02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. Ulertu

KUTXAGUNETIK ILARGIRAINO

Miren Millet. Zientziaren Kutxagunea.

Miren Millet Fisikan Lizentziatua eta Hezkuntza Teknikaria da. Zientziaren Kutxaguneko

Edukien Saileko arduraduna da. Bera ez da Ilargian egon, baina asko

daki Ilargiari eta bizitzari buruz. Horregatik, berarekin harremanetan jarri eta

elkarrizketa hau egin diogu.

Biziaren sorrera. Bizia lurtarra edo estralurtarra da?

Biziaren sorrera oso fenomeno konplikatua da. Badirudi duela 4.400 eta 2.700

milioi urte artean sortu zela gure planetan, denbora-epe zabal horretako uneren

batean. Hala ere, ez dakigu zehazki nola sortu zen bizia. Stanley Miller zientzialariak

1953. urtean laborategian egindako eperimentu batean aminoazidoak

sortzea lortu zuen; matraz batean garai hartan Lurraren atmosfera osatzen

zuen jatorrizko zopa sortu (metanoa, amoniakoa, hidrogenoa eta ur-lurruna)

eta baldintza berberak ezarri zituen horretarako. Esperimentu horren bidez

bizia Lurrean sortu ahal izan zela frogatu ahal izan zen. Hainbat meteoritotan

ere aurkitu dira aminoazidoak eta espazioan ere topatu izan dira molekula

konplexuak. 1969. urtean eroritako Murchison meteoritoan hainbat

molekula interesgarri aurkitu ziren (aminoazidoak, hidrokarburuak, alkoholak,

eta abar). Gai organiko hauek guztiak Lurreko biziaren osagaiak dira, eta

badakigu eguzki-sisteman ere aurki daitezkeela. Horregatik, bizia espaziotik

etorri ahal izan zelako teoria ere ez dago baztertua.

Ilargia. Zer eragin du Ilargiak gizakiaren bizitzan?

Ilargiak gure planetan duen eragina argia da: itsasoan mareak sortzen ditu.

Ilargiak jendearengan izan dezakeen eragina ere argia da, haren bizimoduaren

ohituretan batez ere. Adibidez, baserrietan bizi zen jendeak (orain dela gutxi

Erantzun irakurri

aurretik

– Badakizu Zientziaren Kutxagunea

zer den? Eta bertan zer egiten

den?

– Gizakia Martera iristeko gai

izango dela pentsatzen duzu?

Zertarako joan hain urruti?

– Lurretik kanpo bizitzarik badela

uste duzu?

11

1. unitatea: Gertaera harrigarriak. Komikia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!