24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 17

Mundua ‹ Harian

Beste batasuna D

Korapiloa oraindik ez da askatu

Belgikan estatuaren

erreformari buruz

negoziatzen jarraitzen

dute indar politiko

flandriar eta valoniarrek

Allande Sokarros

Belgikako Legebiltzar Federalean

ordezkariak dituzten zazpi indar

politikoen arteko negoziazioen

kate luzean amore eman du

Elio Di Rupo sozialista frantseshiztunak.

Iragan ekainaren 13ko

hauteskundeen ondotik, hark

zuen flandriar eta frantses hiztunen

artean estatu federalaren

erreformari buruz eta gobernu

akordio bat egiteko asmoz abiatutako

negoziazioen ardura. Ahalegin

horretan porrot eginik, lehen

aldi batez, kargua uzteko asmoa

azaldu zion Albert II.a erregeari

joan den agorrilaren 29an. Erregeak,

baina, ahaleginei eusteko

eskaturik, Di Rupok bilerak egiten

jarraitu du joan den aste honetan.

Baina atzoko bilera hastean,

«azken aukera» izango zela ohartarazi

zuen. Ados jartzeko bidean

aurreratzerik ikusten ez zuelakotz,

erregeari dimisioa aurkeztu

zion berriro. Prentsan zabaldu diren

informazioen arabera, ekaineko

bozetan hirugarren geratu

zen alderdiko presidenteak, MR

Mugimendu Erreformatzaileko

Didier Reynders frantses hiztun

liberalak, hauteskundeen irabazle

N-VA Flandriako Aliantza Berriari

proposamenak egin dizkio

arazo gehien sortzen duten auzietan

ados jartzeko.

Iragan ekainaren 13ko hauteskundeetan,

PS Alderdi Sozialista

bigarren geratu zen, 27 hautetsirekin.

Lehena N-VA independentista

izan zen, sozialista frantseshiztunek

baino diputatu bat

gehiago erdietsi baitzuen. MR valoniar

liberalak 18 legebiltzarkide

lortu zituen; bost jarleku galduta,

haatik.

Bozak irabazi arren, Belgikako

Alderdi Sozialistako buru Elio Di Rupo, prentsaurreko bat ematen, Bruselan, artxiboko irudi batean. JOHN THYS / EFE

Eskualdeei eskuduntza

gehiago uztea onartu

dute frantses hiztunen

indar politikoek

Finantza Legearen eta

BHV zatitzearen auziek

dituzte negoziazioak

porrot egitera eraman

estatu federala egun batean desagertzea

helburu duen indar politiko

baten logikari eutsita, N-VAko

presidente Bart De Weverrek argi

esan zuen gobernu federalaren

buru jartzeko asmorik ez zuela.

Hortaz, Albert II.a erregeak bigarren

indar politikoko buru Elio Di

Ruporen gain jarri zuen gobernu

federalaren osaketarako akordio

politiko bat lortzeko ahaleginak

bideratzea. Alabaina, horrelakorik

ezin da gauzatu flandriarrak

eta frantses hiztunak estatu federalaren

erreformatzeaz ados jarri

gabe.

Belgikako egituraketa instituzionala

oso korapilatsua da, eta

jokoan dagoena azaltzea zaila

bada ere, esan daiteke flandriarrek

autonomia handiagoa eskuratu

nahi dutela oraingoz aginte

federalaren esku dauden arloetan.

Frantses hiztunek, aldiz,

horrelakorik ez dute nahi, eta

flandriarrei «elkartasun federala»

amaitzeko edo behintzat

ahultzeko nahia sumatzen diete.

Valonia eta BHV Brusela-Halle-

Vilvoorde barrutian gehienak

frantses hiztunak dira, baina ez

Belgikan oro har. Hortaz, eskualdeei

eta erkidegoei eskuduntza

gehiago eskualdatzearekin herritarren

bizkar geratuko diren

gastu publikoak nabarmen haziko

diren beldur dira frantses hiztunak.

Bruselako aurrekontuak, gora

Haatik, iragan ekaineko hauteskundeetako

emaitzen ondorioz,

estatu federalaren erreforma

atzeraezina dela oharturik, alderdi

valoniarrek eskualde eta erkidegoei

eskuduntza gehiago emateaz

hitz egitea onartu behar izan

dute. Ekaineko hauteskundeen

biharamunetik, beraz, Elio Di

Rupok zituen negoziazioak

zuzentzen, zazpi indar politikoren

ordezkariekin; zehazki, hiru

alderdi flandriarrekin eta lau

frantses-hiztunekin.

Ados jartze osorik ez badu lortu

ere, Elio Di Rupok eskuduntza

arlo andana eskualde eta erkidegoen

ardurapean jartzea onarrarazi

die alderdi frantses-hiztunei,

hala nola enplegua, osasuna, gizarte

segurantza eta turismoa.

Eskualdatze hauek onartzearen

truke, frantses hiztunek eskatu

dute Brusela-Halle-Vilvoorde eskualdearen

aurrekontuak 250 milioi

eurotan haz daitezen hasiera

batean, eta 500 milioi eurotan geroago.

Alabaina, Finantza Legea

birmoldatzea eta BHV barruti

mistoa zatitzea jarri zuten flandriarrek

hori onartzeko baldintza

gisa. Bi auzi horien inguruan

dute, beste behin ere, negoziazioek

porrot egin.

Hauteskunde

sistema

erreformatzea

aztertzen ari dira

Eskozian

Azken bozetan

38.000 botopaper

baliogabetu zituzten,

eta ez dute nahi hori

berriro gertatzerik

Erredakzioa

Urtebete oraindik Eskoziako Legebiltzarrerako

hauteskundeetarako,

baina denbora gutxi da hori

hauteskunde sistema erreformatu

nahi dutenentzat. 2007ko bozetan

egin ziren hutsak saihestea

da horren helburua. Orduan,

38.000 botopaper baliogabetu zituzten,

huts horien ondorioz. «Aldaketa

hauekin, azken hauteskundeetan

gertatutakoa berriro

ez gertatzea nahi dugu. Oinarrizkoa

da Eskoziako administraziorako

bozak sendoak eta era egokian

egitea», nabarmendu du

Bruce Crawfordek, Legebiltzarreko

Ekonomia idazkariak.

Hauteskunde Batzordea, ordea,

ez dago gustura prozesuarekin.

Taldeak ohartarazi die Eskoziako

agintariei aldaketak motelegi

egiten ari direla.

Batzordearen arabera, oraindik

erabakitzeke dituzte 2011ko Legebiltzarrerako

bozetarako eta

2012ko gobernurakoetarako oinarrizko

egiturak. Halako erabakiei

dagokienez, Eskoziako agintariek

maiz salatzen dute erabakiak

Londresek berretsi behar dituela

eta hark bigarren mailan

jartzen dituela zuzenean Ingalaterrari

eragiten ez dioten auziak.

Horiek hala, Hauteskunde Batzordeak

presio egin die Londresi

eta Edinburgori egin beharreko

erreformak «ahalik eta azkarren»

egin ditzaten. Crawforden esanetan,

ordea, beraiek eman dituzte

eman beharreko pausoak, eta

orain David Cameronen gobernuari

dagokio lanaren bere zatia

egitea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!