02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. HIZKUNTZA-EKINTZAK

Idazkeraren eta ahoskeraren

ezaugarri bat

Soinua eta letra bi errealitate desberdin

dira; horregatik, idazten den moduan

ahoskatu behar delako ustea

baztertu behar dugu. Hitz egitean

hainbat hitz elkartzen dira aldaketa

asko sortuz. Hona hemen eskematxo

bat ahoskatzean gertatutako aldaketak

ikusteko:

IDATZI AHOSKATU

ez zara ez + z = ETZ [etzara]

ez dago ez + d = EZT [eztago]

ez naiz ez + n = EN [enaiz]

ez luke ez + l = EL [eluke]

ez gara ez + g = EZK [ezkara]

ez bada ez + b = EZP [ezpada]

30

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

GALDETU, AGINDU, SOLASKIDEARI EKIN

Hizketan ari garenean, hainbat baliabide erabiltzen ditugu, hitzarekin batera,

gure esanahia indartzeko edota zehazteko batez ere. Baliabide hauek bi multzotan

bana daitezke: batetik, baliabide prosodikoak, soinuarekin zerikusia

dutenak (doinua eta bolumena); eta bestetik, keinuzko baliabideak, hau

da, hiztunak aurpegiarekin eta gorputz-espresioekin egiten dituen keinuek

gure emozioei buruzko informazioa ematen dute.

Doinuaren bidez igartzen dugu solaskideak galdera bat egin digun ala harridura

adierazi digun. Gainera, doinuaren bidez bereiz ditzakegu igorlearen

gogo-aldartea (gorrotoa, poza…) eta jarrera (serioa, ironikoa…). Azkenik, ezin

da ahaztu idatzizko elkarrizketako esaldiak puntuaren (.) eta marra luzearen

(—) bitartez bereizten direla.

Bolumenari dagokionez, emozioren bat edo ideiaren bat azpimarratzeko igo

egiten dugu; aldiz, norbaiti errespetuzko jarrera azaltzeko jaitsi egiten dugu.

3. Orain antzezlan bat egingo dugu! Bakoitzak antzezlan honen pertsonaia

baten rola hartu eta ozen irakurri behar du, doinu egokia

emanez.

(Zarata gogor batek elkarrizketa mozten du. EMAKUMEAk eta GAZTEAk

larrituta begiratzen diote elkarri. IGOGAILUZAINAK ez du liburua

utziko)

EMAKUMEA: (Beldurtuta) Zer izan da hori?

GAZTEA: (Ikaraz) Igogailua gelditu egin dela ematen du.

EMAKUMEA: (Beldurrak harrapatuta) Ai, ene! Ez esan! (IGOGAILU-

ZAINARI) Gelditu egin al da?

(IGOGAILUZAINAK buruarekin baiezkoa egiten du, liburua utzi gabe.)

EMAKUMEA: Ez da izango! Benetan?

IGOGAILUZAINA: (Oso lasai irakurketan murgilduta) Gelditu dela dirudi,

bai.

EMAKUMEA: Baina… eta ez duzu ezer egingo? Kontuz ibili, gero! Nire

senitarteko batek klaustrofobia zeukan. Gaitz hauek herentziazkoak izan

ohi dira. Beraz, batek daki orain niri ere etorriko ote zaidan!

Eztenbako trikuak, GALDER PÉREZ (moldatua).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!