24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 31

Dantzaren egoera aztertuko dute Inpernuko

32›› Poza jardunaldietan, hilaren 7an eta 8an

Paquet-Brennerren Elle s’appelait Sarah filmeko irudi bat.

Barney’s Version filmak itxiko

du. Zinemaldi osoan garrantzi

berezia izango du dokumentalaren

generoak, edota ez-fikzioarenak,

eta Zabaltegin ere «joera

hori nabarituko da», batez ere

Bereziak izeneko sailean, guztiek

izango baitute dokumentaletik

zerbait: Jose Luis Guerinen

Guest-ek, Isaki lacuestaren La

noche no acaba-k, eta Pierre Thorettonen

Yves Saint Laurent, L’amour

fou-k.

Zuzendari berrien atalean 16

film lehiatuko dira, Sail Ofizialeko

hirurez gain, 90.000 euroko

saria eskuratzearren. Tartean

izango da Mikel Rueda, Izarren

argia filmarekin.

Epaimahaiak

Sail Ofizialeko epaimahaiaren berri

oraindik eman ez duten arren,

zuzendari berrien saria nork epaituko

duen aurreratu dute. Hans

Petter Moland zinemagile norvegiarra

izango da epaimahaiko

presidentea. Zero kelvin lanarekin

zinemaldian izan zen 1995ean.

Alboan izango ditu Elisabet Cabeza

zinemagile katalana, Albertina

Carri zinemagile eta aktore argentinarra,

Marc Levy idazle

frantziarra eta Fermin Muguruza

musikaria. Horizontes Latinos

saileko epaimahai burua Sebastian

Cordero zinemagile ekuadortarra

izango da, eta Marlen Dermer

zinema zuzendari perutarra

eta Pilar Martinez-Vasseur Naonedeko

zinema jaialdiko zuzendaria

izango ditu epai lagun.

Fipresci Saria

Roman Polanskiren The Ghost

Writer da Urteko Film Onena,

2010eko Sari Nagusia erabakitzeko

bozketan parte hartu duten Fipresci

Zinema Kritikarien Nazioarteko

Federazioko kideen ustez.

Mundu osoko 296 zinema kritikarik

parte hartu zuten bozketan,

aurreko urtean (2009ko uztailaren

1etik aurrera) estreinaturiko

film luzeen artean gogokoena aukeratzeko.

«Auzi legalak direla

medio», Polanskik ezin izango du

Donostian saria jaso, eta Olivia

Williams aktore protagonistak jasoko

du sari hori. Sari berezi hori

sortu zenetik, 1999an, Donostiako

Zinemaldia izan da banatzeko arduraduna.

Don Siegel

Don Siegel zinemagile estatubatuarrari

(1912-1991) eskainiko

zaio aurten atzera begirako zikloa.

Haren bi film labur, Star in

the Night (1945) eta Hitler Lives

(1945), eskainiko dituzte, eta beste

34 film luze. Besteak beste, The

Verdict (1946), The Duel at Silver

Creek (1952), Invasion of the Body

Snatchers (1956), Two Mules for

Sister Sara (1970), Dirty Harry

(1971), Telefon (1977), Escape

From Alcatraz (1979) eta Jixed!

(1982).

Ez fikzioa

Azken urteetan dokumentalaren

generoak edo ez fikzioarenak gorakada

handia izan du, eta horren

isla izan nahi du aurtengo zinemaldiak.

Hain zuzen ere, atzerabegirako

ziklo bat eskainiko zaio

gai horri .doc izenarekin, eta genero

horrek izan dituen askotariko

joerak eta garapen orokorra

ikusi ahal izango dira 35 film ingururen

bitartez. Besteak beste,

Isabel Coixetek Aral: el mar perdido

film laburra estreinatuko du

atal horretan. Beste inon eman

gabea da oraindik itsaso baten galera

eragin zuen hondamendi bat

irudikatzen duen filma. Euskal

Herrian aurrenekoz ikusi ahal

izango dira, gainera, Andrei Ujicaren

Autobiografia lui Nicolae

Ceausescu eta Frederick Wisemanen

Boxing Gym.

Zinema 3D-n

Donostiako Belodromoa hiru

dimentsiotako (3D) proiekzio

areto erraldoi bilakatuko da aurten

ere. Hasiera batean bi saio

ematekoak dira, Holy Night! eta

Despicable Me, hain zuzen ere,

baina, Olaziregik jakinarazi zuenez,

oraindik ez dakite Holy

Night! filma ordurako amaiturik

egongo den. Juan Galiñas egilearen

opera prima-ren izenburua

da, eta behin-behineko kopiaren

emanaldia izango da, baldin eta

datarako amaiturik badago. Despicable

Me Universal etxeak egindako

3Dko lehen animaziozko

ekoizpena da. Saio bakoitzeko

3.000 ikusle inguruk izango dute

400 metro koadroko pantaila

erraldoian filmak hiru dimentsiotan

ikusteko aukera. Ohiko

den bezala, urtero harrera oso

ona izaten duten beste bi jarduera

eskainiko ditu Belodromoak.

Batetik, bertan egingo da klausura

saioa. Zinemaldian arrakasta

handiena duen saioa da. Bertan,

klausura gala ikus daiteke eta bi

film ikusi, Sail Ofizialaren itxierakoa

eta Zabaltegi-Bitxiak sailaren

itxierakoa. Gainera, saritu

guztiak bilduko dira bertan. Bestetik,

haurrentzako saioak ere

han izango dira. Goizero, haurrek

zinemaz gozatu ahal izango dute

pantaila erraldoian. Aurten,

Nanny MacPhee and the Big

Bang filma ikusiko dute, euskarazko

azpidatziekin.

Sarreren salmenta

Irailaren 12ko 09:00etatik aurrera

erosi ahal izango dira zinemaldiko

saio guztietarako sarrerak,

Sail Ofizialeko B Gunekoak izan

ezik, zeinak soilik abonamendu

bidez eskuratu ahal izango diren.

Saio eta pertsona bakoitzeko

ezingo dira 4 sarrera baino gehiago

eskuratu edozein erosketa sistema

(Telekutxa, Servikutxa, Internet

eta lehiatila guztietan) erabiltzen

dela ere.

Film kopurua

Donostiako Zinemaldiko hautaketa

taldeak 1.982 film ikusi ditu

urte osoan. Irailaren 17 eta 25 artean

119 film ikusi ahal izango

dira sail desberdinetan banaturik.

Olaziregik azaldu zuenez, horietako

28 izango dira erabateko

estreinaldiak.

Euskararen presentzia

Urtetik urtera euskarak zinemaldian

duen presentzia indartzen

ari da, zuzendariaren hitzetan.

Aurten 22 emanaldi izango dira

euskaraz, eta 40tik gora film ikusi

ahal izango dira euskarazko azpidatziekin.

George Clooney

Azken egunetan bolo-bolo zebilen

zurrumurrua: George Clooney

zinemaldian izatekoa zen.

Mikel Olaziregik, atzoko prentsaurrekoaren

amaieran, eta

inork galdetzen ez ziola ikusiz,

kontrakoa esan zuen, azkenean

ez dela Donostian izango.

Sofia Coppola zinemagilea, atzo, Venezian. CALUDIO ONORATI / EFE

Coppolaren elitismo

zintzoak Mostrako

ikusleak liluratu ditu

Sekula diru estualdirik

igaroko ez duen aktore

famatu baten saminari

buruzko filma aurkeztu

du,‘Somewhere’

Efe Venezia

Sofia Coppola zinemagile estatubatuarrak

liluratuta utzi zituen,

beste behin ere, Veneziako Mostrara

bere azken filma ikustera

bildu zirenak. Somewhereaurkeztu

zuen, Stephen Dorffek interpretatutako

lana. Pelikula horretan

ere dena daukaten eta sekula

espageti bat egosi ez duten dirudunen

mina jaso du Coppolak, trebeki

eta maisuki.

Ohikoa duen disgustu keinua

ezkutatu ezinik agertu zen prentsaurrera

zinemagilea, eta isilka

hitz egin zuen, gogoz kontra moduan.

Haatik, filma gustu handiz

ondu du. Aktore famatu baten

barne krisia azaldu du. Johnny

Marco du izena, eta bere burua

aurkitzeko prozesua hasiko du,

alabarekin duen harremana berreskuratuz

eta sendotuz. Elle

Fanningek jokatuko du alabaren

rola.

«Interesatzen zait pertsonei begiratzea

trantsizio uneren batean

daudenean», azaldu du Sofia Coppolak,

«mundutik bakartu behar

dute eta bakardadearekin harreman

estuan jarri». Dorffen aburuz,

«aktoreak bakardadea sentitzen

du film bat amaitzen duen bakoitzean».

Somewhere pelikulan

egokitutako rola bikain jokatzen

du aktoreak.

Julian Schnabelek Palestinarekiko

agerturiko konpromiso infantilaren

ondoren, krisiak gogor

astindu arren, inork ez zion ezer

aurpegiratu Coppolari inoiz diru

estualdirik igaro ez duen gizon baten

barrua erakusteko baliaturiko

elitismo zintzoarengatik.

Milanen, Los Angelesen eta Las

Vegasen filmatu du Somewhere.

Coppolaren prestidigitazioaren

erakusle da filma: amarrua dauka,

baina magia ere bai. Magia

handia. Musikarako gaitasunak,

konposiziorako dohainak eta filmak

berezkoa duen atmosferak

bat egiten dute egitura narratiboa

ia ikusezin bilakatzeraino. Baina

pelikulak ez du horregatik galtzen

zinema onenaren mailan jartzen

duen indarra.

Urrezko Lehoia,Woorentzat

Antony Cordier frantziarraren

Happy Few filma ere lehiatu zen

atzo sail ofizialean. Cordierren lanak

ez du berezia egiten duen

ezaugarri askorik. Laukote baten

arteko sexu eta amodio istorioa jasotzen

du, Marina Fois, Elodie

Bouchez, Roschdy Zem eta Nicolas

Duvauchellexen artekoa. Eta

kontuan hartuta azken aktore hori

ezaguna dela Hugo Boss etxearentzat

modelo gisa eginiko lanarengatik

nabarmena da zuzendariak

publizitatearen edertasunaren

aldeko apustua egin duela.

«Utopia bat bizi duten pertsonaia

batzuen istorioa da, baina azkenean

konturatuko dira nahiko

luketena baino normalagoak direla,

eta maiterrea sentituko dute,

segurtasunik eza...», azaldu du

zuzendariak.

Bestalde, John Woo txinatarrak

Mostrako Urrezko Lehoia jaso

zuen atzo ibilbide luzean eginiko

lanarengatik. Besteak beste,

Mission: Impossible II eta Face/Off

filmen egile denak esan zuen

«amets batean bezala» sentitzen

dela saria jasotzeagatik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!