02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

18

1. unitatea: Gertaera harrigarriak. Komikia

Gogoratu Josek zer erantzun dion Katalinaren zati-galderari:

– Galdera: Zenbat denbora behar izaten duzu “Naiara”-ren komikia egiteko?

– Erantzuna: Hiru egun inguru.

Edo “astebete” ere erantzun zezakeen, baina inolaz ere ez “atzo”, “zaldiz”,

“zurekin” edo antzekorik, horiek ez baitiote egindako galderari

erantzuten.

2. Bai-ez erako galderak: Eskolan, marraztea gogokoa zenuen?

Galdera mota hauen bidez, daukagun informazioa baieztatu edo ezeztatu

nahi dugu. Galde-perpaus hauek ez dute galdetzailerik eta BAI

edo EZ eskatzen dute, ez besterik. Adibidez:

– Galdera: Bizi daiteke komiki-marrazkilari lanetik?

– Erantzuna: Bai, asko argitaratzen dutenak eta mundu osoan ezagunak

direnak horretatik bizi dira.

Galdera hauei toki batzuetan AL partikula gehituko zaie esanahia aldatu

gabe, eta zalantza adierazteko edo indartzeko OTE partikula erabil daiteke.

Adibidez: etorriko ote da? (agian bai edo agian ez). Azter itzazu bi

galdera hauen arteko aldea: etorri da aita? / etorri ote da aita? Nola

egingo desberdintasuna gaztelaniaz edo frantsesez?

3. Aukera-galderak

Zati-galderak bezalakoak dira, baina erantzuna hautatu behar da. Adibidez:

Nork esan du: errusiarrak ala amerikarrak?

Ikusten denez, galdera mota hauetan ALA juntagailua tartekatu dugu

emandako aukeren artean.

Hala ere, galderak egiten direnean batzuetan beste zerbait adierazten dugu:

agindua, eskaera, erregua… Adibidez, amak, begitartea ilundua, esaten badizu

“itzaliko duzu telebista hori, mesedez?”, egoera horretan ez du jakin nahi

ea itzaliko duzun edo ez: agindu bat ematen ari da. Baina, alderantziz, zuk

amari galdera bera egingo bazenio, erregua egingo zenioke.

Gurasoek esaten badizute “noiz amaituko ote da telesail nekagarri hori?”, baliteke

kexa bat adieraztea. Kexa horrekin ados ez bazaude, horrela erantzungo

diozu: “beno, ez da hain txarra, nire ustez”.

– Zuk ezagutzen duzu horrelako galderarik? Eta hori ez da agindua, galdera

bat baizik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!