24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 39

Bizia ‹ Plaza

Ezarian DErreskateak

Maite Elizondo q Psikologoa

Omayra Sanchez 13 urteko neska kolonbiarra, hil aurreko irudian. WORDPRESS

Txileko meatzariek aurki hilabete beteko dute lurpean harrapatuta.

Maite Elizondo psikologoaren iritziz, «ziurrenik, emozionalki

indartsuagoa denak ondorio gutxiago izango ditu».

«Garrantzitsuena da

meatzariek jakitea kanpoan

zerbait egiten ari direla»

M.Rodriguez Irun

Kursk itsaspekoa, urpetik berreskuratu ondoren. BERRIA

‘Kursk’ itsaspekoaren

eskifaiako 23 kide

ez ziren hil ezbeharra

gertatu eta berehala

unibertsalena da Daniel Defoeren

Robinson Crusoe eleberria. Istorioa

idazteko orduan, bi kasu

errealetan oinarritu zen Defoe.

Alde batetik, Pedro Serrano kapitain

espainiarrarenean. Serranoren

ontziak 1526an hondoa jo

zuen Karibe itsasoan, eta bertze

marinel batekin batera, zortzi urtez

iraun zuen bizirik hondarpe

txiki batean. Azkenean, galeoi batek

salbatu zituen, baina Serranoren

kidea ez zen bizirik ailegatu

lurrera. Bertzalde, Defoeri hurbilagokoa

eginen zitzaion Alexander

Selkirk marinel eskoziarraren

bizipena. 1704an, Ozeano Bareko

Juan Fernandez

artxipelagoko irla batean gelditu

zen Selkirk —Txileko kostatik

gertu—, ez baitzen fio bidaiatzen

zihoan ontziaren segurtasunaz.

Denborak arrazoi eman zion, ontzi

hura hondoratu egin baitzen

handik gutxira, baina Selkirkek

lau urte eta lau hilabete igaro zituen

uhartean, Ingalaterrako

Duke ontziak topatu zuen arte.

Historian hurbilago, itsasoan

gertatu diren salbamendu dramatikoenetakoak

izan dira AEBetako

USS Indianapolis gerraontziarena,

eta Errusiako Kursk

itsaspekoarena. Lehena 1945eko

uztailaren 30ean gertatu zen, Bigarren

Mundu Gerran. USS Indianapolis-ek

bere misioa egin berri

zuen —Hiroshiman jaurti zuten

bonba atomikoa garraiatzea—,

eta Ozeano Baretik Filipinetarantz

zihoan, Japoniako

itsaspeko batek torpedoa jaurti

eta hondoratu zuen arte. Gauerdia

zen. 1.196 marineletatik 300 inguru

ontziarekin batera hondoratu

ziren; 880 inguruk, berriz, itsasora

jauzi egitea lortu zuten. Salbamendu

jakekin ur azalean

iraun zuten gehienek, baina ez zuten

ez urik, ez janaririk, eta ehunka

marrazok inguratu zituzten.

Salbamendu taldearen zain zeuden,

baina inork ez zuen hondoratzearen

berririk jaso. Abuztuaren

2an, AEBetako Armadako hegazkin

batek atzeman zituen, eta hurrengo

egunean ontzi bat bidali

zuten marinelen bila. 316 atera zituzten

uretatik. Gainerakoak marrazoen

erasopean, egarriz eta itota

hil ziren.

Kursk itsaspekoa hondoratu

zenetik hamar urte bete ziren

abuztuaren 12an. Barentseko

itsasoan hondoratu zen, Eskandinaviatik

iparraldera, 108 metroko

sakoneran. Bertsio ofizialaren

arabera, istripua izan zen, baina

Errusiako Armadako zenbait goi

kargudunek AEBen bertze itsaspeko

bati egotzi zioten erantzukizuna.

Tripulazioko 118 kideak

zendu ziren, baina denak ez ziren

berehalakoan hil. Errusiako Itsas

Armadako salbamendu taldeek

baieztatu zuten itsaspekoaren popan

norbait kolpeak jotzen ari

zela, laguntza eske. Ez zuten lortu

itsaspekoa azaleratzerik; hondoratzea

gertatu eta bortz egunera

jada ez zen kolpe gehiago aditu.

Azkenean, Norvegiako eta Erresuma

Batuko salbamendu taldeek

berreskuratu zuten ontzia. Barrenean

aurkitu zituzten zenbait

eskuizkribuk frogatu zuten istripuaren

ondotik 23 marinelek bizirik

iraun zutela, garaiz ailegatu ez

zen salbamendu taldearen zain.

Joan den abuztuaren 5ean gertatu

zen istripua Txileko San Jose

de Copiapo meatzean, eta harrapatuta

gelditutako 33 meatzariek

handik hamazazpi egunera lortu

zuten salbamendu taldeekin lehen

aldiz harremanetan paratzea.

Behin oinarrizko elikagai

eta sendagaiak helarazita, salbamendu

egunera arte, erronka nagusiena

psikologikoa dela uste du

Maite Elizondo psikologoak.

Txileko meatzarien gisako muturreko

iraupen egoera batean, zein izan

ohi da lehen erreakzioa?

Gizaki guztiok ez dugu berdin

erreakzionatzen egoera berean,

baina oro har hiru fase agertu ohi

dira. Lehenengoa, shock egoera

da. Erreakzio katastrofikoa etortzen

da hasieran, izua eta ezjakintasuna,

eta, norberaren nortasunaren

arabera, luzeago edo motzago

jo dezake shock egoerak.

Bigarren fasean, berriz, egoerara

egokitzea dator. Arrazionaltasuna

sartzen da, egoera onartzen

da, eta testuingurura eta elkarbizitzara

moldatzen hasten da gizakia.

Azkenik, hirugarren fasea,

askotan kontuan hartzen ez

dena, salbamenduaren ondorena

da, eguneroko bizitzara egokitzea.

Aurreko bi faseen garapenaren

arabera, ondorioak txikiagoak

edo handiagoak izan daitezke.

Zein da komunikazioaren eragina?

Txileko kasuan, hamazazpi egunen

ondotik lortu zuten harreman zuzena

ezartzea salbamendu taldeekin.

Garrantzitsuena da meatzariek

jakitea kanpoan zerbait egiten ari

direla. Horrelako egoeratan, zer

gertatuko den ez jakitea da gogorrena.

Kanpoko aldearekin komunikatzeak

itxaropena helarazi

die meatzariei.

Zer ezberdintasun dago bakarka edo

taldean bizirik iraun behar izatearen

artean?

Betiere, kontuan hartu behar da

norberaren gaitasunen araberakoa

dela erantzuna, baina, oro

har, oso garrantzitsua da mentalki

aktibo mantentzea, irteterako

proiektuak izatea... Taldean egoteak

hori errazago bilakatzen du.

Denbora egituratzea ere errazagoa

da taldean egonda. Bestalde,

gizabanakoak beti hartu behar

du tartetxo bat multzotik aldendu

eta bakarrik egoteko. Norberak

aukeratutako jendearekin elkarbizitza

zaila bada, pentsa kanpotik

ezarritako testuinguru

batean.

Alde txarrik badu taldean egoteak?

Normalena liskarrak sortzea da,

askotan besteengan proiektatzen

baititugu gure frustrazioak. Haserrealdiak

izatea normala da,

baina elkarren kontrako indarkeriara

iristeko denboran eta intentsitatean

oso gogorra izan behar

du esperientziak.

Nola antolatzen da taldea?

Lider bat egotea oso garrantzitsua

da, baina ez du autoritarioa

izan behar, baizik eta naturalki

hautatutakoa, gainerakoek onartu

dutena. Taldearen egiturak ez

du piramidala izan behar, eta bakoitzak

zeregin zehatz bat eduki

behar du, eta horrekin gustura

sentitu. Oso garrantzitsua da denek

sentitzea baliagarriak direla.

Komunikazioa berreskuratzerakoan

euforia lehertu zen meatzari gehienen

artean, baina batzuk depresioan

erori direla diote Txileko hedabideek.

Sentimenduak nola garatzen

dira egoera horretan?

Klinikoki depresio diagnosia egiteko,

behintzat, sei hilabeteko

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

epeak igaro behar du. Egoera

horretan normala da gaizki pasatzea

eta egoera depresiboak edukitzea,

baina depresioa dutela

baieztatzea gehiegi litzateke. Bestalde,

normala da inkomunikazio

luzearen ondotik euforiko sentitzea,

baina errealitatea perspektibatik

ez galtzea oso garrantzitsua

da. Ezustekoren bat

gertatuz gero —komunikazioa

etetea, adibidez—, frustrazioa

sortu bailiteke.

Zer garrantzi du erloju biologikoak?

Oso garrantzitsua da oreka emozionalarentzat

eta psikologikoarentzat.

Eguna eta gaua ez bereizteak

eragina du loan, gosean...

Kanpoan gaudenok bidaia baten

ondoren jet lag-a nabaritzen badugu,

pentsa horrelako leku batean

eguneko erreferentzia horiek

eduki gabe.

Indartsuenek bizirik auten dute?

Kasu honetan, badirudi alderdi fisikoa

ez dela hain erabakigarria,

elikagaiak eta sendagaiak helarazi

baitizkiete. Ziurrenik, emozionalki

indartsuagoa denak ondorio

gutxiago izango ditu, eta esperientzia

produktiboagotzat har

dezake.

Salbatu ondoren, zer?

Kasu hau hain mediatikoa denez,

baliteke hasieran oso babestuta

sentitzea. Arreta jaisten denean,

beldurrak azaleratu litezke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!