24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16

mantangorri

SANTURTZiKO MAMUAK (VIII)

...aurreko astetik dator

larunbata, 2010eko irailaren 4a berria

Testua: Aitor Arana Marrazkiak: Iñaki Martiarena, ‘Mattin’

Irtenbide bakarra

K

apitulu hau idaztea niri

tokatzen zait. Omar naiz,

eta nik orain arte ia inoiz

ez dut idatzi euskaraz.

Baina orain asko saiatuko

naiz, guri mamuekin gertatu

zitzaiguna BERRIA egunkariko

MANTANGORRI-n aterako dela esan digutelako.

Eta hori asko gustatzen

zait. Gainera, Andoni maisuak idazten

lagunduko dit.

A! Futbola asko gustatzen zaidala

esan nahi dut. Eta gure ikastetxera

etorritako Aitor idazlea den

bezala, ni futbolista izango naiz,

handia naizenean.

Jo, dena oso azkar gertatu zen.

Guztiok Sarari begiratu genion,

eta puskatuta zeuden leihoetara

ere bai, bi mamu leihotik sartu zirela

esan zuenean. Baina egia zen:

hegan etorritako bi neska-mutiko

mamu haiek hantxe zeuden, hirugarren

solairuko gela hartan, gu

korridorean beldurtuta geunden

aldi berean.

Irribarre egiten ziguten, gu guztiak

atean pilatzen ginen bitartean.

Ni hurbil nengoen, eta horregatik

ondo ikusi nituen. Gomazkoak

zirela zirudien, eta hezurrak ikusten

zitzaizkien, Supermanek pelikuletan

ikusten dituen bezala!

Halako batean, norbaitek Sarari

galdetu zion:

—Nola dakizu laguntzera datozela?

Neska mamuak erantzun zuen.

—Kaixo. Adela naiz —esku bat altxatu

zuen, agurtzeko moduan—,

eta egia da: laguntzera gatoz.

—Eta ni Kleto naiz —esan zigun

orduan mutiko mamuak.

Kleto! Hori zen izena, hori! Berehala

bururatu zitzaidan harentzako

ezizena: Kleto bizikleto!

Gure artetik pasatuz, Karmen,

Andoni eta Aitor ikasgelan sartu ziren,

mamuen ondora.

Haiekin hizketan hasi zirela zirudien,

baina orduan goiko solairuan

zarata ikaragarriak entzun ziren

berriz, eta harri eta horma

puska gehiago erori ziren eskailera-zulotik

uretara eta, kanpo aldetik,

urak estalitako jolastokira.

—Benetan etorri zarete laguntzera?

—galdetu zien Aitorrek bi

mamu irribarretsuei. Ez zeuden

gu bezain larri; inondik inora ez.

(Esaera hori orain dela gutxi ikasi

dut).

Biek ere baiezko keinua egin zuten

buruaz.

—Ba bene-benetan behar dugu

laguntza, irtenbiderik ez daukagu

eta —esan zien Karmenek—. Uretatik

igerian ateratzea pentsatu

dugu, baina ezin dugu, harriak

etengabe erortzen direlako, eta

ikastetxea une batetik bestera lurrera

eroriko dela dirudi. Lehenbailehen

alde egin behar dugu!

Bai, egia zen. Karmenek, Andonik

eta Aitorrek uste zuten gure

ikastetxeko jolastokira udaltzainak

edo ertzainak edo suhiltzaileak

etorriko zirela gu salbatzera,

baina han ez zegoen inor.

Adelak besoak altxatu zituen.

—Lasai! —esan zigun—. Badago irtenbide

bat, baina oso azkar ibili

behar dugu!

Ikastetxeak dar-dar egin zuen

berriz.

—Jar zaitezte denak arbelaren

aurrean, mesedez!

Ikasleak eta helduak, denak

hantxe jarri ginen, elkarren ondoan.

Orduan Adelak zerbait esan

zion Kletori belarrira. Jarraian

biak, gelan bertan, hegan hasi ziren

gure buru gainean. Denok gora

begira geunden, baina, hain abiadura

handia hartu zutenez, azkenerako

ez genituen ikusten. Gure

gainean sortzen zuten haizea bakarrik

sentitzen genuen.

...hurrengo astean jarraituko du

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!