24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 15

Mundua ‹ Harian

Pia Etxeko haurrez abusatzeagatik

sei lagun zigortu dituzte Portugalen

Lisboako Auzitegi Kriminalak bost

eta hemezortzi urte arteko kartzela zigorra

ezarri die zazpi akusatuetatik seiri

Kondenatuen artean enbaxadore ohi bat

eta Portugalgo telebista aurkezle bat daude

Ixiar Zubiaurre

Portugalgo epaiketa luzeenean

ebatzi dute Pia Etxeko auzia. Estatuaren

umezurztegi horretan

ehundik gora haurrez abusatu

zuten, eta amaitu berri den epaiketan,

32 haurri egindakoak argitu

dituzte. Zazpi akusatuetatik

sei jo ditu erruduntzat Lisboako

Auzitegi Kriminalak, haiei leporatzen

dizkieten delituak aski frogatutzat

jo ondoren. Zortzi urte

iraun du Pia Etxeko sexu abusuen

auziak, eta komunikabideetan

izan duen oihartzunagatik,

kasu historikoa bihurtu da. Lisboako

auzitegiak errudun jo dituenen

artean, Portugalgo enbaxadore

ohi bat eta telebistako aurkezle

ezagun bat daude.

Carlos Silviori ezarri diote kondena

handiena; hemezortzi urte

egin beharko ditu espetxean, Pia

Etxeko haurrak ehunka aldiz bortxatu

zituelako. Lisboako umezurztegiko

gidari eta lorezaina zen

Silvio, eta epaiketak iraun duen bitartean

egindakoak aitortu dituen

bakarra izan da. 639 kargu zituen

bere aurka: pederastiagatik ez

ezik, haurrak sexurako erabil zitzaten

hainbat pertsonaren esku

uzteagatik ere kondenatu dute.

Carlos Cruz telebistako aurkezleari

eta Joao Ferreira Diniz medikuari,

berriz, zazpi urteko kartzela

zigorra ezarri diete. Jorge Ritto

Unescon enbaxadore izandakoak,

berriz, sei urte eta zortzi hilabete

egin beharko ditu espetxean.

Hugo Marcal abokatuak, sei urte

eta bi hilabete, eta Manuel Abrantesek,

bost urte eta bederatzi hilabete.

Haiek bortxatu zituzten

haurrak 16 eta 22 urte artean dituzte

gaur egun.

Akusatuetatik bakarra zigorgabetu

du Lisboako Auzitegi Kriminalak:

Gertrudes Nunes; Pia

Etxeko haurrekin oheratu zitezen

bere etxea uzteaz zegoen akusatuta.

Epaimahaiak, baina, ez

du hura kondenatzeko aski frogarik

aurkitu.

Bi mila orriko sententzia

Epaiaren ondorioak irakurtzen ia

egun bete eman zuen epaimahaiak

atzo. Pia Etxeko auziaz Lisboako

auzitegiak eman duen sententziak

bi mila orri inguru ditu,

izan ere. 800dik gora lekukotasun

jasotzen ditu; haien artean, sexu

erasoak sufritu zituztenenak. Lekukotasun

lazgarriak izan ziren

horiek; Ana Peres epaimahaiko

presidentearen hitzetan, «zenbaitenak

pornografikotzat jotzea legoke».

Haatik, Silvinok izan ezik, gainontzeko

akusatu guztiek ukatu

egin dituzte egozten dizkieten

karguak. Cruzentzat, eurak kondenatzea

Portugalgo historian

egin den akatsik larriena izan da.

Pia Etxean ehundik gora haurrez abusatu zuten. BERRIA

G Kronologia

p2002ko iraila. Pia Etxeko

eskandalua lehertu zen. Umezurztegian

egondako haur

baten amak salatu zuen Carlos

Silvinok bere semeaz abusatu

zuela. Silvino Pia Etxeko gidari

eta lorezaina zen. Bera izan da

epaiketak iraun duen bitartean

egindakoak aitortu dituen

bakarra.

p2003ko otsaila. Pia Etxean

130 kasuren berri izan zutela aitortu

zuten hainbat gizarte langilek.

Haurren aurkako sexu erasoak

1970eko hamarkadatik

aurrera gertatutakoak ziren.

p2003ko abendua. Portugalgo

Fiskaltzak hamar lagun auzipetu

zituen pederastiagatik;

akusatuen artean jende ezaguna

zegoen, baita hainbat goi

agintari ere.

p2004ko ekaina. Hiru susmagarriren

aurkako akusazioak

atzera bota zituen Justiziak;

Paulo Pedroso ministro sozialista

izandakoa libre utzi zuten.

Lau hilabetez eduki zuten Pedroso

badaezpada atxilotuta.

p2004ko azaroa. 32 haurren

aurkako sexu erasoengatik zazpi

lagunen aurkako epaiketa

hasi zuten Portugalen.

p2005eko maiatza.32 haurrak

Pia Etxean bizitakoen gaineko lekukotasunak

ematen hasi ziren.

p2006ko martxoa. Auzitegien

aginduz, estatuak bi milioi euroren

kalte-ordainak eman zizkien

Pia Etxeko haurrei. Umezurtzak

babesten gobernuak huts egin

zuela ebatzi zuen Justiziak.

p2010eko iraila. Sexu abusuez

akusatutako zazpi lagunetatik

sei erruduntzat jo zituzten.

Pia Etxeko auziak luze jo duelako, eta Portugalgo epai sistema oso formalista delako, biktimen artean ezkortasuna zen nagusi epaia

jakin arte; zazpi akusatuetatik sei erruduntzat jotzen dituen sententziari esker, baina, asko bizitzen hasi ahal izango dira.

«Egia nioen, ez nintzen gezurretan ari»

I.Z.

P

ia Etxean gertatutakoak askoren

barrua astindu zuen.

2002an eman zuten argitara

kasua, eta handik bi urtera hasi

zuten epaiketa. Zortzi urteren ondoren,

zazpi akusatuetatik sei

errudun direla ebatzi du Justiziak.

Motel egin du bere lana; eta

ezkor ziren, horregatik, biktimetako

asko. «Portugalgo epai sistema

oso formala da. Lekukotasun

mordo bat biltzea baimentzen du,

eta prozesua atzeratzeko aitzakia

oro aintzat hartzen du, defentsaren

alde», adierazi du Miguel Matasek,

Pia Etxetik igarotako 31

haurren abokatuak. «Jendeak ez

du sinesten Justizian, eta denek

uste zuten hutsean geldituko zela

kasua».

Umezurztegian sexu erasoak

sufritu zituztenen zauriak itxi

ditu sententziak; errudunak kondenatuz,

biktimek aurrera egiteko

aukera izango dute. «Oso egun

garrantzitsua da umezurztegitik

pasatutakoentzat, bizitzen hasteko

amaiera bat behar baitute».

Biktimetako asko Lisboako Auzitegi

Kriminalera joan ziren atzo.

Haien artean zen Bernardo Teixeira:

«Ezingo nintzateke beste

edonon egon. Burua tente dudala

agertu naiz, eta jendeari honakoa

esan diot: ‘Egia nioen, ez nintzen

gezurretan ari’». Teixeirarentzat

oso gogorra izan da denboran

atzera egitea. Hala ere, sententzia

ezagutzeak lagundu egin dio.

Biktimak galdekatzeaz arduratu

zen psikologo batek uste du

ehundik gora haurrez abusatu

zutela Pia Etxean. Pederastia kasuak

zailak izaten direlako, baina,

Poliziak ezin izan du biktima

bakoitzeko kasu bat zabaldu. Hedabideek

egindako lana, berriz,

garrantzitsua izan da: gertatutakoa

lau haizeetara zabaldu zutenetik

jendeak pederastiaz kontzientzia

hartu baitu. Umezurztegia

estatuarena izateak, gainera,

agintarien gaineko presioa areagotu

du.

Gobernuak ez duela askorik

egin uste du Pedro Namorak, haur

zela umezurztegian izandakoak:

«Zaborraren pare ginen. Gertakariak

agerian gelditu dira, baina

agintariek eskuak garbitu dituzte».

Pia Etxean «gizateriaren aurkako

krimen larriak» egin zituztelakoan

dago Namora.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!