6 berria 2010eko irailaren 4a, larunbata Harian › Iritzia Iraganeko mamuak u Zuzendariari BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere —espazioak barne— baino luzeago izan behar, eta BERRIAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Berria, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info. Larrepetit Garazi Goia Prentsan Blairren irudi kamaleoniko bat erakutsi dute, oportunista eta ezkertiar aurpegiko eskuindarra deitu diote , Hemeroteka Gogoa Karmele Jaio › Deia raganeko sekretuak kanporatzeko behar I obsesibo hori ospetsuak direnen (eta hain ospetsuak ez direnen) artean modan jarri den zerbait da; iraganeko eskandaluak eta trapu zahar guztiak aireratzen dituzte supermerkatuetako best seller bihurtuko diren liburuetan. Tony Blairren txanda iritsi da oraingoan, A Journey (bidaia) izenburuko bere memoir bat publikatu dute aste honetan. Baina, bigarren mailako ospetsu horiek ez bezala, motibazio ekonomikoa ez da izan Tony Blair hori egitera bultzatu duena; dirudienez, egile eskubideekin ateratako diru guztia ongintzarako erakunde baterako izango omen da eta. Gaur Londresko egunkari eta telebista kate guztietan albiste zaparrada eman eta gero, liburua goitik behera irakurri dudala iruditzen zait, Blairren bizitzari buruz datu asko (gehiegi akaso) dakizkidala pentsatzeraino. Liburuan Gordon Browni buruz egiten dituen kritika esplizituek, erdeinuzko komentarioek eta askotan errespetu gutxikoek atentzioa ematen dute. Azken hauteskundeetan laboristek galtzea merezi zutela eta Brown ez zela lider egokia garbi esaten du, eta beretarrei errua leporatzen die egintza politiko askotan. Prentsan Blairren irudi kamaleoniko bat erakutsi dute, oportunista eta ezkertiar aurpegiko eskuindarra deitu diote. Gordon Brownek katastrofikoki huts egin zuela kontuan hartuz, après moi, le deluge bat dirudi honek, ni ez nago hor jada, eta nire atzetik datorrena hor konpon! Laborista batzuk atera dira Brownen defentsan,eta esan dute alderdi politikoarentzat etorkizuna dela inporta duena.Baina kontua da,finean,memoria haiek inporta zaizkiola jendeari,iraganeko mamu denak egungo beldurren eta itxaropenen luzapen bat direlako,eta, kasu gehienetan,orain politikan ari direnek esan ezin dituzten gauzak adierazten dituztelako. Gogoak mugitzen gaitu.Gogoa eta borondatea ezinbesteko osagaiak dira edozein proiektu aurrera ateratzeko,edozein helburu betetzeko.Borondatea indarra da,eta borondatea edukiz gero,erraza da edozer egiteko baliabideak aurkitzea.Albert Einsteinen esaldia da: «Baporea,elektrizitatea eta energia atomikoa baino boteretsuagoa den indar eragile bat dago: borondatea». Baina ezin ukatu,urteak aurrera doazen heinean,esperientziak pilatzen goazen heinean,erraza dela egun batean gauzak egiteko geneukan gogo bizia eta borondatea galtzen joatea eta eszeptizismoaren mamuak erasotzea. Hor dago gure arimen zahartzea ekiditeko giltzetako bat. Umetan eta gazte garaian izan genuen gauzak egiteko gogoa mantenduz, bizirik sentitu gaitezke.Baina gogoaren indarra galduta,gure gorputzaren makina ere gelditu egiten da [...]. Ezagutu ditut begien distiran oraindik gazte direla erakutsi didaten hirurogei urtetik gorako gizon eta emakumeak eta ezagutu ditut,halaber,zaharrak diren hogei urte inguruko gazteak,ezer egiteko gogorik ez dutenak[...].Gazteagoa da Tai Chi edo gimnasia ikastarora gogo biziz apuntatu den hirurogei urteko emakumea,bere estreinako lanpostuan ilusiorik gabe hasi den gaztea baino. Ilusioa,gogoa eta borondatea edozein gatazka edo arazo konpontzeko giltzak ere badira.Berdin bikote baten arazoak,berdin herri batek bizi duen gatazka politikoa edo krisi ekonomikoa.Edozer arazo konpontzeko baliabideak beharrezkoak dira,baina borondatea duenak beti aurkituko ditu errazago borondaterik gabeko batek baino.Gogoa da gure motorra.Izan daitezke gasolinazkoa edo diesela,zaldi-potentzia handikoa ala txikikoa,baina argi dago gogorik gabe aurrera egitea ezinezko egiten zaigula. Alardea berritu Gaur egungo gizartean, edozein politikok bere egin nahi izaten du berrikuntzaren bandera eta lau haizetara astindu; baina errealitatea besterik da, eta eguneroko politikaren bereizgarri nagusia guztiz bestelakoa da: metatutako edo aurretik jasotako boterearen kudeaketari denbora asko eskaintzen zaio eta oso gutxi gizarteari benetan axola zaizkion arazoak berrikuntza bitartez konpontzeari. «Berritzaile izatea da arazoak aurkitu, izendatu eta haiei aurre egiteko gaitasuna; kontserbadore izatea, berriz, segurtasun eztabaidaezina da, zailtasunak ezkutatu eta norbere zalantzak disimulatzen dituena» (Daniel Innerarity, La transformación de la política, 2002, 14-15). Filosofiako doktore handi horren definiziotik abiatuta, ondoriozta dezakegu bai Aitor Kerejeta (Hondarribiko alkatea), bai Jose Antonio Santano (Irungo alkatea) bi alkate kontserbadore direla, tradizionalistak, diskriminazioaren auziari izkin egitea erabakitzen dutenak oraingo parametroetan alardeak egiteak bizikidetzan sortzen duen arazoaren aurrean, zertarako eta auzo lotsak ahalik eta gutxien bustitzeko eta bere irabazkinak kudeatzen jarraitzeko inolako berrikuntzarik egin gabe. Berritzaile izango lirateke, baldin eta galdetuko balute ea zergatik dauden, hamar urte baino gehiagoz geroztik, Alardean egoera berean parte hartu nahi duten gizon eta emakumeak, eta arazoari aurre egingo baliote Alardeak errealitate berrira egokitzeko. Alkate berritzaile izango lirateke, baldin eta arazoa konpontzeko lan egin eta lidergoa hartu izan balute, Alardeen historia bere osotasunean hartu eta jokoan zeuden elementuak ahal zen neurrian bateragarri eginez. Baina, horretarako, ikuspegi orokor bat behar da, edo, gutxienik, irudimena, eta erakutsi duten ikuspegi bakarra elektorala da, urte batean bai eta beste batean ere bai, behin eta berriro errepikatzen dena, agintaldiaren bukaeran kalkulu elektoralak ez diezaien huts egin. Arazoa konpontzen ez saiatzeak edo errudunak seinalatuz soilik konpondu nahi izateak (hau da, berdintasunezko alardearen aldeko gizon-emakumeak seinalatuz) itsukeriaz gain, ordezkatzen dituzten postuei zeinen gutxi eskaintzen dioten erakusten du. Udal politika egoki batek «hau edo hura» «hau eta hura» bihurtu beharko luke gutxienez, eta lagun/etsai dikotomia aspergarria elkarrizketa eta integrazioarekin ordezkatu. Udal politika egoki bat, herritarrok eskatu behar duguna, udal lidergoan oinarritutako udal politika da, ez gatazka konpontzeko, baizik eta bitartekari izateko elkar ulertzeko eta adostasuna lortzeko prozesu batean. T www.berria.info Honelaxe dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzetako Departamentuaren azken kanpainak: «Jaiak berdintasunezkoak dira, instituzioek berdintasunaren aldeko konpromisoa hartzen badute». Kanpaina hori Gipuzkoako udalerri guztietan egin da, Hondarribian eta Irunen izan ezik, bi alkateek uko egin baitiote Aldundiak bidalitako triptikoak herritarren artean banatzeari. Zer izen merezi du jokabide horrek? Garikoitz Lekuona Izeta. Jaizkibel konpainiako kidea. Kontuz ‘averchale’-ekin Gehienoi grazia egin zigun Espainiako Hizkuntza Akademiak zulo euskal hitza gaztelaniaren hiztegi nagusian barneratzeko erabakia hartu zuenean. Hizkuntzalarientzat ez zen sorpresa handia izan, erabat ohikoa baita hizkuntza batek beste baten hitzak mailegutzat hartu eta beretzeko jokaera. Kasu horretan, hiztun kopuru txikia duen hizkerak zabalkunde nabarmen handiagoa duenaren ondokoari eskaini zion hitza, besteak beste, hitz hori halako funtzioa betetzeko gizarte espainiarrean zabaldua zegoelako. Horretaraino normala, bitxikeria besterik ez. Askori, ordea, ez zaigu oharkabean pasatu hitz hartzaileek zulo-ri eman dioten adiera murriztailea. Alde batera utzi dute zulo hitzak euskaraz duen aberastasun lexikala eta hamaika esanahietarako makulu erabilgarritasuna: ume asko ama zulo dira, sorgin zulo deitzen zaio lamien kobazulo askori, untxiek habi zuloak egiten dituzte, gurpilak zulatu egiten dira, hildako txakurrak zuloan sartzen dira eta gure gorputzak zulo-hutsune anitz ditu: sudurzulo, ahoko zulo, belarritarako zulo eta uzkia izendatzeko ere ipurdiko zulok balio du. Espainolentzat, ordea, zulo soilik da: «Lugar oculto y cerrado dispuesto para esconder ilegalmente cosas o personas secuestradas». Horrela saihesten dute, besteak beste, ziegari zulo deitzea. Arazoa, ordea, ez dago hizkuntza batek maileguan hartzen duen hitzari emandako adiera berrian; arazoa sortzen da bi hizkuntza horien artean elkarri eragiteko gaitasuna guztiz desorekatua dagoenean. Arazoa dago gaztelaniak euskaratik hitz solte gutxi batzuk hartzen dituela, eta hegoaldeko euskarak, berriz, mailegu zaparrada hartu behar duela gaztelaniatik, eta iparraldeko euskarak, frantsesetik. Demagun, denboraren poderioz eta erdaren gehiegizko eraginagatik bai zulo bai abertzale hitzak etorkizuneko euskaldunek gaztelaniazko adiera bakarrean ulertzen dutela. Horrela, zulo hitza zera litzateke: gauzak edota bahitutako pertsonak legez kanpo ezkutatzeko abertzaleek dauzkaten leku itxi eta ezkutukoak. Atera kontuak! Beñi Agirre. Euskara irakaslea. Kolonizatu/menperatuaren izpiritutik begira Hemen, alderdi «demokratiko» orok galdegiten diote eragile berdinari armak bertan behera utz ditzan. Noiz hasiko dira galdegiten militarki gure herria okupatzen eta zanpatzen duten bi estatuei desarmatu daitezen? Erraza da txikiari irribarre egitea, baina handiei kontuak eskatu behar zaizkienean, galtzak jaitsi eta amen esaten dute! Kolonizatu/menperatuen izpiritua! Mikel.
2010eko irailaren 4a, larunbata berria 7 ‹ Publizitatea
- Page 1 and 2: Iritsi da unea Gaur hasiko da Super
- Page 3 and 4: Patxi Lopezi bakerako urratsak egit
- Page 5: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 9 and 10: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 11 and 12: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 13 and 14: Kartelak jartzen ari ziren hiru lag
- Page 15 and 16: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 17 and 18: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 19 and 20: Gaur hasiko dira final-zortzirenak
- Page 21 and 22: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 23 and 24: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 25 and 26: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 27 and 28: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 29 and 30: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 31 and 32: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 33 and 34: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 35 and 36: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 37 and 38: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 39 and 40: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 41 and 42: mantangorri berria Gaztetxoen astek
- Page 43 and 44: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 45 and 46: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 47 and 48: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 49 and 50: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 51 and 52: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 53 and 54: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 55 and 56: erria larunbata, 2010eko irailaren