24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kartelak jartzen ari ziren

hiru lagun, auzitara

ORIO ›Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu

duenez, abuztuaren 24an euskal presoen

egoera salatzen zuten kartelak jartzen ari ziren

hiru lagun identifikatu zituzten kaleko jantzitako

poliziek. Zarauzko ertzain etxera joateko agindu

zieten, eta han, «terrorismoa goratzea» egotzita,

auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bideratuko

zutela jakinarazi zieten.

Poitierseko espetxean

zigortuta dauzkate lau preso

DONOSTIA ›Joseba Fernandez eta Mikel Karrera

Poitiers espetxeko presoak 14 egunez zigor

ziegan izan ostean bakartuta jarri dituztela salatu

du Etxerat-ek. Bisitak asteburuetan izatea

eskatzen dute, besteak beste. Gainera, espetxe

hartan bertan, Maite Aranalde eta Saioa Sanchez

ere zigor ziegan dauzkatela salatu du.

Gurasoei bisitak debekatu dizkiete.

Eibarren izandako sutea. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Hiru sutek kalteak eragin

dituzte Bilbon eta Eibarren

BILBO ›Atzo izandako bi sutek kalte handiak

egin zituzten Bilboko hiru etxebizitza eraikinetan.

Lehen sutea goizaldean piztu zen, Barrenkalen,

eta bost bizilagun arin zauritu ziren. Bigarren

sutea Errekalde zumarkalean jazo zen,

eguerdi partean, baina ez zen inor zauritu. Arratsalde

partean, berriz, Ertzaintzak Eibar eta

Arrate arteko errepidea (Gipuzkoa) moztu

behar izan zuen, baso sute baten ondorioz.

Gazte bat hil da San Adriango

pasabidean, bihotzekoak jota

443.456

p Zuzenean izeneko zerbitzua erabili

duten herritarrak. Zuzenean Eusko

Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta

Zerbitzuak urtarriletik uztailera bitartean

443.456 herritar hartu ditu,

haien kontsultei erantzuteko. Eskaera

gehienak aurrez aurre eta etxeko

gaiekin lotuta izan dira.

29.579

pRenove planaren bidez aldatutako

etxetresna elektrikoak. Abuztuaren

21ean amaitu zen etxetresna elektrikoen

Renove Plana; guztira 29.579

gailu saldu dira horren bidez. Bezeroek,

trukean, etxetresna elektriko zaharrak

eman dituzte. Araba, Bizkai eta

Gipuzkoako 711 dendak hartu dute

parte Energiaren Euskal Erakundearen

ekimenean.

PSOEk eta EAJk

aurrekontuen truke

zerrenda bozkatuenak

errespetatzea hitzartzea

interesak nahastea da»

AINTZANE EZENARRO

Aralarreko legebiltzarkidea

«Hauteskunde itunek eta

inkestek erakusten dute

Bilboko Udalean ere

gobernu aldaketarako

aukerak badaudela»

TXEMA OLEAGA

Bilboko Udaleko PSEren eleduna

Irudia qIruñea

Anaiz Funosas Askatasuneko

eleduna Baionako polizia

etxera deitu dute deklaratzera

Aitor Renteria Baiona

Frantziako Poliziak Anaiz Funosas Askatasuneko bozeramailea

polizia etxera deitu du. Heldu den astelehenean, arratsaldean,

14:00etan, polizia etxean egoteko deia egin dio, uztailaren

2an Jon Anzari Ziburun egin zitzaion omenaldiari buruz

galdekatzeko. Omenaldi hartan plazatik ateratzeko eskatu zitzaion

prentsari, azken omenaldia hurbilekoekin egitea eskatu

zuelako familiak. Alta, omenaldi horretan burua estalita

zeukaten ETAko hiru militante agertu ziren, eta batek agiri bat

irakurri zuen.

Askatasunak jakitera eman duenez, Funosas polizia etxera

joanen da astelehenean, ordezkaritza zabal batek lagundurik.

Polizia etxera sartu baino lehen adierazpenak eginen dituela

eman du jakitera Askatasunak.

Erredakzioa Iruñea

2010eko irailaren 4a, larunbata berria 13

Euskal Herria ‹ Harian

Nafarroako Gobernuari

galdegin diote «garden»

izatea hondakinen planean

3R Konpainiak kritikatu egin du Nafarroako Gobernuak eta

Iruñerriko Mankomunitateak nola diseinatu eta erabaki duten

hondakinen plana,eta «garden» jokatzeko eskatu dio gobernuari.Beste

mankomunitateak eta eragileak aintzat hartu gabe

erabaki dute plana,taldearen ustez.Gobernuak helegiteak

egiteko epea luzatzea erabaki zuen,eta parte-hartze prozesu

bat hasi zuen,planak jaso dituen kritika eta kontrako iritzien

ondorioz,3R taldearen esanetan.Errauste planta bat eraikitzearen

alde egiten du planak,eta 3Rk salatu du birziklatze

mailak jaitsi egingo dituela.Plana egiterakoan alternatibak ez

direla aintzat hartu eta errauste plantak osasunean eragin ditzakeen

ondorioak ez direla aztertu adierazi du 3Rk.Hala ere,

parte-hartze prozesuan esku hartzeko prest agertu da.

ZEGAMA ›26 urteko gazte bat zendu zen atzo

San Adriango pasabidean (Zegama, Gipuzkoa),

bihotzekoak jota. 16:20 inguruan izan zen ezbeharra.

Gaztea lagun batzuekin zegoen, eta lurrera

erori eta konorterik gabe geratu zen. Osasun

zerbitzuak eta Ertzaintza berehala bertaratu

ziren, baina ezin zuten suspertu.

Tren zerbitzua eten da, tren

bat bidetik atera delako

BILBO ›Amurrio (Araba) eta Urduña (Bizkaia)

bitarteko Renfeko trenen zerbitzua eten egin

zuten herenegun, tren bat bidetik aterata eragin

zituen kalteengatik. Istripua Urduñako geltokiko

sarrerako errail aldaketan gertatu zen, ostegun

iluntzean. Renfek autobusak jarri zituen bidaiarien

eskura. Zerbitzua atzo berrezarri zuten,

14:35 aldera.

j Laburrean

1.250 HELEGITE ZILBETIKO HARROBIARI

Alduide Mendia Koordinakundeak eta Erdiz Bizirik

elkarteak 1.250 helegite aurkeztu zituzten atzo

Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentuaren

aurrean, Magnesitas Navarra enpresak

Zilbetiko Antzeri mendian eraiki nahi duen

harrobiaren proiektuaren aurka. Nafarroako Gobernuak

uztail hasieran onartu zuen proiektua.

Baina bi elkarteek inguru hori Natura 2000 sarearen

barruan dagoela gogorarazi dute, eta harrobia

ez eraikitzeko eskatu dute. IÑIGO URIZ / ARP

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!