24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 5

Iritzia ‹ Harian

b

Hizpideak

Serio

Koldo Aldabe

kaldabe@berria.info

garo da abuztua. Lasaitasun eta

I normaltasunez. Sartu gara irailean

eta amaitu da kale erasoez hitz egiteko

garaia, kaleetan zaborrontziek kiskaltzen

dirauten arren, baita atez ateko

bilketakoek ere.

Su-etenaz hitz egiteko ordua iritsi da.

Su-etenaz, ETArenaz. Ez bat, ez bi, denak

hasi dira ETAk ezarriko ei duen meniaz.

Eta hedabideak ere ari dira horretaz

mintzatzen, batzuk adierazpen bila

bainoago filtrazioen peskizan. Eta izan

dira filtrazioak, izan direnez.

Nazioarteko talde batek ikuskatuko

lukeen su-etenaz, nahikoa izango den

edo ez; prozesu bat hasteko abiapuntutzat

hartzeko bide emango duen edo

ez. Jarrerak agertzen hasi dira handik

eta hemendik. Berrikuntza gutxiko jarrerak

askorenak; gerora aldatzeko

malgutasun gutxi erakusten dutenak.

Gai serioa, bai, eta seriotasunez eta

erantzukizunez jokatzeko ordua litzateke.

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Arrotzarena

aungoikoak oso toki eskasa izan du azken urte luzeetako

euskal literaturan. Bat-batean, gure nobeletatik eta,

J

zailagoa dena, poesia liburuetatik desagertu zen. Berak

Adan eta Eba paradisutik bota zituen bezala bota genuen

guk bera gure lorategi partikularretik. Ez zegoen, eta gure

liburuek erakusten dutena egia bada, ez dugu haren falta

sumatzen, ez dugun haren beharrik. Joxe Arregik, eliz gizon

gehienek ez bezala eginez, buru eta aurre egin zion

(berarentzat garratza imajinatzen dudan) egoera horri,

eta hausnarrean hasi zen. Galdezka. Ulertu nahian.

Gure paradisutik kanpo segitzen du goi-goikoak; ez da

pertsonaia, ez da hausnar poetikoen ez arnas ez ardatz,

baina Joxe Arregik traszendentziaren auzia ekarri du apalapal,

arrotz sarkin baten moduan ia, gure lorategitxora,

Hemen aldizkariarekin, sekularizazioa ulertu nahi duten

liburuekin…

Bere kezka horiek ez dira oso nireak, baina bai esker ona.

r Adur

Zementitisak jota:

j, k, l, m, n…

Joan Mari Irigoien

Idazlea

Aitortzen dut

munduko boteretsuek

errezeloa

eta mesfidantza

eragiten didatela.

Baita mina ere, hainbatetan

eta hainbatetan. Odon Elorza ez

da munduko boteretsu bat: ez

da Obama, ez da Sarkozy… Baina,

txikian bada ere, gure inguruko

boteretsuetako bat da.

Ni gizon bakartia naiz, eta ez

zait inorekin sartzea gustatzen,

baina batzuetan ezinezkoa zait.

Izan ere, askotan hartzen dut

Altzatik Donostiarako autobusa,

eta Herreratik igaro eta plaza

han behean ikusten dudanean,

bihotza oinetaraino erortzen

zait, halako eran, non mina

pilatuz joan baitzait egunez

egun, egoera jasanezin egin zaidan

arte. Eta orduan, lehertu

zait pazientzia, eta lehertu zait

hitza ordenagailuan… Eta hasi

naiz idazten, eta hona hemen

nire ezinegonaren fruitua.

Guk uste genuen urbanismoastakeriak

Francoren garaiko

kontuak zirela, baina ez. Hortxe

dago «Auditz-Akular» proiektua,

gaurko alkatearen ametsa,

telebistan behin entzun nionez.

Altzatarrok, baina, aspaldidanik

gaude zementu-dieta batek

itota: jakin ere ez dakit nola ez

garen hil, lauhazkako eta ezinbesteko

idorreria batek jota…

Auditz-Akular, beraz, zementuterrorismoa

da niretzat. Hiru

mila etxebizitza baino gehiago,

gure gaurko berdeguneetan! Faraonkeria

hutsa! Baina erotuta

al gaude? Hori bai, beren izarproiektua

saltzeko hitz magikoak

baliatzen dituzte: «Babes ofizialeko

etxeak». Gaurko ezker

light honek hori baitu ona:

apaingarriak asmatzen eta hitz

hanpatuak erabiltzen sekulako

abilezia duela, gero balizko erosleak

zozketa batera kondenatuko

baditu ere. Nola konforma

daiteke ezkerreko partidu bat

zozketa batekin? Harro daude

gainera. Ez dut ulertzen. Altzan

sekulakoak egin zituzten (etxe,

dorre eta eraikin negargarriak;

San Markoko zabortegia, Errenterian

egon arren altzatarrok

ere hatsez eta kiratsez kutsatu

gaituena, auskalo noizdanik;

autopista…), eta kokoteraino

gaude. Egin dezatela Auditz-

Akularren parke bat, Ametzagañan

egin duten bezalakoa

(ongi egina dagoena ongi dago,

eta zorionak, alde horretatik,

udalari: bakoitzari berea), altzatar

askok pentsa ez dezagun

Ametzagañakoa aurpegia garbitzeko

amarru bat izan dela, eskuak

(eta zangoak, eta birikak,

eta gorputz-atal guztiak…) faraonkeria

horretan zikintzeko.

Badakit zer esango didaten:

beren egiteko guztiak «demokratikoki»

egin dituztela: horra

hor beste hitz magiko bat, guztia

zuritzen duena, baina hondamen

ekologikoak ezin zuritu

daitezke, ezta hitz sasisakratu

Auditz-Akular,

beraz, zementu

terrorismoa da

niretzat. Hiru mila

etxebizitza baino

gehiago, gure gaurko

berdeguneetan!

Faraonkeria hutsa!

Baina erotuta

al gaude?

horrekin ere… Ez al dira, bada,

gure baserriak eta zuhaitzak eta

geratzen zaizkigun berdeguneak,

besteak beste, altzatar guztion

patrimonio? Horietako

asko eta asko, ordea, iraganeko

kontuak izango dira aurki.

Partiduak ez dira gizartea.

Eta demokratikoagoa iruditzen

zait, partiduek hitzartu edo negozia

dezaketenetik harat (iruzurrak

bultzatuta behin baino

gehiagotan, derradan hori ere),

herritarrei iritzia eskatzea, edo

erreferendumak egitea, konfrontazio

dialektiko larriak daudenean

zer esanik ez.

Gainera, ez naiz fidatzen. Lehen

ere, laurogei bat metroko

bidea egiteko ehun urte baino

gehiagoko dozena bat zuhaitz

lerden bota zituzten. Azkenekoa,

berriz, Herrerako San Luis

plazan gertatu da, ea puntu

honi ere ekiten diodan behingoz…

Lehendik ere plazaren gainean

errepide berri bat egin zuten,

Herrerako jende askoren oposizioarekin,

eta orain plazan bertan

egin dute deskalabroa. Izan

ere, errepidea egin ondoren, aukera

bikaina zuen Donostiako

udalak herreratarrei behar bezalako

plaza eta arnasleku bat

eskaintzeko. Baina ezta hori

ere…!, alkateak onartu egin baitu

bertan beste etxe zatar bat

egitea —nik bakarrik dakit nola

astindu eta lausotu dituen etxetzar

horrek nire ikusmen-sentiberatasunak,

solairuz solairu

gora egiten zuen bitartean…!—,

plazaren zabalera murriztuz.

Herrerako bizilagunek asko sufritu

dute, bai, baina are gehiago

sufritu beharko dute, zokoan

bizi ez ezik, are gehiago zokoratu

baititu Odonen eta gobernuan

dagoen taldearen erabakiak.

Hauek, baina, gauza inportanteagoak

dituzte, antza, Donostia

2016ko Europako kultur

hiriburu bihurtu nahi baitute.

Donostian, izan ere, su-festak dituzte

kulturaren gailur, itxura

hutsa.

Hamaika ikusteko jaio ginen,

zinez…!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!