02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

46

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

ORTOGRAFIA

LETRA LARRIA (ETA XEHEA) NOIZ ERABILI

1. Edozein idatziren hasieran.

2. Puntuaren ondoren, baita galdera- edo harridura-markaren ondoren ere.

3. Bi punturen ondoren, aipamena egiten bada: Artzek hauxe idatzi zuen:

“Hizkuntza bat ez da galtzen…” . Baina diskurtsoaren jarraipena bada,

letra xehez.

4. Izen bereziak idazteko:

4.1. Pertsonenak, animalienak, eta izengoitiak ere bai, egiazkoak zein

alegiazkoak: Miren, Ander, “Txiki”, “Kirikiño”…

4.2. Estatu, herri, herrialde, nazio, kontinente, uharte… izenak: Estatu

Batuak, Euskal Herria, Hirugarren Mundua, Baltiko itsasoa, Txingudiko

badia… Izenaren bigarren osagaia izenaren parte denean, letra

larriz idatziko dira zati biak: Ozeano Atlantikoa, Bizkaiko Golkoa.

4.3. Egoitzen eta erakundeen izenak: Euskal Herriko Unibertsitatea,

Baionako Udaletxea, Elhuyar… Baina erakunde horiei dagozkien

karguak letra xehez idatziko dira: lehendakariordea, zuzendari

jauna, Iruñeko alkatea…

4.4. Jaiegunak: Aste Santua, Maiatzaren Lehena, Aberri Eguna…

4.5. Astronomiaz aritzean, planeta, izar eta konstelazio izenak: Lur planeta,

Jupiter, Ilargia… Baina “lurra, ilargia eta eguzkia” eguneroko

hizkeran izen arruntak dira: eguzkitan egon gara; aste honetan ilargi

betea dugu…

4.6. Erreferentzia kardinaletan: Iparra, Hegoa, Iparraldea… Baina izenondo

bezala erabilita letra xehez idazten dira: Bizkaiko iparra,

hego-haizea…

4.7. Zientzia eta ikasgaien izenetan eta liburuen izenburuetan: Matematika,

Euskal Filologia, Soinujolearen semea (B. Atxaga), Euskal

Hiztegia…

5. Siglak eta erromatar zenbakiak idazteko: DBH (Derrigorrezko Bigarren

Hezkuntza), EITB (Euskal Irrati Telebista)…

6. Aro, aldi eta gertakari historikoak: Erromako Inperioa, II. Mundu Gerra…

7. Gainerako kasuetan letra xehez idatziko dira:

7.1. Urtaro-, hilabete- eta astegun-izenak: uda, uztail, igande…

7.2. Musikako notak: do, re, mi…

7.3. Diruaren, herritarren eta hizkuntzen izenak: euro, libra; europar,

iruindar; euskara, latina…

7.4. Arteetako eta literaturako generoak: jazz, liriko, modernismo…

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!