02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. Ulertu

ANTZEZLANAK IKUSI

Eleberri batetik antzezlan batera

Kutsidazu bidea Ixabel, JOXEAN SAGASTIZABALENA.

Askotan, eleberria antzezlan bihurtzen da hainbat arrazoirengatik (arrakasta,

antzezteko aproposa izatea, eta abar). Umore-eleberri labur hau 1994an argitaratu

zen; laster, arrakasta handia lortu zuen, besteak beste, milaka euskaldunberri

nobelako pertsonaiarekin identifikatu zirelako. Horregatik, 2003an

liburuan oinarritutako antzezlana estreinatu zuten. Istorio barregarria eta entretenigarria

kontatzen du. Hogei urte inguruko gazte donostiar bat (Juan

Martin) Gipuzkoako herri txiki batera doa hirian ikasitako euskara praktikatzera.

Baserrian, bertako familiarekin bizi da, lan egiten eta ikasten du. Baserriko

komeriak kontatzen dira: alde batetik, hizkuntza-arazoak izango ditu,

eta bestetik, familiako alaba gazteenak, Ixabelek, bizitza ikusteko modua aldatuko

dio.

4. Irakur dezagun antzezlanaren zati bat:

PERTSONAIAK

Juan Martin Taxista

Ixabel, baserriko alaba Aita, baserriko aita

Amona, baserriko amona Pello, baserriko anaia

Koro, eskolako andereñoa Izaskun, ikaslea

Joxe Mari, ikaslea

eta behiak, konejuak, katuak…!!!

Luis, ikaslea

I. EKITALDIA

1. AGERRALDIA

Eszenatokiaren alde batean, JUAN MARTIN ikusiko dugu, 20 urte inguruko

gaztea, dotore-dotore jantzita. Eskuan, maleta bat eta txaketa. Haiek lurrean

utzi eta hizketan hasiko da. Taxiko txoferra ikusiko dugu, JUAN MARTINen

aldamenean, bolantea eskuan duela. Autoko leiho imajinariotik hitz egingo dio,

altura desberdinetik. JUAN MARTIN makurtu egingo da.

TAXISTA (autoko musika jaitsiko du, hasieran entzun duguna): Atsalde on!

JUAN MARTIN: Berdin. Libre zaude?

TAXISTA: Taxia bai, ni ezkonduta, kar-kar…

JUAN MARTIN: E?

TAXISTA: Bai, gizona, bai. Noa hua?

JUAN MARTIN: Aranguren baserrira, eram…

TAXISTA: Eamango ez hautpa, sartu barrua!

JUAN MARTIN (taxian sartuko da, maleta belaunen gainean duela eserita)

TAXISTA (abian jarriko da): Aangurenea zerta, bixitaitea?

JUAN MARTIN: Barkatu?

31

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!