02.06.2013 Views

PDF formatuan

PDF formatuan

PDF formatuan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DRAMATIKAREN GARRANTZIA

Ikusi dugun moduan dramatika edo antzerkigintza literatura-genero bat da,

eta dramatikaren hiru adierazpide nagusiak komedia, tragedia eta drama dira.

Dramatikaren barruan, antzeztuak izan daitezen idatzitako obrak sartzen dira.

Antzerki-testu batean istorio bat kontatzen zaigu, narrazio-testuetan kontatzen

den moduan. Baina antzerkia jendaurreko antzezpena egitea denez gero,

beste ezaugarri batzuk topa daitezke: oharrak, agerraldiak, denbora eta abar.

Antzezlanaren egiturari dagokionez bi alderdi bereizten dira: batetik, elkarrizketa

edo testu nagusia; eta bestetik, oharra edo bigarren mailako testua.

Testu nagusiaren banaketan bi elementu dira garrantzitsuenak: ekitaldiak (antzerki-lana

osatzen duten atal nagusietako bakoitza) eta agerraldiak edo eszenak

(istorioaren zatiak dira, eta gertaeren bilakaera azaltzen dute). Bestalde,

oharretan dago ekintzaren eta pertsonaien gaineko informazioa: pertsonaien

mugimenduak eta keinuak, antzeztokiaren ezaugarriak edo eszenografia (testutik

haratago, antzezlana gauzatzeko zenbait baliabide behar dira: dekoratua,

altzariak, jantziak eta abar), argiztapena, soinuak eta beste. Azkenik,

antzezpena egiteko ezin dugu ahaztu ondoko osagaiak ere funtsezkoak direla:

denbora, pertsonaiak, zuzendaria, antzezleak eta ikusleak.

5. Erantzun ondorengo galderei:

– Antzezlan-zati honetan, zein dira bigarren mailako testuaren ezaugarriak?

– Ohar batzuetan, Juan Martinek publikoarekin bakarrik hitz egiten du; jar

ezazu adibide bat. Badakizu nola deitzen zaion horri?

– Ba al dugu dekoratuaren berririk? Zure ustez, nolakoa da?

– Irakur ezazu “Kutsidazu bidea, Ixabel” eleberriaren zati hau, eta konpara

ezazu aurreko antzezlanaren zatiarekin. Zein ezaugarri azpimarratuko zenituzke?

“Herriaren kaskotik dezente lehenago, baserria bakarrik dago”. Ni ere bakarrik

nengoen, ai, jauna!, bakarrik eta neka-neka eginda, eta lanrroberra tuneletik, eta

indigena potolo-txapeldun-puruduna txofer.

–Arratsaldeon!

–Berdin.

–Noa hua?

–Aranguren baserrira, eram…

–Bai, gizona, sartu!

–Aranguren prostuf-iar-txaputi?

–Nola esan duzu?

–Aranguren ñok txarriniau familia?

–Eee, ez naiz familiarra, euskara ikastera nator.

–Euskera ikastera? Ah, buen sitio Harrialde, todos hablamos aquí, aprenderás

enseguida, ya verás.

–Hori uste dut, eta horre…

–…llau gaituk! Aranguren hauxe dek! Flusping-txetxerrep eta asko ikasi!

–Eskerrik asko. …/…

Askotan, antzezlanetan pertsonaia

batek bere buruari edota entzuleei, eta

ez beste antzezleei, hitz egiten die;

horri APARTEa deitzen zaio.

33

2. unitatea: Euskaldunen komeriak. Antzezlana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!