24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 11

Euskal Herria ‹ Harian

Jaizkibel konpainiako kideek Hondarribiko

Udalaren jokabidea salatu dute aurten ere.

Berriro ere manifestazioan eta beste ordutegi

batean irten beharko dute alarde egunean.

Udalaren

oztopoen

gainetik

Ainara Arratibel

Itxaropentsu eta haserre.

Halaxe hasi dituzte Jaizkibel

konpainiako gizon-emakumeek

asteazkeneko Hondarribiko

(Gipuzkoa) alarderako

entseguak. Itxaropentsu, urtetik

urtera jendetsuagoa baita konpainia.

«Eguna iritsi arte ez dakigu

zenbat izango garen, baina

jada badakigu, adibidez, iaz

baino haur gehiago irtengo direla.

Nabarmentzekoa da, gainera,

gero eta gazte gehiago irteten

direla konpainian. Horrek erakusten

du etorkizuna gurea

dela», dio Elixabet Olaskoagak,

konpainiako kideak. Kexu dira,

berriz, erakundeen jokabidearekin;

batez ere Hondarribiko alkate

Aitor Kerejetak duenarekin.

«Badaki Berdintasun Legea hor

dagoela, baina ez du ezer egiten

betearazteko. Gainera, haren

jokabidea trabatzailea da». Hala,

aurten ere manifestazio moduan

eta alarde pribatuak duen beste

ordu batean desfilatu beharko

dute.

Oztopo horien adibide jarri du

aurten entseguekin gertatutakoa.

«Beti esan izan digu garrantzitsua

litzatekeela ertzainik

gabe desfilatzea. Guk ere hala

uste dugu. Beraz, Ertzaintzara

beharrean udalera jo dugu aurten,

entseguetarako baimena eskatzera.

Baina erantzun digu ez

dutela bitartekorik gure segurtasuna

bermatzeko, eta ertzainekin

egiteko. Gainera, entseguak arratsaldeko

lauretan egitea nahi

zuen, lanorduetan. Alarde pribatuak,

berriz, hasieratik izan du

baimena iluntzean entseatzeko».

Hori kontuan hartuta, Ertzaintzara

jo behar izan dute 20:00etan

‘‘ Alkateak badaki

Berdintasun Legea hor

dagoela, baina ez du ezer

egiten betearazteko»

ELIXABET OLASKOAGA

Jaizkibel konpainiako kidea

entseatu ahal izateko. «Hamabost

urte daramatzagu ordu horretan

entseatzen, eta ez dugu

atzera egingo aurten».

Gipuzkoako Foru Aldundiak

festetan berdintasuna bermatzeko

udaletara bidalitako eskuorri

Atzo egin zuten Jaizkibel konpainiako kideek lehen entsegua. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

eta kartelekin gertatutakoa ere

salatu du Olaskoagoak. «Ez zeudenez

herrian jarrita, Aldundira

deitu genuen Hondarribiko Udalera

bidali zituzten jakiteko.

Baietz esan ziguten». Hala, udalarekin

jarri ziren harremanetan.

«Esan genien gu geu arduratuko

ginela jartzeaz, eta erantzun ziguten

ez zekitela non zeuden. Baina

berriro ere Aldundiak esan zigun

bidali zituztela».

Alarde bakarra eta publikoa

Horrek agerian uzten du, Olaskoagoaren

aburuz, Hondarribiko

Udalaren jokabidea. «Egoera luzatuz,

jendeak egungo egoera betiko

normaltasunez hartzea nahi

dute. Baina ez da normala, emakumeak

baztertuta baikaude».

Bidegabea, zentzugabea eta baztertzailea

iruditzen zaio egungo

egoera. «Zergatik izan behar

dugu soilik kantineraren betekizuna

alardean? Ez du zentzurik.

Emakumearen betekizuna ezin

da bakar bat izan, ez jaietan ezta

beste inon ere». Alarde bakarra

eta publikoa eskatu du. «Orduan

iritsiko da benetako berdintasuna,

jaia denena izango baita.

Egun, alardea gizonena da. Gure

jaia lapurtu zuten alardea pribatizatu

zutenean». Ziur da, hala ere,

egoera aldatuko dela. « Horretarako,

hala ere, politikari ausart

bat behar dugu, alardea berriro

publiko egiteko pausoa emango

duena».

Jendeak gero eta babes handiagoa

emateak aurrera egiten jarraitzeko

indarra ematen die.

«Guretzat, jai egun handi bat da,

primeran pasatzen dugu. Zorionez,

ez du zerikusirik konpainia

abian jarri zutenek bizi izan zutenarekin».

Hala, ez daude kezkatuta

alarde pribatuaren aldekoek

urtero beren ibilbidean zehar egiten

duten protestarekin. «Disneyko

mozorroarekin behintzat ez

dira aterako. Hala egin zuten urtean

nabarmen geratu ziren».

Gauza bakarra eskatu die horiei:

errespetua. Hondarribiko herriari

ere mezu bat bidali nahi izan

dio Olaskoagak, Jaizkibel konpainiaren

izenean: «Ondo pasa

dezatela, eta gertura daitezela

gure desfilea txalotzera».

Patricia Eizagirre 1Jaizkibel konpainiako kantinera

«Gero eta babes handiagoa

dugu herritarren aldetik»

A. A.

Madrilen bizi da, baina urtero moduan

herrira, Hondarribira, itzuli

da egunotan Patricia Eizagirre

jaiez gozatzera. Aurten inoiz baino

ilusio handiagoarekin dago, lehen

aldiz kantinera gisa aterako

baita Jaizkibel konpainian. Jaiaz

disfrutatzea da haren helburua.

Lehen aldia da kantinera gisa irteten

zarela. Nola hartu zenuen berria?

Madrilen bizi naiz orain, eta berria

emateko deitu zidatenean familia

bisitan zegoen. Oso pozik

eta ilusio handiz hartu nuen berria.

Zortzi urte daramatzat desfilatzen

Jaizkibelen, baina aurtengoa

berezia izango da.

Zer asmo duzu festa egun horretarako?

Ondo pasatzea eta jaiaz disfrutatzea.

Eguerdian senideekin bazkalduko

dut, eta arratsaldean askaria

egingo dut konpainiarekin.

Zortzi urte hauek zer erakutsi dizute?

Gauzak aurrera egiten ari direla,

baina nahiko genukeena baino

mantsoago. Berdintasunik ez

dago oraindik, eta borrokan jarraitu

behar dugu. Ni baikorra

naiz, eta uste dut konponduko

dela bazterketa hau. Izan ere, gu

emakumeak eta hondarribiarrak

gara, eta eskubide osoa dugu jaia

berdintasunean bizitzeko. Bada

garaia alde guztiak mahai batean

eseri eta egoera konpontzeko

Zuei txistuka aritzen direnetako batzuk

neska gazteak dira. Bitxia,

ezta?

Bai, baina gero eta gutxiago dira.

Gero eta babes handiagoa dugu

herritarren aldetik.

Betiko alardearen aldekoei zer esango

eta eskatuko zenieke?

Nahi ez badute ez dute zertan etorri

ni desfilatzen ikustera. Baina

errespeta dezatela nik jaiaz goatzeko

dudan eskubidea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!