazkiak

ez dagozkio aldamenean paratutako

eskulturari, hau da, paletei,

beste pieza batzuei baizik.

«Ez nuen nahi errepikakor geratzerik».

Erakusketaren komisario Saenz

de Gorbearen arabera, «emakume

artistek duten itzal gero eta

handiagoa, eta arte garaikidearen

aberastasun eta aniztasuna

nabarmentzen ditu Prospekt 10

erakusketak».

Memoria Hodeiak Gasteiz

utziko du laster

ARTEA ›Uztailaren 12an utziko

du Gasteizko Artium museoa

Memoria Hodeiak, eta Gaztela

eta Leonera (Espainia) abiatuko

da. Ekitaldian izango dira

Martin Fiz, Josune Bereziartua

eta Juanito Oiartzabal, besteak

beste. Hodeiak Done Jakue

Bidearen irudi bizienak jasotzen

ditu, eta zazpi daude guztira.

Denak elkartuko dira Santiagon,

uztailaren 30ean.

Reinhard Jirgli eman diote

Georg Buechner saria

LITERATURA ›Reinhard Jirglek

irabazi du Georg Buechner saria,

Alemaniako literatura sari garrantzitsuena.40.000

euro

eman dizkio Alemaniako Hizkuntz

eta Poesia Akademiak,

bere literatur ibilbidea saritzeko.

Idazleak Alfred Doeblin saria ere

jaso zuen lehendik,Etsaien agurra

nobelarekin.Urriaren 23an

egingo dute sari emate ekitaldia,Darmstadt

hirian.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!