24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Patxi Lopezi bakerako urratsak egiteko

9›› eskatuz hasi du ikasturtea Aralarrek

2010ko irailaren 4a, larunbata berria 3

Portugalgo umezurtzen etxe bat itxi eta sei

15›› lagun zigortu dituzte, haurrez abusatzeagatik

Hezkuntza DIkasturte berria

IAk dio euskara desagertzea

duela xede hiru eleko ereduak

Eusko Jaurlaritzak sustatu duen hiru eleko

ereduak euskara desagerrarazteko

xedea duela salatu du IA Ikasle Abertzaleak

taldeak. Isabel Zelaa Hezkuntza

sailburua «Euskal Herriaren kontrako

hezkuntza politika» garatzen ari dela

uste du, eta ohartarazi du ereduak ez dituela

belaunaldi berriak euskaldunduko.

2.000

pNUPeko ikasle berriak. Atzo hasi zuten

ikasturtea NUP Nafarroako Unibertsitate

Publikoko lehen graduko ikasleek.

Guztira 2.000 ikasle berri hasi dira

aurten NUPen ikasten. Atzo harrera egin

zieten ikasle berriei; gainontzekoek astelehenean

hasiko dute ikasturtea.

Bakerako hezkuntza plana

egiteko era kritikatu du EAJk

Irakasleek prentsaren bidez izan dute

Eusko Jaurlaritzaren bakerako hezkuntza

planaren berri; hala salatu du EAJk.

Jaurlaritzak «gardentasunik gabe» jokatu

duela salatu dute jeltzaleek, eta

bakerako hezkuntzari buruzko material

didaktikoan zer aldaketa egingo dituen

argitzeko eskatu diote.

Bakerako Plana urrats

garrantzitsua izango da

ETAren terrorismoarekin

amaitzeko»

PATXI LOPEZ

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

Ikastolak ‘Falloux

legetik’ salbuestea

galdegin du Seaskak

sartzea Ipar Euskal Herrian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

tika eragin zuen Bizikidetza Demokratikorako

eta Indarkeriaren

Deslegitimaziorako Plana jarriko

dute abian. Belen Arrondo EILAS

sindikatuko kideak argi utzi du

ikastetxeetan urteak daramatzatela

bakegintza eta bizikidetzaren

arloan lanean. Hala ere, badirudi

Hezkuntza Sailak egitasmoa

abian jartzeko arazoak izango dituela,

oraindik ikastetxeek ez dutelako

Bakerako Planaren inguruko

materialik jaso.

4. Ikasleen araudia

Nafarroako Gobernuak, duela

pare bat aste, Ikasleen Eskubide

eta Betebeharren inguruko dekretua

onartu zuen. Horren bitartez,

Nafarroako ikastetxeetan gatazka

egoerak nola ebatzi azaltzen

duen protokoloa eratu du

Hezkuntza Departamentuak,

besteak beste irakasleei autoritate

handiagoa emanez. Nestor Salaberriak

uste du, irakasleei ez

zaiela autoritatea eman behar,

autoritatea irabazi egiten dela.

Araudi horretan ikasleek Espainiako

Konstituzioa errespetatu

behar dutela jasotzen da. «Jakina

da ikasle guztiak ez daudela inposatutako

Konstituzioa errespetatzearen

alde», azaldu du Salaberriak.

Araudi hori ikasleak «ideologizatzeko»

beste bide bat dela

irizten dio.

5. Eskola kartarik gabe

Frantziak egin duen irakasle postuen

murrizketa izan da aurtengo

berri nagusia hezkuntza arloan.

Orotara 16.000 lanpostu kendu

ditu, eta horrek eragin zuzena

ukan du ikasgeletako kopuruetan.

Azken urteotako joera indartu

baino ez du egin Frantziako

Gobernuak. Sindikatuek hezkuntza

publikoa desegin eta pribatua

indartu nahi izana leporatu diote

Frantziako Gobernuari. Irakasleen

prekarietatea ere salatzen

dute. Orain artean irakasleek

urte beteko formakuntza zuten

irakasle laguntzaile gisa talde bat

hartu aitzin. Azken erreformaren

ondorioz, prestaketarik gabe ekin

behar diote irakaskuntzari. Ez da

bigarren mailak jasan duen aldaketa

bakarra. Izan ere, Frantziako

Gobernuak lizeoetako erreformari

ekin nahi dio aurten.

Bertzalde, eskola karta kendu

zuen Gobernuak, eta, horren ondorioz,

hainbat eskolatan arazoak

sortzen ari dira. Ipar Baionan,

adibidez, eskolek ikasle kopuru

apaltze handia jasan dute. Auzo

txiroenetako eskolek ospe txarra

daukate, eta, haurren etorkizuna

bermatze aldera, hainbat gurasok

nahiago dute haurra auzo

aberatsagoetan eskolatzea.

Erakunde publikoek

Seaskari laguntzeko

dituzten trabak ezabatu

eta baliabideak egokiak

emateko eskatu du

Aitor Renteria Baiona

Murgiltze ereduaren garapen orekatua

bermatu ahal izateko behar

diren baliabideak eskaini behar

direla nabarmendu du Seaskak.

Izan ere, Seaskak hiru traba

nagusi ditu gaur egun ikastolen

garapena bermatu ahal izateko,

batetik irakasle postuen esleipena,

bigarrenik laguntzaile postuen

ordainketa eta eraikuntzen

arloa. Azken honi dagokionez,

Eusko Jaurlaritzak laguntza

emanen diola egin dio zin Seaskari,

baina orain artean euro bakarra

ere ez duela jaso adierazi du

Seaskak. Frantziako legediak, aldiz,

ez die botere publikoei baimentzen

eraikuntzetarako dirua

ematea elkarte pribatuei. Hori da

Falloux legearen ondorioa.

Frantziako legediaren «hipokresia»

salatu du Seaskak. Batetik,

Falloux legearen agindua

dago, eta, bertzetik, euskara sustatu

nahi duela adierazten du.

Frantziako ondaretzat ere hartu

du euskara. Horretan oinarriturik,

euskaldunak sortzen dituen

eredua murgiltze eredua dela nabarmendu

du Paxkal Indo Seaskako

Lehendakariak. Seaskak

erakunde publiko baten funtzioa

betetzen duela azpimarratu du.

«Horregatik, hipokresia baztertzeko

eskatzen diogu Frantziako

Gobernuari, Seaskak zerbitzu publikoaren

izaera bikoitza duelako,

euskaren transmisioa bermatzen,

batetik, eta euskal ondarearen

babesa bermatzen, bestetik».

Lege mailan dagoen kontraesan

hori argitzeko eskatu dio

Frantziako Gobernuari. Beste

alde batetik, erantzukizuna bere

gain hartzeko eskatu die tokiko

hautetsiei, auzapezei bereziki.

Izan ere, Lekorneko ikastolaren

kasuan bezala, eraikuntza publiko

baten erabilpenari buruzko

erabakia hartzeko eskumen osoa

dauka Herriko Etxeak. Lekorneko

Herriak eskola zaharra egokitu

eta Seaskari alokatu dio, merke.

Adibide hori segitzera deitu

ditu hautetsiak.

Trabak ugari

Ibilmoldean ere Seaskak traba

ugari ditu. Frantziako hezkuntzak

irakasle postuak ordaintzen

ditu. Iaz adostu zuten hitzarmenaren

ondorioz, hiru postu gehiago

eman dizkio Seaskari, baina ez

da aski hazkundeari ihardesteko.

Irakasle kopurua

emendatu behar dela

gogorazi die Frantziako

Hezkundeari eta EEPri

Herriko Etxe ugarik ez

die laguntzarik ematen

bertze herri bateko

ikastolara doazenei

Euskararen Erakunde Publikoari

eta Frantziako Hezkundeari negoziaketei

ekiteko eskatu die, irakasle

kopurua beharretara egokitu

behar dela adierazten baitu

aipatu hitzarmenak.

Herriko Etxeek, legez, diru laguntza

eman behar diete eskolatzen

diren haurrei. Alta, herri

guztietan ez dago ikastolarik edo

euskaraz ikasteko aukerarik.

Haurrak bertze herri bateko ikastolara

joan behar dira eta Herriko

Etxeak ez die laguntzarik ematen.

Jokabide hori baztertu, eta

erantzukizunez aritzeko deia

egin die hautetsiei arlo horretan

ere. «Bada tartea legeak jartzen

dituen trabak saihesteko».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!