24.12.2013 Views

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

berria - datu-basea17

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erria larunbata, 2010eko irailaren 4a

SARETiK ZiNTZiLiK

mantangorri

5

Jokalariaren itxuraldaketa

Jokoan hasteko, pertsonaia diseinatu behar da

menuko aukerak baliatuz: azalaren kolorea, begien

itxura, ilea, arropa...

Galdera-erantzunak

Arteari, musikari, hezkuntzari buruzko

galderak erantzuteko lau aukera daude.

Erronkak gaindituz

Askotariko probak daude: asteburuko plan egokia

antolatzea, elurretara joateko motxila atontzea,

apalak muntatzeko gailuak aukeratzea...

Ikasia erakutsiz

Taula gaineko jolasaren itxurakoa

da sareko ‘Ondo esan beharko’

jokoa. Aurkariak gainditzeko

estrategiak pentsatzeaz gain,

galderak erantzun eta erronkak

gaindituz ikasia erakusteko

aukera ere ematen du jolasak.

Z

er moduz?» galdetuz gero,

«ondo esan beharko» erantzuten

dute askok. Jolasean

nork ez du ondo pasatzen?

Ondo esan beharko,

hain zuzen, joko bakarrean,

beste hainbat jolas dituen sareko

jokoa da, eta honako helbidean

dago: http://www.hiru.com/ondoesan-beharko.

Zazpi urtetik gorako edozeinek

jolas dezake, bideo jokoetan aditua

izatea ez baita beharrezkoa.

Ordenagailuarekin inoiz ibili ez direnek

ez dute trabarik aurkituko

pantaila aurrean. Argibideei jarraitzea

nahikoa izango da. Bideo jokoetan

abilak direnek ere ondo pasatuko

dute, baita Euskal Herria hobeto

ezagutu ere.

Jokoan hasteko, norberak bere

pertsonaiaren itxura diseinatu,

eta ordenagailuaren kontra edo lagun

zein senide baten aurka joka

Jokorako taula

Lauburu itxurako taulan jokatzen da.

Bakoitzak, txandako, dadoa behin

bota eta noranzkoa hauta dezake.

daiteke. Ordenagailuak jarriko du

jokoan jendea, eta lauburu itxurako

taulan lau lauki mota aurki daitezke:

abiapuntua, gorria; erronka

edo galdera laukia, berdea; abantaila

ematen du lauki urdinak; eta

erdikoa, izarduna, hara iristen lehena

izango da irabazle.

Pantailan agertuko diren dadoen

gainean klikatu eta lauki berdean

jausiz gero, ordenagailuak aisiari

eta kulturari buruzko galderak

egingo dizkio jokalariari. Galdetu

ez ezik, buru-azkartasuna, iniziatiba

eta antolatzeko gaitasuna proban

jarriko dituen jolasak eta

erronkak proposatzeko aukera ere

badu. Ondo erantzun edo erronkak

gaindituz gero, txandari eutsiko

dio jokalariak, bestela, hurrengoak

jarraituko du.

Lauki urdinean eroriz gero, jokalariak

partida bere onera bideratuko

du, izan ere, bi aldiz jarraian botatzeko,

puntu estrak lortzeko edo

aurkari bat irteera puntura bueltan

bidaltzeko aukera izango baitu.

Jolas egin bai, baina menu pertsonalak

beste aukera batzuk ere

ematen ditu: errekorren taula

ikustea, datu pertsonalak kontsultatzea

eta jokatutako erronketan

lortutako emaitzan oinarrituta

norbere gaitasunen egoera eta garapena

ikustea.

Horra hor aukera, nork bere trebeziak

jokoan jartzeko. Bai ikasitakoa

erakutsiz bai erronkak gaindituz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!