24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 33

Kultura ‹ Plaza

Artea D

Merkatuaren gurpila

Begiz

Ismael Manterola Ispizua

porretako bueltak batbatean

harrapatu nau,

O eta helbide elektronikoan

berriz ere arteari buruzko artikulua

idatzi behar nuela esateko

mezua jasotzeari esker konturatu

nintzen errealitatera itzuli behar

nuela. Nire burua artearen munduaren

errealitate gordinera bultzatzeko

edo, inoiz irakurtzen ez

dudan negozioei buruzko egunkari

bateko gehigarrian, artearen negozioari

buruzko artikulua topatu

nuen. Kointzidentzia edo patua,

artearen alde erromantikoena eta

atseginena oporrekin batera bukatu

balitz bezala, artearen merkatuan

sartu ninduen egunkariko

artikuluak. Arteak alderdi asko

ditu, baina merkatuaren aldea

hain gordin erakusteak aurreko

asteko lasaitasunarekin eta isolamenduarekin

berehala puskatzeko

balio izan zuen.

Artikuluaren arabera, arteak

negozioa izaten jarraitzen du krisi

garaian ere. Bi potentziek, Ameriketako

Estatu Batuak eta Erresuma

Batuak, arte merkatuaren %75

kontrolatzen dute. Alemaniak, Italiak,

Suitzak eta Txinak ehuneko

puska txiki bat hartzen dute, eta

munduko beste herrialde guztien

artean %9 banatu behar dute.

Merkatuaren errealitate horri

buruz aspaldian idatzi nuen, eta

ordutik aldaketa gutxi gertatu direla

dirudi, Txinaren parte-hartzea

ez bada behintzat. Baina artikuluko

atalik deigarriena artisten

kotizazioei buruzkoa zen. Arteari

buruzko artikuluetan ez bezala,

negozioei buruzko gehigarrian lasai

asko hitz egiten zen artisten lanen

salneurriak altxatzeko galeriek

eta enkante etxeek erabiltzen

dituzten trikimailuak. Trikimailu

hitza baino gehiago erakerabili

beharko genuke, artikuluak artea

beste edozein negozio bezala aztertzen

zuelako. Enpresetan edo

diruarekin erabiltzen den espekulazioa

erabiltzen da artearen negozioan

ere, eta artista baten balioak

gora edo behera egin dezake burtsan

banketxeek edo multinazionalek

egiten duten modu berean.

Ezaguna da idatziak aipatzen

zuen Damian Hirsten diamantezko

burezurrarekin gertatutakoa.

Artistaren galeristak eta artistak

berak diru kopuru izugarri baten

truke erosi zuten, artelanaren prezioa

modu artifizialean igoarazteko.

Orduan eskandalua izan bazen

ere, badago artistaren performancemoduan

azaldu duenik ere, baina

horrelako jokaerak ez omen dira

hain arraroak artearen merkatu

handietan.

Beraz, artistek artearen burtsan

kotizatzen dute, balio artistikotik

kanpo. Orduan azaltzen da gure zalantza

arte garaikideko artista ezagunen

aurrean. Izen handiek artelan

garestiak saltzen dituzte, eta,

horregatik, komunikabideek haizatzen

dituzte. Ezagunak egin ondoren

erosle guztiek nahi dute artista

horien artelanen bat, eta ezaguna

den eskaintza eta eskaera sistemak

prezioak altxatzen ditu.

Hortxe arte merkatuaren gurpila.

Kritika

Artea

Prospekt ‘10.

Non: Windsor galeria (Bilbo).

Noiz arte: irailaren 17ra arte.

Haizea Barcenilla

E

uskal Herrian ez da, tamalez,

artista gazteenek lanak

erakuts ditzaten espazio

askorik. Unibertsitateak badu

bere aretoa, baina 1968ko maiatzeko

gertakizunen ondoren

Leioako campusa mendi punta

batean eraikitzea erabaki zutenez,

handik pasatzen den publikoa

nahiko urria da. Beraz, Windsor

galeriak urtero antolatzen

duen Arte Ederretako ikasleen

erakusketak berritasun apur bat

dakarkio panorama artistikoari.

Hamar dira oraingoan agertutako

artistak, joera desberdinen jarraitzaile.

Hala ere, badira guztien lanetan

errepikatzen diren zenbait

elementu, nolabaiteko koherentzia

bat ehuntzen dutenak. Horietako

bat paisaiaren begirada da,

habitatari eta inguruneari behatzen

dion eta hura aztertzen duen

begirada bat. Horri gehitzen zaio

(edo agian ez da gehitzea, barnean

sartzea baizik) emakumearen

gorputzari eta espazioari buruzko

gogoeta, hainbat artistaren lanean

agertzen dena. Etxea, gotorlekua,

egoitza ere presente dago.

Benetako gai edo proposamen komisarialik

ez dagoen arren (izena

bera, Prospekt ’10, iazko Zeitgeistaren

jarraipen zabal eta zehaztugabea

da), suma daiteke badirela

fakultatean gailentzen diren materia

eta orientazioak.

Erakusketa kritikatzeko elementu

bakarra –galeria batean

izateagatik aurreikusteko modukoa

zena, hala ere– aurkeztutako

lanek duten izaera materiala da.

Ez dago ekintzetan oinarritzen

den lanik, Alejandra Buenok

inaugurazio egunean egindako

Ibai Diaz Lezamaren izenbururik gabeko margoa, Windsor galeriako erakusketan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Gazte gara gazte

performance-a izan ezik. Ez dago,

orobat, bideoan eta argazkian

aurkezten den lan askorik, eskulturak

eta pinturak dute garrantzi

handiena erakusketan. Hori

Leioako fakultatearen fenomenoa

ote da edo komisarioaren aukeraketaren

emaitza?

Lanen artean, zirrara sortzen

duen lehenengoa Santiago F.

Mosteyrinek egindako marrazki

handia da. Pilot finez marraztuta,

mendi baten gainetik zabaltzen

den baso bat irudikatuz, Bilbon

azken urteetan ikusitako zolitasun

teknikorik handiena erakusten

duela esango nuke. Lana ez da

berria, Nextprogramaren barnean

aurten ikusgai egon baita

Montehermoson, baina behin eta

berriz ikus daitekeen obra da,

urrutitik sortzen duen irudi bolumetrikoa

marra sinpleen bidez

egina dagoela sinetsi ahal gabe.

Edertasunamodaz pasatutako hitza

bada ere, zaila egiten da marrazki

horri aplikatzeko adjektibo

aproposagorik aurkitzea.

Bada aurtengo erakusketako

lan anitzetan, izan ere, samurtasun

berezia. Amaya Cortaireren

zeramika gaineko hogeita zazpi

argazkiek paisaia desertuak erakusten

dizkigute, polaroidak balira

legez. Askok garraio batetik

ateratakoak dirudite, eta ezaugarri

berezirik gabekoak dira: argizutoinak

belardietan, elurrez betetako

zelaiak; hondartza bat; lainoz

beteriko zeruak landen gainetik.

Haien momentu bateko

memoriaren izaerak zeramikak

igortzen dien sendotasunarekin

kontraste aipagarria sortzen du.

Badirudi, irudiak bata bestearen

ondoan ikusita, espazioz espazio

salto egiten duen zerumuga jarrai

bat marrazten dutela.

Zentzu desberdinean baina lan

erakargarria osatuz aurkezten dira

Marta Lopez Orosaren bi piezak

aretoaren hondoan. Lehena, zoruan

kokatzen den eraikuntza txiki

bat da, egurrez eta plastikoz egi-

na, argi izpi batekin. Zorutik gutxi

altxatzen da, eta arkitektura modernoaren

maketa eta diseinuzko

altzariaren arteko abstrakzioaren

antza du. Gordelekua dirudi, eta

denbora berean hauskorra eta segurua

izatearen inpresioa helarazten

du. Eskultura modernoaren

eragina argia bada ere, eskalarekin

apurtu eta objektu eramangarria

eta maneiagarria bihurtzen

du artistak lurreko pieza txikia.

Paretan zintzilikatutako panelak

erreferentzia eta berritasuna nahasten

ditu orobat. Konstruktibismoko

diseinuko motiboak gogorarazten

dituzten kolore eta formen

bidez, pinturaren, ehunaren eta

hiru dimentsioko objektuaren arteko

elementu bat sortzen da. Dekoratiboa

izan gabe, apaindu egiten

du; erabilgarria izan gabe, zentzu

bat du. Fakultatearen ohitura

eskultorikoari bira bat ematen

diote Marta Lopezen lanek.

Beste lanen artean, Esther Alvarezek

eta Alejandra Buenok emakumearen

gorputza eta espazioaren

inguruko gogoetari eskaintzen

diote arreta; lehenak, bideoaren

bidez; besteak, argazkia erabiliz.

Aipagarria da, lehen aurreratu

bezala, bi formatu horiek erakusketan

duten presentzia eskasa, eta

euskarri autonomo modura ulertuta

beharrean, dokumentaziorako

tresna gisa hartuta ageri dira,

batez ere performance-aren kasuan.

Pinturak ere nagusitasuna

hartzen du Jose Castiella, Maria

Cortina eta Ibai Diaz Lezamaren

lanetan. Cortinak ere paisaiari dedikatzen

dio begirada, Amaya Cortaireren

lanekin bat etorriz.

Oihana Goenagaren lana, Ertibilen

ikusgai dagoena gogoratuz,

zertxobait ahulago agertzen da

oraingoan, hala nola Amaia Gracia

Azketaren piezak, marrazki

interesgarri eta estruktura errepikakor

batzuen bidez osatua.

Hala ere, guztira erakusketa erakargarri

eta plurala osatzen dute,

edozein gustutarako elementuak

eskainiz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!