24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erria larunbata, 2010eko irailaren 4a

BA AL DAKiZU...?

Egutegia errepikatzen

dela 28 urtean behin?

A

urten 1982. urteko egutegia erabil dezakegu, eta egun guztiak

bat datoz. Izan ere, 28 urtean behin egutegiak errepikatu egiten

dira. Hori nola da posible? Bada, asteko zazpi egunetako batean

has daiteke urtea; hortaz, zazpi egutegi izango genituzke aukeran.

Baina kontuan hartu behar da urte batzuk bisurteak direla,

eta 14 lirateke egutegi ezberdinak. Baina bisurteak lau urtean

behin errepikatzen badira eta egutegi normalak 7 aldiz, 28 dira guztira.

Gainera, bisurtea lau urtean behin denez, ziklo bakoitzean behin baino ez

da erabiliko bisurteko egutegia; gainontzekoak, hiru aldiz, 5, 6 edo 11 urtean

behin. Egutegi eta egunen harira bada beste bitxikeriarik, ohiko

urte bat asteko egun batean hasi eta egun berean amaitzen da. Eragiketak

egin ala ez, egunen nahas-mahasa ulertu ala ez, jakin ezazue aurtengo

egutegia gordez gero hemendik 28 urtera erabili ahal izango duzuela.

mantangorri

Aurten ongi konponduko ginateke 1982ko egutegiarekin. BERRIA

7

Zergatik asmatu zuten

margarina?

Gurina ordezkatzeko sortu zuen kimikari batek. BERRIA

Diotenez, XIX. mendean produktu oso

garestia zen gurina, eta Frantziako Gobernuak

diru sari bat eskaini zuen gurina

ordezkatuko zuen antzeko produktu

merkeago bat asmatzen zuenarentzat.

Izan ere, asmoa zen gizarte maila apaletako

biztanleei eta armadari horrelako

zerbait jateko aukera ematea.

Gobernuaren deiari erantzunez, garai

hartako kimikari batek, Hippolyte Mege-

Mouries izenekoak, oleo margarina izenez

bataiatu zuen sustantzia asmatu

zuen. Horretarako, landare koipea hartu,

presio eginez likidoa atera, eta gogortzen

utzi zuen, eta hala sortu zuen gurinaren

ordezko izan zitekeena.

II. Mundu Gerran egin zuen asmakizuna,

eta, orduan, Alemanian batez ere,

oso garrantzitsua izan zen margarinaren

ekoizpena.

Klase apalekoentzako elikagai gisa

sortu zenak garrantzia hartu zuen, eta

mundu osoko negozio bihurtu zen aurrerago.

Gaur egun, margarina mota ugari

aurkitu daitezke janari denda txikietan

zein merkataritza gune handietan.

MUNDUKO ERREKORRAK

Munduko igerilekurik handiena San Alfonso del Mar-eko (Txile) hotel

batean dago. Puntatik puntara kilometro bateko luzera du, eta 8 hektareako

eremua hartzen du, hau da, neurri ertaineko 6.000 igerilekuren adinakoa da. Haren

barruan traineruan edo belaontzian ibiltzeko aukera dago; hain da handia!

Hartz itxurako gozoki handiena. Hartzatxo irudiko gomazko gozokiak

ohikoak dira, baina hain handiak gutxik ikusi ditu. Izan ere, hau hartza da, hartzatxoa

baino gehiago. Ohikoa baino 1.400 aldiz handiagoa da, 25 zentimetro garai

da, eta 2 kiloko pisua du. Jateko astuna izan daiteke oso, 12.600 kaloria baititu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!