02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ORTOGRAFIA

Gidoia

Gidoiaren erabilera: marratxoarekin eta bereiz.

– Unitate honen hasierako komikian ikusi duzu hitz biren artean marratxoa

ageri dela. Marratxoa hitz biren artean jarrita, hitz elkartuak sortzen ditugu.

– Hitz elkartuak osatzerakoan, letra batzuk aldatzeaz gain, beste elementu

batzuk ezkutatu egiten dira, beti ere esanahi berria hartuz. Adibidez: “gutunaren

azala” adierazteko, “gutun-azala” hitza esandakoan -REN ezkutatu

da. Gehien ezkutatzen diren elementuak honako hauek dira: ETA,

DUEN / DITUEN, -REN/-KO.

– Hitz-elkarketak arau batzuk bete behar ditu eta batzuetan hitz bakarra izatera

heltzen dira. Horrela, hitz elkartuak hiru modutan idatz daitezke: bereiz,

marratxoaz edo loturik. Noiz bata eta noiz bestea?

Marrarekin idaztekoak

• Hitz bera errepikatzen denean: alfer-alferrik, gaur-gaurkoz, poliki-poliki,

zuzen-zuzen(ean), ikusi-makusi, zehatz-mehatz, apurka-apurka,

astero-astero.

• Bikote osagarriak biltzen dituztenean: seme-alabak, senar-emazteak,

joan-etorri, zeru-lurrak, ikus-entzunezko.

Bereiz idaztekoak (marratxorik gabe)

• Aditz hauetan: lo egin, su eman, negar egin, min hartu, ihes egin, hitz

egin.

• Bigarren osagaia bila, eske edo falta denean: ur bila, diru eske, lo falta.

Ikus Euskaltzaindiaren 25. araua: Hitz elkartuen osaera eta idazkera

20. Zuzendu esaldi okerrak

– Seme alaba guztiak elkartu ziren bazkarian.

– Alfer-alferrik etorri naiz hain goiz.

– Tximeleta baten antzera lore-bila dabil.

– Diru-eske ari da kalean.

– Euria barra-barra ari zuen.

21

1. unitatea: Gertaera harrigarriak. Komikia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!