24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 35

Bizia ‹ Plaza

Jaiak DFerixa Nagusikoak, Elorrion

Askotariko musika

doinuak, jaiak hasteko

Mailaz igo ostean,

Elorrioko futbol taldeak

botako du Ferixa

Nagusikoak abiaraziko

duen txupina

I. Maruri

Iraila hasteko zain egoten dira

Elorrion (Bizkaia), aurreneko

igandean feria egun handia dutelako.

Azoka horren inguruan

antolatzen dituzte herriko jaiak:

Ferixa Nagusikoak. Gaur hasiko

dira, baina atzotik dabiltza elorriarrak

ospakizunetan murgilduta.

Umeentzako jolasak izan

zituzten egun osoan: goizean globoekin

jostatu ziren; arratsaldean,

bitsarekin. Gauean, berriz,

kontzertu jaialdia izan dute txosnagunean.

Gaur ere garrantzi berezia

izango dute umeek. 11:30etik

17:00etara jolas parkea zabalik

egongo da. Adin tartearen arabera,

hiru gune prestatuko dituzte.

Txikienek Arriola kalean izango

dute eurentzako gunea, nagusixeagoek

Urarkan, eta gazteek

frontoian.

Aurtengo Ferixa Nagusikoei

20:00etan emango zaie hasiera

ofizialki. Aurretik, giroa berotzen

hasteko, hainbat kalejira izango

dira. 19:00etan, abiatuko dira txarangak

Elorrioko auzoetatik plazara

bidean. Modu horretan

herritar guztiak jaian parte hartzera

animatuko dituzte.

Kulotxan hasiko dute ibilbidea

Los Pasai fanfarrekoek, Begoñan

Ardoa Barrurak eta Berrio-Otxoa

kalean El Despistek. Bien bitartean,

Ondalan konpartsako

buruhandi eta erraldoiak plazan

bertan ariko dira dantzan, herritarrei

ongietorria egiteko. Udaletxeko

erlojuan 20:00ak direla, eta

kanpaia jotzen duenean emango

diote su suziriari Elorrioko futbol

taldeko kideek. Mailaz igo direla

ospatzeko aukeratu dituzte zeregin

horretarako.

Larunbat gau honetako egitarauan

musikak berebiziko lekua

izango du. 23:00etan, adibidez,

danborrada hasiko da plazan,

azken urteetako legean. Urarkan,

berriz, DJ batek jarriko du dantzatzeko

musika. 1960ko, 1970eko,

1980ko eta 1990eko hamarkadetako

musikari begiratua emango

dio, 40 urteotan gehien dantzatu

diren doinuekin.

Gauerdian kalejiran ibiliko

dira elorriarrak, plazan hasita.

Festa giroa herri osoan zabalduko

dute. 00:15ean, berriz, Urarkan

bildutakoek erromeria doinuekin

dantzatzeko aukera izango

dute.

G Egitaraua

GAUR,LARUNBATA

p11:30. Umeentzako jolas parkeak,

Arriolan, Urarkan eta pilotalekuan.

p19:00. Txarangen kalejirak,

auzoetatik plazara.

p19:00. Erraldoi eta buruhandiak,

plazan.

p20:00. Txupinazoa, Elorrioko

futbol taldeak piztuta, eta entzierro

txikia, plazan.

p23:00. Danborrada, plazan.

p23:00. Dantzaldia DJarekin,

Urarkan.

p00:00. Kalejira, plazan abiatuta.

p00:15. Dantzaldia, Urarkan.

Txupinazoaren aurretik koadrilak kalejiran ibiliko dira. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!