24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gaur hasiko dira final-zortzirenak

20›› Turkiako Munduko Saskibaloi Txapelketan

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 19

Ezkurrak eta San Miguelek Casino Kursaal

21›› torneoko finala jokatuko dute gaur, Galarretan

Txirrindularitza D2010eko Espainiako Vuelta

Erabat jota

geratu gara

Alessandro Petacchi italiarra, bi besoak zabalduta, atzo, Oriolako helmugan; Cavendish, Stauff eta Haedo ageri dira eskuinean. ZIPI / EFE

Poesia errezitaldi ederra

Alessandro Petacchik oso erraz irabazi du

Vueltako zazpigarren etapa, esprintean,

eta ezinean jarraitzen du Mark Cavendishek

Txema Gonzalez Sky taldeko masajista

gasteiztarra hil da, bakterio infekzio batek joa

Unai Zubeldia

G Gaurko etapa

8.

etapa

Villena > Xorret de Cati

190 km

Onil

3

Poetarekiko pasioa. Esaldi horrekin

saltzen ditu Oriola herriak bere

izena eta izana. Miguel Hernandez

herriko poeta eta antzerkigile

handia jaio zela, ehun urte beteko

dira aurten, urriaren 30ean, eta

Espainiako Vueltak ere keinu txiki

bat egin nahi zion mendeurren

horri. Vueltak, eta tropeleko txirrindulari

handi batek. Caminando

Solo —Bakarrik ibilian—.

Elias Letelier Txileko poetaren

poesia ezaguna da hori, eta poesia

horixe bera eskaini zion atzo Alessandro

Petacchi italiarrak (Lampre)

Vueltari. Caminando Solo.

Lampre taldeak egindako lan

onari erremate bikaina eman zion

italiar beteranoak —36 urte dauzka—.

Tourrean bi etapa irabazi zituen,

eta Vueltan ere irabazi du lehenengoa.

Atzokoarekin, hogei

etapa irabazi ditu dagoeneko Petacchik

Vueltan.

Mark Cavendishek (Columbia),

berriz, Abandono —Erretiroa—

Letelierren beraren poesia eskainiko

dio laster Vueltari. Ari da

saiatzen, baina ezin du. Irabazi

zion Jauheni Hutarovitxek (Francaise

des Jeux), irabazi zion Tyler

Farrarrek (Garmin), eta irabazi

dio Petacchik. Columbiak aurreko

etapetan baino itxurosoago lan

egin zuen atzo, baina Man uhartekoa

bakarrik geratzen da azken

zuzengunean, eta galdu egiten da

bakar lanean. Eskuinaldetik saiatu

zen Petacchiren astinduari

erantzuten, baina indarra falta da

gorputz horretan.

Horixe eskaini zuen atzoko etapak,

aurretik ohiko kontrol lana

besterik ez zuelako izan Vueltako

zazpigarren etapak. Laugarren

kilometroan ihes egin zuten Jorge

Montenegrok (Andalucia-Cajasur),

Martin Pedersenek (Footon-

Servetto), Dominik Roelsek (Milram)

eta Vladimir Isaitxevek (Xacobeo

Galicia), eta 10.30 minutuko

aldea ere eduki zuten, baina esprinta

nahi zuen tropelak. Lampre,

Columbia, Garmin, Francaise

des Jeux... Esprinter asko daude

Vueltan, eta amaieran 150 metroko

sua nahi zuten denek.

Helmugarako 45 kilometro falta

zirela, 3.45 minutukoa zen aldea;

30 falta zirela, 2.40koa; 20 falta

zirela, bi minutukoa... Laukoteak

uste baino gehiago estutu zuen

tropela, baina helmugara iristeko

bost kilometro falta zirela amaitu

zen lauren ametsa. Azken kilometroetan

hainbesteko luzatua hartu

zuen tropelak, hautsi egin zen,

eta, besteak beste, Xavi Tondok

eta Carlos Sastrek (Cervelo) hemezortzi

segundo galdu zituzten.

Esprinterrei amaitu zaizkie

pixka baterako lanak, Vuelta Xorret

de Cati tentera iritsiko delako

gaur. Lau kilometro eskaseko igoera

da, baina batez bestekoa

Tudons

2

Torremanzanas

2

La Carrasqueta

2

Xorret de Cati

1

%11,5ekoa da. %22ko pareta batzuk

ere badaude tartean. Gainetik

helmugara hiru kilometro besterik

ez dago.

Skyren jarraipena, kolokan

Txema Gonzalez Sky taldeko 43

urteko masajista gasteiztarra hil

zen atzo, bakterio infekzio batek

jota, Sevillako ospitale batean.

Lehen albisteen arabera, litekeena

da janariren baten germenak

erasan eta infekzioa odolera igaro

izana. Gonzalez Euskaltel-Euskadin

eta Saunier Duvalen ere aritu

zen lanean. Minutu bateko isilunea

egingo dute gaur.

G Sailkapenak

ZAZPIGARREN ETAPA

1. Alessandro Petacchi (Lampre)4.36.12

2. Mark Cavendish (Columbia) d.b.

3. Juan Jose Haedo (Saxo Bank) d.b.

4. Andreas Stauff (Quick Step) d.b.

5. Tyler Farrar (Garmin) d.b.

26. K. F. de Larrea (Euskaltel) d.b.

28. Pablo Urtasun (Euskaltel) d.b.

NAGUSIA

1. Philippe Gilbert (Omega) 27.12.38

2. Igor Anton (Euskaltel) 10era

3. Joaquim Rodriguez (Katuxa) d.b.

4. Vincenzo Nibali (Liquigas) 12ra

5. Peter Velits (Columbia) 16ra

6. Tejay Van Garderen (Columbia) 29ra

7. Frank Schleck (Saxo Bank) 50era

8. Ruben Plaza (Caisse) 54ra

26. Mikel Nieve (Euskaltel) 2.32ra

41. David Lopez (Caisse) 5.45era

Guadalupetik

Juanma Garate

Rabobankeko txirrindularia

E

rabat jota gaude. Txema

Gonzalez Sky taldeko masajistaren

heriotzak jota

utzi gaitu. Irteeran esan digute

Juan Antoni Flecha ospitalean

izan dela gauean, eta Txemak

han jarraitzen zuela. Irigoien medikuarekin

hitz egin dut gero,

Vueltako medikuarekin, eta Txemari

buruz hizketan aritu gara.

Zer moduz zegoen galdetu diodanean,

arnasa hartzeko laguntza

behar zuela eta tutuz beteta zegoela

esan dit. Larri zegoela. Bakterioren

batek erasan diola, baina

artean ez zekitela ezer argi.

Une horretan gaizki geratu

naiz, ez nuelako uste egoera hain

larria zenik. Albiste hori jaso ondoren,

tropeleko hainbat txirrindularirekin

hizketan aritu naiz,

baina ez genuen espero hain larria

izango zenik. Oso egun tristea

izan da, oso tristea. Helmugara

iritsi naizenean Joseba Nuñez

gure taldeko masajistarekin elkartu

naiz, eta berak eman dit albistea.

Zuri-zuri eginda geratu

naiz. Dopinaren aurkako kontrola

pasatzea egokitu zait, gainera,

eta Josebak lagundu dit. Jota

nengoen.

Oso gogorra da egoera. Nik dakidala,

Vuelta hasieran ondo zegoen,

eta inork ez daki zer gertatu

den. Taldeko kide asko gaixo

daude, eta Txema... Izugarria da.

Une honetan familia datorkit burura.

Itzuli handietara goazenean

denok agur esaten dugun moduan

esango zuen agur Txemak

ere. Txirrindulariok arrisku txikiren

bat badaukagu lasterketan,

baina masajistek... Ospitalera

eraman zutela jakin zutenean,

erabat harrituta geratuko zen familia,

gu bezala. Eta orain lur

jota egongo dira. Besarkada handi

bat eta animoak bidali nahiko

nizkieke hemendik.

Horrelakoetan ohartzen zara

mundu hau zer den. Dutxatu ondoren

aldageletan eserita nengoen,

pentsakor, eta une horretan

zuzendaria etorri da, biharko etaparako

zein pinoi nahi dudan galdezka.

Une horretan berdin-berdin

zitzaidan. Mundu hau zapalgailu

baten modukoa da, denak

aurrera jarraitzen baitu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!