02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

42

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

2. ZEHAR-ESTILOA ETA ESTILO ZUZENA

Irakurri arretaz:

– Esaldi batzuk jaso ditugu taxilariaren eta Juan Martinen arteko solasalditik.

OHARRAK: Eszenatokiaren alde batean, JUAN MARTIN ikusiko dugu, 20

urte inguruko gaztea, dotore-dotore jantzita. Eskuan, maleta bat eta txaketa.

Lurrean utzi eta hitz egiten hasiko da. Taxiko txoferra ikusiko dugu, JUAN

MARTINen aldamenean, bolantea eskuan duela. Autoko leiho imajinariotik

hitz egingo dio, altura desberdinetik. JUAN MARTIN makurtu egingo da.

TAXISTA (autoko musika jaitsiko du, hasieran entzun duguna): Arratsalde on!

JUAN MARTIN: Berdin. Libre zaude?

TAXISTA: Taxia bai, ni ezkonduta, kar-kar…

JUAN MARTIN: E?

TAXISTA: Bai, gizona, bai. Noa zoaz?

JUAN MARTIN: Aranguren baserrira, eram..

TAXISTA: Eramango ez zaitut, ba, sartu barrua!

JUAN MARTIN (taxian sartuko da, maleta belaunen gainean duela eserita).

– Orain elkarrizketa hori bera beste modu batean kontatuko dugu.

Juan Martinek Aranguren baserrira joateko taxi bat behar du eta taxilari

batengana hurbildu da. Taxilariak agurtu du, eta, ondoren, Juan Martinek

galdetu dio ea libre dagoen. Taxilariak entzundako galdera kontuan hartuta

txantxa bat egin dio, eta taxia libre dagoela erantzun dio, baina bera ez,

bera ezkonduta dagoela. Juan Martinek ez du txantxa ulertu, eta horretaz

konturatuta taxilariak erantzun dio baietz, libre dagoela; bide batez nora

doan jakin nahi du. Juan Martinek Aranguren baserrira doala esan dio eta

ea eramango duen galdetu dio. Orduan Juan Martin taxian eseri da maleta

belaunen gainean duela.

Zein da kontatzeko modu bi horien arteko alderik nabarmenena? Azter ditzagun:

PERPAUS KONPOSATUETAN bi esaldi (edo gehiago) daude elkartuta:

Bati nagusia deitzen diogu:

– galdetu dio – jakin nahi du

– esan dio – erantzun dio

Besteari, berriz, menpekoa:

– ea libre dagoen – ea eramango duen

– nora doan – taxia libre dagoela

– ezkonduta dagoela – Aranguren baserrira doala

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!