02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. URRATSA: testua

Ikuskizuna egiteko abiaburua da. Testuan hiru gauza hauek jaso behar

dira:

– Gaia zirriborratu: zertaz izango den antzerkia.

– Antzezleek zer esango duten: elkarrizketak, galde-erantzunak,

bakarrizketak.

– Zuzendariarentzat proposaturiko orientabideak eta oharrak.

Gaiak era askotakoak izan daitezke:

– Bizi izandako esperientzia bat.

– Herrian edo auzoan izandako arazoren bat.

– Antzerki edo narrazio labur bat, egokitua.

Testua taldeka osatu behar da, nork bere ekarpena eginez.

Ideia hauek lagungarri gertatuko zaizkizue beharbada:

– Behin gaia adostutakoan, antzezlanaren ideia nagusia gara

daiteke: zenbat pertsonaia agertuko diren, zenbat ekitaldi

izango dituen (iraupena) eta eszenografia nolakoa izango den.

– Elkarrizketak idatzi aurretik bi lan hauek idatzi behar dira:

antzezlanaren sinopsia eta pertsonaien ezaugarriak.

– Elkarrizketak idatzi bitartean egoerak imajinatu behar dira,

zuzendariarentzako oharrak idazteko; nola nahi dugun egoerak

garatzea.

– Eszenografian behar diren elementu guztiak zerrendatu

behar dira.

Kontuan hartzeko:

– Eszenografia eta attrezzoa nolakoak diren azaltzeko, oharrak idazten

dira.

– Oharrak letra etzanaz idazten dira, eta solasaldietatik bereiziak:

Oihala altxatzen da, eta herrixka bat ikusten da.

– Solasaldietan lehenik hitz egiten duen pertsonaiaren izena letra larriz

jartzen da, eta jarraian puntu bi eta hark esaten dituen hitzak.

– Batzuetan, pertsonaiek nola hitz egin behar duten azaldu behar da,

eta horretarako izenaren ondoan eta parentesien artean ohar txiki batzuk

idazten dira:

ENEKO (oihu eginez): Ez da egia izango!

– Ez da beharrezkoa, baina zenbait kasutan komeni da antzezten diren

egoerak une edo garai berean gertatzea.

– Antzezten den istorioa toki bakar batean gertatzen bada, dekoratuak

errazago antola daitezke.

Erdi Aroko antzerkia.

49

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!