02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

22. Zer jakin nahi du Juan Martinek Ixabeli buruz?

– Lot itzazu galderak eta erantzunak.

Juan Martinek galdetu Ixabelek erantzun

0) Nora zoaz? a) Ez

1) Zein hondartzatara zoaz? b) Lagunekin

2) Non dago Bidarte? c) Hendaiatik hurbil

3) Norekin zoaz? d) Bai

4) Jende asko joaten da? e) Bidartera

5) Gurasoek badakite? f) Hondartzara

– Egin itzazu galderak eta eman erantzunak zehar-estiloa erabiliz.

Adibidez, “Juan Martinek jakin nahi du / Ixabeli galdetu dio / kontatzeko

eskatu dio… ea nora doan. Ixabelek erantzun dio hondartzara doala”.

23. Binaka jarrita, moldatu antzerkiaren zati hau zehar-estilora, hasieran

ikusi bezala:

OHARRA: Juan Martinek toreatzailearena egingo du kortako behien aurrean.

JUAN MARTIN: Eta orain? Animo Juan Ma, animo!!! (eskuzapia hartuko

du) Ei toro, ei! Ei toro … A! (pasatzen hasiko da, muuu egingo diote eta berriro

bere lekura) Juanita (behiaren izena), ni naiz Juan Martin, utziko pasatzen?

… (saiatuko da baina muuuu egingo diote. Berriro atzera) Aaa! Gaur

ez didazue eguna izorratuko, ez horixe. Bat, bi, hiru eta aaaa (korrika pasako

da eta bukaeran kolpe bat hartuko du ate-kantoiarekin) Aaauuu!!!!!

Ixabel korrika doa Juan Martinengana.

IXABEL: Zer gertatu zaizu? Min hartu?

JUAN MARTIN: Korrika nentorren eta atearekin jo naiz, jo dut.

IXABEL: Korrika? Eta non duzu mina?

JUAN MARTIN: (publikoari begiratu eta gero) Ez da ezer. Zezenak beldurra

ematen dit eta toalla gorriarekin nentorren eta …

IXABEL: Ai, Juanma, zer salaua zaren! Ea, non duzu kolpea?

JUAN MARTIN: E … ba … hemen, belaunean.

IXABEL: Ez da ba ezer igartzen. Tantum ekarriko dut.

JUAN MARTIN: Ez, ez da “para tantum” izan, Ixabel.

IXABEL: Jo, mutiko, hori umorea daukazuna! Beno ba, goazen eguzkitara.

45

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!