02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. HIZKUNTZA-EZAUGARRIAK

EGITURA BEREZIAK

Elkarri zketa re n hasierako eta a ma ierako a gurra k

Komikietako istorioetan irudiak eta testuak izaten dira. Testuak narrazioz,

onomatopeiaz eta elkarrizketaz osaturik daude. Ikusi dugunez, elkarrizketak

forma desberdineko globoetan idazten dira.

Elkarrizketaren bidez istorioan parte hartzen duten pertsonaiek beren pentsamenduak,

sentimenduak eta nahiak azaltzen dituzte, eta galdera-erantzunen

bidez elkarri informazioa ematen diote. Bestelako informazio osagarria narratzaileak

ematen du.

Hasierako eta amaierako agurrak normalean elkarrizketa hasteko eta amaitzeko

erabiltzen dira. Hortaz, elkarrizketak ezberdinak izango dira, honako

ezaugarri hauek kontuan hartuz gero:

– Solaskideen arteko harremanak: familiarrak, lagunartekoak, lanekoak…

– Elkarrizketaren helburua: eskari bat egitea, informazioa ematea…

– Solaskideen ezaugarriak: adina, sexua, jatorria, izaera…

– Tokia: ikasgela, kalea, denda, autobusa…

– Komunikabidea: aurrez aurre, telefonoz, hitzaldia, bideokonferentzia…

– Formaltasun maila: erregistro formalak eta informalak.

ADIBIDEAK

Hasiera formalak (neutroak):

–Egun on!

–Arratsalde on!

–Gabon.

Erantzunak:

–Baita zuri ere!

–Hala ekarri!

–Berdin!

Besterik:

–Arratsalde on denoi!

–Ongi etorri, aurrera mesedez.

–Jaun-andreok, agur (t’erdi)!

–Pozten nau zu ezagutzeak!

–Baneukan zu ezagutzeko gogoa!

Hasiera informalak (lagunartekoak):

–Eup! / Aupa!

–Kaixo, zer moduz? –Ondo esan beharko!

–Zelan zabiltza? –Ni ondo, eta zu?

–Aspaldiko!

–Nola, ba, zu hemen?

–Zer berri dugu? –Zaharrak berri /

Bat ere ez, betikoa!

–Bizi haiz? –Hobeto gurean! /

Bada txarrago bizi denik.

–Zer moduz? / Zelan?

Erantzunak:

–Hementxe…

–Tira, betiko moduan.

–Makal samar / Lar ondo ez.

–Beti bezala.

–Ondo esan beharko.

–Hainbestean.

–Oso ondo! / Primeran! / Ederto!

Zer egingo ote dugu

ikasgai honetan?

Aurrera!

13

1. unitatea: Gertaera harrigarriak. Komikia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!