24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 9

Euskal Herria ‹ Harian

Bakea lortzeko ekimena har dezan

eskatu dio Aralarrek Patxi Lopezi

Urte politikoari begira

Aralarrek dituen

lehentasunak

azaldu dituzte

Eusko Legebiltzarrean

Erredakzioa Gasteiz

PSOE baikor

agertu da

aurrekontuen

gaian EAJrekin

negoziatzeko

Urkulluk PSEri eskatu

dio trabarik ez egiteko

EAJk Madrilen alderdi

sozialistarekin

tratuak baldin baditu

Oxel Erostarbe, Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Dani Maeztu, Aralarreko legebiltzarkideak. RAUL BOGAJO / ARP

Eusko Jaurlaritzarekin kritiko

izanez ekin dio Aralarrek urte politikoari

Eusko Legebiltzarrean.

Eta abagune politikoari erreparatuta,

hiru eskaera egin dizkio

Jaurlaritzari eta alderdi sozialistari:

eztabaida politikoari ekiteko,

babes soziala eta osasunarena

bermatzeko eta bakearen aldeko

apustu argia egiteko eskubide zibil

eta politiko guztiak bermatuz.

Aintzane Ezenarro Aralarren

Legebiltzarreko eledunak esan

zuenez, «bakerako esperantza

dugu begi bistan». Eta ez du ikusten

Jaurlaritza ildo horretan inolako

ekimenik hartzen duenik,

«polizia ekintza» ez bada.

Bake iraunkorrerako oinarriak

jarri behar direla uste du, eta horretarako

«herri akordioa» behar

dela iritzi dio, «indarkeria zikloaren

amaiera ordenatua gerta dadin».

«Bazterketarik gabeko bakea,

garaiturik eta irabazlerik gabeko

bakea, termino politiko eta

sozialetan esanez», Ezenarrok

adierazi zuenez. Uste dute Patxi

Lopezen gobernuak ekimena hartu

beharko lukeela euskal eragile

politikoekin elkarrizketak hasteko,

«eta ez bakarrik polizia ekintzetan

geratu».

Aralarrekoek jakinarazi dutenez,

alderdi sozialistaren legebiltzar

taldekoek bilera batera deitu

dituzte. PSE-EEk elkarlanerako

harremana nahi izanez gero eztabaida

politikoari ekin eta bakearen

aldeko apustua egin beharko

dutela esan zuen Ezenarrok.

Lehentasunak

Baketzeaz gain, besteak beste, honako

lehentasun politiko hauek

finkatu ditu Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

urte politikoari begira:

bizikidetzarako beste akordio

bat, zerga politikaren erreforma

sakona, babes soziala,

hezkuntza, euskara, osasuna,

EITB, ingurumena eta giza eskubideak.

Puntu horien gainean lerratuko

da Aralarren legebiltzarreko

lana, atzo Legebiltzarrean

egindako agerraldian zehaztu zutenez.

Kritiko agertu ziren, halaber,

Jaurlaritzak bultzatu duen hezkuntza

planarekin, «gobernuak

indarkeria guztien aurreko ikuspegi

kritiko eta autokritikoa garatzen

ez badu ere». Bake hezkuntzarako

plana «aldaketaren ikur»

bihurtu nahi izatea egotzi zion gobernuari.

Erredakzioa

Espainiako Gobernuak aurrekontuak

aurrera ateratzeko EAJren

babesa nahi duela ez du ezkutatzen,

eta atzo Jose Antonio

Alonso Kongresuko PSOEren eledunak

esan zuenez baikorrak

dira EAJrekin akordioa lortzearen

inguruan. Oraindik mamian

ez direla sartu baina orain arteko

bilerak giro onean egin direla

esan zuen. Josu Erkoreka EAJren

eledunak zuhurtzia eskatu

zuen. Lan Politika Aktiboen eskuduntza

Estatutuan jasota dagoen

moduan, eskualdatzea ezinbesteko

baldintzatzat jo zuen. Iñigo

Urkullu EAJko EBBko buruak

PSEri eskatu zion EAJren eta

PSOEren arteko negoziazioetan

trabarik ez egiteko. Bestalde,

«Euskadin aldaketa egon daiteke

jokoan», ohartarazi zuen PPk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!