02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. HIZKUNTZA-EZAUGARRIAK

EGITURA BEREZIAK

SOLASKIDEAREN ARRETA PIZTU

Elkarrizketa batean bestearen arreta edo atentzioa pizteko esapideak erabiltzen

ditugu; literaturan, antzerkian eta eleberrian bereziki. Normalean esapide

horiek funtzio bi betetzen dituzte:

– Deitze-funtzioa hartzailearen arreta erakartzeko erabiltzen da. Ikus adibideak:

Juan Martin, ez egon leihotik begira eta azaldu atzo zer egin zenuen.

Aizu, zer ordu da?

Juan Martin, lagunaren izena izateaz gain, pertsona bati deitzeko edo

haren arreta erakartzeko erabiltzen da.

Deitze-funtzioa duten izenak esaldiaren hasieran edo amaieran badatoz,

nahikoa da koma bakarra. Ikus adibideak:

Entzun ondo, neska.

Ixabel, entzun ondo.

– Funtzio fatikoa: komunikazioa hasi, luzatu edo mozteko erabiltzen da, baita

komunikazioa ongi gertatzen ari den ziurtatzeko ere. Hona hainbat adibide:

Komunikazioari hasiera emateko:

Egun on Kaixo!

Zer moduz? Begira.

Telefonoz hitz egitean:

Telefonoa hartutakoan: Bai, esan. Nor da?

Deitzailearen lehen hitzak: Ixabelekin jarriko nauzu, mesedez?

Komunikazioari amaiera emateko:

Agur! Gero arte!

Ondo ibili! Deituko dizut.

Elkarrizketak une batez mozteko eta gero jarraitzeko:

Barkatu, itxaron apur batean…

Esan dugunez…

Zertaz ari ginen?

Entzulearen arreta pizteko edo solasaldia jarraitzen duen egiaztatzeko:

Ulertzen duzu? Garbi dago?

Entzun didazu?

Badakizu zer gertatu den?

Badakizu zer esan nahi dudan?

Solaskideak esan duena argitzeko edo azalpenak eskatzeko:

Barkatu, zer esan nahi duzu?

Ez da ondo entzuten.

Esan berriro, mesedez.

35

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!