02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

34

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

–Una cosa tengo que desirte, los de Aranguren no hablan tan claro como yo,

tienen fama de hablar serrao.

–Ai, Santa Gertrudis!

–Bueno, etxe zuri-gorri bat eta bi zakur zaunkari niregana, bata handi-handia,

bestea txiki-txikia eta ni erdi-erdian. Metro batera geratu ziren, zaunka eta

zaunka. Animaliek beldurra igarri, eta, nola gehiago aztoratzen diren, egundoko

ahaleginak egin nituen ikara ezkutatzen, baina belarri-zulotik ere irteten zidan.

JOXEAN SAGASTIZABAL, Kutsidazu bidea, Ixabel. Alberdania

6. Egin ezazu ondoko ariketa hau:

Antzerkiaren pertsonaiek elkarren artean hitz egiten dute, baina batzuetan

publikoari hitz egiten diote. Esan zein esalditan gertatzen den hori:

• Eee, ez naiz familiarra, euskara ikastera nator.

• Herriaren kaskotik dezente lehenago, baserria bakarrik dago.

• Hori uste dut, eta horre…

• Aranguren prostuf-iar-txaputi?

7. Erantzun ondorengo galderari:

Taxi-gidariaren hizkera ahozkoaren transkripzio modura adierazi da, hots,

entzuten den moduan, laburketa eta guzti. Zergatik agertzen dira horrela,

esate baterako, “Noa hua? Aranguren ñok txarriniau familia? …llau gaituk!

Aranguren hauxe dek!”

8. Ikusi “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzerkiaren zati hau, eta erantzun:

http://www.youtube.com/watch?v=_am_pIOSLFY

• Inoiz gertatu zaizu horrelakorik? Zure hizkuntza ondo ez zekien norbaitekin

hitz egiteko orduan, nola sentitu zinen? Eta alderantziz?

• Ezagutzen al duzu baserri-giroko bizimodua? Konta ezazu.

• Zer nahiago duzu: baserrian ala hirian bizi? Zergatik?

9. Irakur ezazu Javier Rojoren kritika:

2006an Joxean Sagastizabalek “Kutsidazu berriz, Ixabel” eleberria plazaratu

zuen. Iruzkin honetan Javier Rojok bere iritzia ematen digu eleberriaz.

“Aspalditik ezagutzen dugu Joxean Sagastizabal, gehienbat Kutsidazu bidea,

Ixabel nobelari esker. Hura amaitzen zen puntu berberean hasten da nobela

berri hau, protagonistak baserritik alde egiten duenean. Momentu horretan

bueltatzea erabakitzen du bere maitearekin elkartzeko. Lehenengo nobela

probokatzailea zen. Idealizatuegia zegoen baserria desmitifikatu nahi izan

zuen umore gordinaren bidez. Alde horretatik begiratuta interesgarria eta

guzti izan zitekeen liburua. Honetan, ordea, ez dago zer desmitifikaturik,

eta burlaren forman agertzen den umorea baizik ez da gelditu, batez ere

gehiegikerian eta hizkuntzen erabilera desberdinetan oinarritutako umorea”.

JAVIER ROJO, El Correo egunkaria (moldatua).

– Erantzun galdera hauei: Irakurritako iruzkinean liburu bati buruz hitz

egiten da; zein eleberriren jarraipenaz ari da? Zergatik itzultzen da protagonista

baserrira? Kritikariaren ustez ona al da liburua?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!