Zakilixut D Maite Alustiza Hondarribia Larunbata 2010eko irailaren 4a Euskal Herriko txokoak. Hondarribia q Historiak utzitako aztarnek harresi barruko hirigunea ezagutzera eramaten dute; iraganaren parte ez ezik, orainarena ere bada itsasertzak, inguruko mendiek eta gastronomiak kontatzen dutena. Harresiak banandutako tradizioa Txingudiko badiako herririk ederrenetakoa da, Kantaurialdeko kostako herrietatik berezienetakoa. Kostan badago ere, ez du kostako gainerako herrien antzik. Historiaz betetako iragana du Hondarribiak. Itsasoaz gain, mendiaz eta Erdi Aroko kaleen arkitekturaz gozatzeko aukera eskaintzen du; egun-pasa joateko plan bikaina. Hamaika bide dago hara iristeko; autoz, autobusez, trenez, bizikletaz, baita itsasontziz ere. Santa Maria ateak Hondarribiko hirigune historikoari irekitzen dio bidea. Herriko sarrera nagusia da, Erdi Aroko arkitektura duten kaleetara eramaten duen sarbidea. Harresitik barrura joanda, Kale Nagusiak herriko eraikin berezienetakoak bisitatzeko aukera eskaintzen du: udaletxea, artxibo historikoa eta Ladron de Gebara adreilu beiratuz egindako etxe ikusgarria bertan daude, esaterako. Aurrera bidean, Arma plaza; ezaguna, besteak beste, jaietan alardeak egiten duen geldialdiagatik. Gaurtik irailaren 11ra bitarte Guadalupeko Amaren jaietan murgilduko da Hondarribia; alardea 8an izango da. 1639. urtean Frantziako armadaren aurka lortutako garaipena goraipatzeko eta Guadalupeko Amari eskerrak emateko egiten dute desfilea. Herritarrez ez ezik, jaietara edo turismora etortzen diren bisitariz ere betetzen da udan Hondarribia. Batzuek Karlos V.a enperadorea zenaren gaztelua aukeratuko dute ostatua hartzeko, ziurrenik. Hirigune historikoan paseatzeko, harresiek babestutako txokoak ezagutzeko eta terraza batean eserita egoteko, paregabea da erdigunea. Portu aldera doan bidea ezkerraldean; eskuinaldera, hirigune historikoan barrena murgiltzeko aukera, Kale Nagusitik gora. JAGOBA MANTEROLA/ ARGAZKI PRESS Historiaz beteta, bai barrualdetik, baita itsas ondotik ere. Marinel herria da Hondarribia. Itsaso usaina nabari da Portu auzora gerturatu orduko. Arratsaldea igarotzeko paraje aproposa da itsasertza, bai paseoan ibiltzeko, baita hondartzara joateko ere. Berde, urdin eta gorri kolorez margotutako egurrezko etxeak Monumentu historikoartistikoa da Portu auzoa; arrantzaleen etxeak daude han NON LO EGIN Artizarra nekazaritza turismoa Zimizarga, 46. Tel.: 943-64 23 37. www.nekatur.net/artizarra Arotzenea nekazaritza turismoa Jaizubia, 99. Tel.: 943-64 23 19. www.arotzenea.net Txenduneabe landetxea Zimizarga, 47. Tel.: 943-64 32 09. www.nekatur.net/txenduneabe NON JAN Faro de Higuer jatetxea Higer bidea, 58. Tel.: 943- 64 01 94. Abarka jatetxea Baserritar etorbidea, 36. Tel.: 943-64 19 91. Arroka Berri jatetxea Higer bidea,6. Tel.: 943-6427 12. daude han, lorez apainduak. Arrantzale etxe asko mantendu dira Portu auzoko San Pedro, Santiago eta Santa Maria Madalena kaleetan. Arrantza tradizio handiko herria da Hondarribia; oraindik ere, eguneroko zereginetan presente dago arrantza, familia arteko nekazaritzarekin batera. Etxe horien historia eta edertasuna dela eta, monumentu historiko-artistiko izen<strong>datu</strong>a dute auzoa. Itsaso ondotik 700 metroko ibilbide bat dago, hondartzako ur lasaiaren erritmoan paseatzeko. Gipuzkoako azken hondartza da Hondarribikoa, ekialdera joanda. Kirol portua amaieran; horrek adieraziko dio ibiltariari hondartza ondoko pasealekuan buelta hartu behar duela. Hondarribiko gastronomiaz gozatzeko denbora hartzea ere ez legoke sobera. Aproposa izan daiteke Portu auzora bueltatzea, han pintxo aukera zabala duten taberna eta jatetxea ugari baitaude. San Pedro kalea izan daiteke horretarako egokia; gomendagarria da han Gran Sol taberna bisitatzea. The New York Times egunkariak azpimarratu berri ditu herriko sukaldari gazteen talentua eta Hondarribiko sukaldaritza berritzaile eta dinamikoa. Aisiaz gozatzeko, aukera ona ematen du Jaizkibel mendiak ere. Autoz zein oinez igo daiteke Hondarribitik, eta tabernak, kantina, zelai zabalak eta egurrezko mahaiak daude han, besteak beste. Erdigunean Guadalupeko Amaren ermita dago, baita 1900. urteko gotorleku bat ere. Ibilbideak egiteko aukera ere badago; lau ibilbide proposatzen dituzte gotorlekutik gertu dagoen informazio mapan. Jaizkibel mendian eta inguruetan aurkitutako historiaurreko aztarnen arabera, orain dela 5.000 urte baino lehenagotik populatuta zegoen Hondarribia. Handik, Higer itsasargira irits daiteke. Ibilbideak Txingudi badiako ikuspegiaz gozatzeko aukera ematen du; ordu eta erdiko ibilbidea da, zailtasun handirik gabekoa.
mantangorri <strong>berria</strong> Gaztetxoen astekaria 375. zenbakia Larunbata, 2010eko irailaren 4a Altxorren bila FELIX UGARTE ELKARTEA ANiMALiEN ERREiNUAN Kastore europarra 6 BA AL DAKiZU...? Egutegia errepikatzen dela 28 urtean behin? 7 iPUiNA Santurtziko mamuak Irtenbide bakarra (VIII) 16
- Page 1 and 2: Iritsi da unea Gaur hasiko da Super
- Page 3 and 4: Patxi Lopezi bakerako urratsak egit
- Page 5 and 6: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 7 and 8: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 9 and 10: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 11 and 12: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 13 and 14: Kartelak jartzen ari ziren hiru lag
- Page 15 and 16: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 17 and 18: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 19 and 20: Gaur hasiko dira final-zortzirenak
- Page 21 and 22: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 23 and 24: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 25 and 26: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 27 and 28: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 29 and 30: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 31 and 32: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 33 and 34: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 35 and 36: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 37 and 38: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 39: 2010eko irailaren 4a, larunbata ber
- Page 43 and 44: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 45 and 46: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 47 and 48: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 49 and 50: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 51 and 52: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 53 and 54: erria larunbata, 2010eko irailaren
- Page 55 and 56: erria larunbata, 2010eko irailaren