02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Irakurri testu hau arretaz.

ZEIN DIRA ANTZERKIAREN AZPIGENEROEN EZAUGARRIAK?

Azpigenero nagusiak drama, tragedia, komedia eta opera dira. Komedia

umorearekin lotutako antzerkiaren generoa da, eta Antzinako Greziatik dator,

tragedia eta drama bezala. Komediaren helburua ikusleei barre eragitea da.

Testuak biziak eta umorezkoak dira. Eguneroko bizimoduko gaiak kontatzen

dira, eta amaierak zoriontsuak izaten dira normalean. Aldiz, tragediak ikuslea

hunkitu egiten du, eta eguneroko bizimoduko gai sakonak ditu oinarrian.

Tragediaren pertsonaiak gatazkatsuak izaten dira, eta zoritxarrez inguratuak

egotea dute berezitasun nagusia. Azkenik, drama tragediaren eta komediaren

artean dago. Normalean gaiak tragikoak izaten dira, askotan gai barregarriekin

lotuta dauden arren. Pertsonaiak arazo artean bizi badira ere, arazo

horiek gainditzeko gai izaten dira.

2. Seinala ezazu, batetik, honako testu hau antzerkiaren zein azpigenerori

dagokion, eta bestetik, testuaren ezaugarriak.

Patxo

Zer ari zara zaborrean miatzen?

Mikel

Ez, ezer ez… Ez zaidala pilularik geratzen.

Patxo

Zertarako behar dituzu pilulak?

Mikel

E? Oi… Ezertarako ez.

Patxo

Orduan?

Mikel

Eman bat.

Patxo

Zertarako?

Mikel

Euskaraz egiteko!! Eman!!

Patxo

Pilularik gabe ere euskaraz egin dezakezu!

Mikel

(Patxori jakatik helduz) Bai, baina ni euskaldun

arrunta naiz, eta euskaldun profesionala izan nahi

7. ekitaldia: Apellidueraz.

dut! Superreuskalduna!!! Eta horretarako pilulak

behar zaizkit…! Ez, behar dituzte…! Ez… Jode,

¿lo ves? Se me ha olvidado hablar euskara. ¡¡Dame

una pastilla!! Give me one.

Patxo

Lasai, Mikel!!

Mikel

¿Qué dices? No te entiendo, háblame en cristiano.

Patxo

Venga, tranquilo. Repasa tus apellidos.

Mikel

Martínez, López, Fernández, Gutiérrez…

Patxo

¿No tienes apellidos vascos?

Mikel

Tengo un Etxarri, pero perdido en la oscura noche

de los tiempos de mi árbol genealógico.

Patxo

Anda, tómate un Apellidomicina…

Mikelek lurreko pilula bat irensten du eta lasaitzen da.

Euskarazetamol antzerkia. Zuzendaria: JOKIN OREGI

29

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!