24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 27

‹ Agenda

Komunikazioa D

Programazioarekin siestan

Ekografiak

Jokin Labaien

L

anetik etxerakoan, mugikorra

logelan utzi, sofan

etzan eta La2 kateko edozein

dokumentali begira azken

segundoraino logaleari eustea ia

ezinezkoa egin zait beti. Plazerra

da begiak zabaldu eta bata bestearen

atzetik ematen dituzten bizpahiru

horietan hurrengoa hasi

dela ohartzea. Lo seko geratu aurretik

ere, gogoko dut ezagun ez

zaidan edozein gairi buruzko

kontakizuna. Ahots bereziak,

normalean, animalien bizimodura,

lurralde ezezagunetara, ezinezko

bidaietara narama.

Aspaldi da ez nuela bazkalosteko

saio horiekin hitzordurik izaten,

iragan ikasturtean telebistarik

gabe bizi izan baikinen hainbat

hilabetez. Ostegunean bai.

Ostegunean, siesta egin nuen El

rey Africano dokumentalarekin.

Ni etzateaz bat hasi zen, eta ez

nuke asmatuko zenbat iraun

zuen esaten. Noski, lehoi bati buruzko

lana zen. Haren jaio eta hil

arteko bidea iruditan. Lasaitasuna

eragin zidaten Afrikako txokoek

eta lehoiaren mugimendu

lasaiek. Une batzuetan baino ez

zen erritmo sosegatu hori hausten,

ehizarako korrikaldietan eta

beste lehoi batzuen erasoetan.

Hala, nahi gabe bezain nahita,

belarriak kontakizunean utzi eta

begiak ixten nenbilela, ETBren

datorren denboraldiko programazioarekin

zeharka, sahiestu

egin nahi izan nuen lotarako garaian

gogoratu nintzen. Garai batean,

ikaslea nintzela, ETBrekin

makina bat siesta egina naiz. Baina

programazio berrian ere, ez da

dokumentalik izango.

Datozen hilabeteetan zer izango

dugun eta ez dugun zehatz

azaltzeak luze joko luke. Izango

da, onerako eta txarrerako seguruenik,

zer ikusi eta aztertu. Alberto

Surio EITBko zuzendariaren

arabera, informazioa izango

da eskaintzaren zutabe nagusia.

Orain arteko albistegiei eutsi eta

berriak gehituko dituzte. Arreta

gehien erakarri duena Teleberri 3

izan da. Astelehenean hasiko den

arren, hasi da hautsak harrotzen

hainbat hedabidetan. Olaia Urtiagak

aurkeztuko duen saioa aurrez

grabatua izango omen da,

gauerdi inguruan. Sineskaitza dirudi

gaurkotasunean oinarritzen

den saio baten planteamenduarentzat.

Astelehenean erabakiko

dugu sinistu ala ez. Zenbateraino

den oinarri informazioa.

Izan ere, lanetik etxerakoan dokumentalek

lagundutako siestak

ohikoak bilakatzen baditugu,

maiz izango gara gauerdian hontzaren

pare. Eta gure munduan

zein gure mundutik kanpo, halakoren

batean, zerbait gertatuz

gero...

Mikel Lejarza q

Antena3 Films-eko presidentea

Jose Ramon Diez Unzuetaren eta entzuleen

galderei erantzungo die gaur eguerdian

Lejarzak, II. Gasteizko Telebista Jaialdian.

«Fenomenoak

eta gertakizun

bereziak behar

ditu telebistak»

Urtzi Urkizu Donostia

ETBko programazio zuzendari,

Tele5ko zuzendari nagusi eta telebistaren

munduan hainbat kargu

izan ditu Mikel Lejarzak (Bilbo,

1956). 2006. urtean Antena3 kateko

zuzendari nagusi izendatu zuten.

Aurten, berriz, Antena3

Filmseko zuzendaritza hartu du.

Horrez gain, International Academy

of Television Arts & Sciences

erakundean parte hartzen du

—Emmy sarietan bozkatzeko eskubidea

izan du—.

Gasteizen izango zara gaur, II. Telebista

eta Irrati Jaialdian. Zer ekarpen

egin diezaioke horrelako jaialdi batek

ikus-entzunezko sektoreari?

Ideia aparta izan zuen Joseba

Fiestasek. Telebistak ez du ustiatu

orain arte zuzenean jaialdietan

jendearengana iristeko duen

ahalmena, zinemak egiten duen

moduan. Zinemak jaialdiekin

jendea mugitzen du, eta telebistak

defizit bat du alor horretan.

Gainera, jaialdia ideia aparta da

Gasteizentzat.

Telebista kateentzat erakusleiho

ona ere izango da, ezta?

EFE

Bai, hala da. Antena3ek La princesa

de Eboli telesaila aurkeztu

du, adibidez. Nire ustez, telebista

hedabide zoragarria da, gauza on

gehiago ditu txarrak baino. Eta

ikus-entzunezko ekoizpenik onenak

ari da sortzen. Herritarron

lur kultural komuna da telebista,

eta horren gainean jaialdi bat antolatzea

primerako ideia da.

Zer proiektutan ari zarete lanean

Antena3 Filmsen telebistarako?

Telesail labur ugari ditugu esku

artean. Biografiak daude Sofia

erregina, Raphael, Rocio Jurado,

Thyssen baronesa eta Vicente Ferrerri

buruzkoak. Fikzioan, nazioarteko

ekoizpen batean parte

hartuko dugu, El corazón del oceano

eleberrian oinarritua. Martxan

dugu beste proiektu bat Daniel

Kalparsoro zinemagilearekin.

Maren gaineko lan bat ere

egin dugu.

Eta zineman?

Estreinatu berri dugu Woody

Allenen azken filma, eta atzo

Lope estreinatu genuen. Laster

Los ojos de Julia estreinatuko

dugu Toronton. Borja Kobeagaren

film berria abenduan estreinatuko

dugu. Juan Carlos Fresnadilloren

azken filma ere ekoizten

ari gara.

Torrente4 ere ekoizten ari zarete. Ez

dirudi kalitatezko zinemaren barruan

sartzen denik lan hori.

Filma barrea sorrarazten eta dibertitzen

saiatuko da. Hori lortzen

badu, film on bat izango da.

Ez badu lortzen, ez.

Telefilm batzuen proiektuak aipatu

dituzu. Genero horrek hazteko tarte

handia duela iruditzen al zaizu?

Bai. Telebistak gertakizun berezien

beharra du, ez bakarrik egunerokoa.

Fenomenoak behar

ditu. Horretarako daude kirol

emanaldi garrantzitsuak, estreinaldi

handiak eta egun bateko

fikziozko lanak. Azken horientzat

lekua izango da.

Gasteizko jaialdian hiru dimentsioko

telebistaz hitz egin da. Zer etorkizun

opa diozu?

Telebista goi bereizmenekoa

(HD) izango da 3Dra heldu aurretik.

Hiru dimentsioko fenomenoa

egun zinemari lotua ikusten dut

gehiago, eta pirateriari aurre egiteko

modu bat da. 3Dko telebista

zabaltzeko, oraindik denbora falta

da. Eta fenomeno garrantzitsua

izango da betaurreko gabe

ikusiko denean. Orduan, fenomeno

gaindiezina bilaka daiteke.

LTDarekin asko zabaldu da kate eskaintza.

Aditu batzuek diote, ordea,

zenbait kate epe laburrean desagertu

egingo direla.

Telebista kateak ez dira ia inoiz

desagertzen. Gerta daiteke jabeak

aldatzea edo beste eduki

batzuk eskaintzea. Gero eta

gehiago telebistako edukiak

Interneten zabalduko direnez,

aukerak biderkatu egingo dira.

Hau da, ikusleak nahi duen

unean zer ikusi nahi duen aukeratu

ahalko du. Egoera horretan,

komunikazio talde handiak izango

dira lehian, merkatu multimedia

batean.

Interneten eta telebistaren bat-egitearekin,

nolakoak izango dira audientzien

neurketak?

Interneteko edukiak errazagoak

dira neurtzen telebistako audimetriarekin

baino, kontsumoa

indibiduala baita. Deskarga bakoitza

jakin egiten da. Horrela hobeto

jakiten da zein diren gizabanakoen

kontsumo ohiturak, eta,

neurri berean, publizitate ustiakuntza

hobea izan daiteke.

Sare sozialen fenomenoarekin zer

egin dezake Antena3ek?

Antena3 taldea Interneten berritzailea

izaten ari da. Komunikazioak

gaur egun eskatzen du edukiak

sortzea, inguruan sareak

eraikiz. Komunitateak funtsezkoak

dira, eta, alde horretatik, gauza

berriak egingo ditu aurki Antena3ek.

Urte asko dira EITBtik Madrilera joan

zinela. Taldeak arazo ekonomikoak

ditu. Zer egin dezake?

EITBri beti onena opa diot, nire

irratia eta telebista delako. Garai

honetan, ordea, gizarteak ezin du

ordaindu izan nahi duen guztia.

Denerako ez da iristen, eta murrizketak

onartu beharko dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!