02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Abestu

15. Maritxu nora zoaz?

– Maritxu, nora zoaz, eder galant hori?

– Iturrira, Bartolo, nahi baduzu etorri.

– Iturrian zer dago?

– Ardotxo txuria.

– Biak edango dugu nahi dugun guztia.

Bartolo galde-ontzia da eta galderak baino ez dizkio Maritxuri egiten.

a) Zer motatako galderak egin dizkio Maritxuri?

b) Baina Bartolo ez da ausartzen besterik galdetzera. Zuk lagunduko

diozu? Besterik galdetu ahal dio? Jarri galderak ondoko taulan eta asmatu

Maritxuren erantzunak:

Zati-galderak Bai-ez erako galderak Aukera-galderak

K O N T U A N I Z A N

Zenbat itaun, hainbat erantzun daude. Irakurri arretaz:

Adibidea: Aitak sukaldeko ontziak garbituko ditu afaldu ondoren.

Azpimarratu nahi dugun informazioaren arabera, zenbait galdera egin ditzakegu:

– Nork garbituko ditu sukaldeko ontziak?

– Aitak garbituko ditu sukaldeko ontziak.

– Nongo ontziak garbituko ditu?

– Sukaldeko ontziak garbituko ditu.

– Zer garbituko du aitak?

– (Sukaldeko) ontziak garbituko ditu aitak.

– Aitak zer egingo du?

– Aitak garbitu egingo du.

– Noiz garbituko ditu sukaldeko ontziak?

– Afaldu ondoren garbituko ditu sukaldeko ontziak.

16. Egin gauza bera ondoko esaldietan:

– Gazte jendea batetik bestera dabil asteburuetan.

– Zuk berehala asmatu duzu erantzun zuzena.

19

1. unitatea: Gertaera harrigarriak. Komikia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!