24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 21

‹ Kirola

Itxakok

Superkopa

jokatuko du gaur,

Mar Alicanteren

aurka

Erredakzioa Donostia

Itxakok gaur ekingo dio denboraldiari,

lehen finalarekin. Lizarrako

taldeak Espainiako Superkopa jokatuko

du Logroñoko (Espainia)

Lobete kiroldegian (18:30 Teledeporte),

Mar Alicanteren aurka.

Itxako da faboritoa, iragan sasoian

ligako eta kopako txapeldun

izan zelako, eta jokalari multzoari

eutsi diolako. Mar Alicant, berriz,

kopako txapeldunorde bezala sailkatu

da Superkoparako, eta iragan

sasoian laugarren postuan

bukatu zuen liga.

Itxakok Superkopa bigarren urtez

jarraian irabazteko aukera du.

Denboraldi-aurrean ABF ligako

taldeen aurka jokaturiko partida

guztiak irabazi ditu, eta itxura

ona eman du. Mar Alicantek, berriz,

talde erdia baino gehiago aldatu

du. Itxakok irabazi egin zituen

Mar Alicanteren aurka jokaturiko

hiru partidak iragan sasoian,

35-29 kopako finalean, eta

23-21 eta 21-22 ligan. Harmailak

ere alde izango ditu, Lizarratik

jende asko joatea espero baita.

KAE ligako

kanporaketako

aurreneko

jardunaldia, gaur

Portugaleten

Erredakzioa Donostia

San Miguel ligako kanporaketa bi

aste barru jokatuko dute Bermeon

eta Portugaleten. Asteburu honetan,

KAE ligako (Kantauriko

Arraun Elkartea) kanporaketako

lehen jardunaldia jokatuko dute

Portugaleteko uretan, Ibaizabaleko

itsasadarrean (12:00). Lau ontzi

lehiatuko dira: KAE 1 ligako azken-aurrekoa

eta azkena: Busturialdea

eta Trintxerpe; eta KAE 2

ligako bigarrena eta hirugarrena:

Santoña eta Zumaia. Erlojuaren

kontra arituko dira. Garaileak lau

puntu batuko ditu; bigarrenak, hiru;

hirugarrenak, bi; eta azkenak,

bakarra. Bihar, bigarren jardunaldia

jokatuko dute Zumaian erlojuaren

kontra. Bi jardunaldiak jokatu

ondoren puntu gehien batzen

duenak irabaziko du kanporaketa.

Oraingoz, Portugalete igo

da KAE 1 ligara. Kanporaketako

garaileak, San Miguel ligako kanporaketan

gertatzen denaren arabera,

mailari eutsiko dio edo igo

egingo da KAE 1 ligara.

Koteto Ezkurra,Miguel Mari Urrutiaren aurka,aurtengo txapelketan irabazitako partida ospatzen. D.GIMENEZ / ORIAMENDI

Bilduma osatu nahi du

Koteto Ezkurrak

Kursaal torneoko

hamargarren txapela

lor dezake gaur, Julen

San Miguelen aurka

Imanol Magro Donostia

Zenbaki borobilak mugarri izaten

dira kirolean. Lorpenen garrantzia

handitzen dutela dirudi. Lau

eta bosten arteko aldea handia da,

are handiagoa laurogeita hemeretzi

eta ehunen artekoa, eta bederatzi

eta hamarren artekoa ere nabarmena

da. Txapelak, kopak edo

tituluak kopuru borobiletan lortzen

badira, zaleek garbiago gogoratzen

dituzte; toki hobea dute kirolaren

historia liburuetan. Koteto

Ezkurra ataka horretan egongo

da gaur (16:45, ETB1). Bederatzi aldiz

irabazi du Kursaal torneoa —

buruz buruko erremonte txapelketa—,

baina bost urte daramatza

hamargarren txapelaren bila.

Esan du ez duela itsutzen hamargarrena

irabazteak, baina berak

ere ezagutzen du zenbaki borobilek

memorian duten eragina. Bide

horretan, Julen San Miguel izango

du azken oztopo; harentzat, lehen

finala da buruz buru.

Bi mutur elkartuko dira Galarretako

kantxan, bi belaunaldi.

Jaioterria dute komunean, biak

Doneztebekoak baitira, baina hamalau

urteko aldea dago euren artean.

Ezkurrak 37 ditu, eta San Miguelek,

23. Ezkurrak Kursaaleko

lehen finala irabazi zuenean, gazteak

zortzi urte baino ez zituen.

Belaunaldi arteko finalak beti dira

erakargarriak. Ezkurra historiako

erremontistarik onena da

askorentzat, eta, agian, aurtengoa

izan daiteke hamargarren txapela

irabazteko azken aukera. San Miguel,

berriz, etorkizuna da. Atzelari

bikaina, debutatu berritan haren

izaerak jokoak berak baino zeresan

gehiago ematen bazuen ere.

Harmailetan giro bikaina izatea

espero da, erremontezalea erakartzeko

moduko partida baita.

Artekariek Ezkurra joko dute

faborito, baina ez alde handiz. Belaunaldi

gurutzea izateaz gain, estilo

talka ere izango da. San Miguelek

kolpe indartsuagoa du; Ezkurra,

berriz, abilagoa da buruz buruko

jokoan. Beteranoak izterreko

arazoak izan ditu txapelketan,

baina garaiz osatu eta finaleraino

iritsi da. Egun handirako bidean,

biek gogoratzeko moduko partida

bana izan dute. Ezkurrak 30-24

irabazi zion finalerdietan Urrutiari,

azken bi urteetako txapeldunari.

San Miguelek final-laurdenetan

eman zuen ustekabekoa, Zeberio

II.a —azken bi urteetako

txapeldunordea— kanporatuta

(30-25). Finaleko gakoetako bat sakea

izango da, aurtengo txapelketan

saketik tanto ugari egin baitituzte

pilotariek. Alde horretatik,

Ezkurraren hobekuntzak eman

du zeresan gehien, Urrutiari 16

egin baitzizkion lehen pilotakadarekin.

Azkenik, bitxikeria bat,

San Miguelek Ezkurraren alboan

irabazi zuen lehen txapela; 2006an

izan zen, binakakoan.

Irujo-Barriola finalera (22-7)

Martinez de Irujok eta Barriolak

Lekeitioko torneoko finala jokatuko

dute bihar, atzo Xala eta Beginori

nagusitasunez irabazi ondoren

(22-7). Historia gutxiko finalerdi

bat izan zen; Aspeko bikotea

goitik behera nagusitu zen, eta

Bengoetxea VI.a eta Apraiz izango

ditu aurkari Antzara Egunean.

Abel Barriola izan zen bigarren

finalerdiko onena, eta erakustaldi

bat eman zion Aritz Beginori.

Atzokoa leitzarrak jarraian irabazitako

hamaseigarren partida

izan zen. Irujok oso ondo baliatu

zuen kidearen lana, eta 11 tanto

egin zituen. Aspekoek hasieran

hautsi zuten partida (7-0 eta 16-3),

eta arazorik gabe eutsi zioten aldeari.

Azken tantoa partidako onenetakoa

izan zen, Barriolak Xalaren

hormabiko zehatz bat bueltatuz

txokoan eginikoa.

G Jaialdiak

ATZOKO EMAITZAK

pLekeitio. Retegi Bi-L. Galarza

17; Urrutikoetxea-Peñagarikano

22. Xala-Begino 7; Irujo-Barriola

22. Olazabal-Merino 11; Olaetxea-Iza

18.

GAURKO PARTIDAK

pIrunberri (18:00). Diaz-Urrizelki

/ Ongai-Merino. Titin III.a-

Goñi III.a / Saralegi-Ruiz.

pOrozko (22:00). Cabrerizo

II.a-Larrinaga / Apezetxea-Cecilio.

Aritz Lasa-L. Galarza / Idoate-Pascual.

pGalarreta (16.00, ETB1). Matxin

VI.a-Urko / Urrutia II.a-Olazar.

Ezkurra / San Miguel. Zeberio

II.a-Etxeberria III.a / Uterga-

Urrutia. Urtasun-Ion / Matxin

III.a-Badiola.

pPlentzia (18:00). Fusto-Lujan

/ Gaubeka-Imanol.

DLaburrak

Osasunak 0-2 galdu du

Girondinsen aurka

FUTBOLA ›Osasunak 0-2 galdu

zuen atzo Bordeleko Girondinsen

aurka, Mont-de-Marsanen

(Frantzia) jokaturiko lagunartekoan.

Girondinsek lehen zatian

sartu zituen bi golak, eta Osasunak

aukera asko izan zituen

arren, ez zen batere fin ibili ate

aurrean. Nelsonek eta Lolok

lehen minutuak jokatu zituzten.

Gaur, Realak jokatuko du Racingen

aurka, Barredan (18:00,

Espainia).

Clijsters eta Djocovic

aurrera, AEBetako Irekian

TENISA ›Faboritoek ez zuten

hutsik egin AEBetako Irekiko

atzoko jardunaldian jokaturiko

lehen partidetan. Kim Clijsters

iazko txapeldunak, esaterako,

eroso kanporatu zuen Sally

Peers (6-2, 6-1). Gizonezkoetan,

berriz, Novak Djokovicek

Philipp Petzschnerri irabazi zion

(7-5, 6-3, eta 7-6).

Damien Traillek, hiru aste

gehiago jokatu gabe

ERRUGBIA ›Damien Traille

Miarritzeko erdilariak hiru aste

gehiago beharko ditu jokatzen

hasi aurretik. Iragan apirilaz

geroztik jokatu gabe dago

besaurreko lesio baten erruz,

eta entrenatzaileek biharko

Staderen aurkako deialdian

sartzeko moduan egotea espero

bazuten ere, sendatze epea

are gehiago luzatu beharko du.

Hervellek Euroligan nahi

du hiru urteren barruan

SASKIBALOIA ›Iragan sasoian,

utzita jokatu zuen Axel Hervellek,

eta orain, hiru urterako

fitxatu du Bilbo Basketek. Atzo

zuten aurkezpena, eta hegalpibot

belgikarrak adierazi zuen

taldea Euroligara eraman nahi

duela epe horretan. 27 urte

ditu.

Arratek gaur jokatuko du

azken lagunartekoa

ESKUBALOIA ›Asobal liga gaur

zortzi hasiko da, eta Arratek

Valladoliden aurka jokatuko du

gaur azken lagunartekoa, Valladoliden

(20:00). Eibarko taldea

txukun aritu da denboraldiaurrean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!