24.01.2013 Views

U - Euskaltzaindia

U - Euskaltzaindia

U - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eta piskat harritzekoa da, zeren, denok dakigunez,

EE-BB 'etara etorri euskaldunak baserritar eskolagabeak zirela

gehienbat. Horregatik joan ziren ardira eta ez beste

lanera. Ez dakiguna da, aberri mina eta kultura zaharra ekarri

zutela berekin, eta tarteka bertsolariak ere bazirela Californian.

Horrek esplikatzen du nola 1885n Escualdun Gaceta sortu

zen Los Angeles'n, Martin V. Biskailuz'en eraginez. Abokata

izanik, editorea bihurtu zitzaigun euskararen alde, eta

nahiko lan egin ondoren, Gaceta'ren hiru ale ateratzea lortu

zuen. Abentura hori 26 dolar kosta zitzaizkion, ata azkenengo

alean irakurleei hau galdetu zien umore txar samarrean:

«Nahi dusia Escualdun Gazetak segi desan ala es?»2 Hantxe

amaitu zen harena, baina ondotik J. P. Goytino azaldu zen

eta 1893n California' ka Eskual Herria argitaratzen hasi.

Lau orriko astekari honek 1898ra arte iraun zuen. Laugarren

alean bertsoak publikatzeari ekin ziolarik, urteen zehar

ehundaka bertso argitaratu zituen irakurleen gozagarri. Moeta

askoko bertsoak daude eta merezi dute argitara ematea.

Goytinok zioenez, bere papera zen euskarazko bakarra mundu

osoan -eta egia zen gainera-. Californian horrelakoxe

gauzak gertatzen baitira.

Hogeigarren mendean Boise, Idaho, ere hasi zen euskal

kulturaz interesatzen, baina bertsoen arrasto gutxi aurkitzen

dugu. Reno Nevadan ikastunen mintegia paratu zenean, Nevada

Univertsitateko Gorka Aulestia bertsozaleak zenbait libum

eta artikulu publikatu zituen. Berriki publikatu duen libuman

badira zenbait orrialde hogeigarren mendeko artzain

bertsoei bumz, baina Californiako bertso paperik edo hemeretzigarren

mendeko bertsorik ez du aipatzen. 3

2 Vol. 1, No. 3, Urtharrilaren 16an (Los Angeles, California, 1886): 1.

3 Gorka Aulestia, The Basque Poetic Tradition, Foreword and Translation by Linda

White, (Reno & Las Vegas: University of Nevada Press, 2000).

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!