24.01.2013 Views

U - Euskaltzaindia

U - Euskaltzaindia

U - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Pedro Juanen onddoa

Airea: (107) edo beste ongi joan den edozein

Hala beharrak manaturikan, iragan arrats batian,

gaua pasatu behar izan dut haritz haundi baten pian;

laguntzatnituela xakurra eta makila aldian,

manta ohetzat eta arbola erro bat buru azpian.

Ene ustian han etzen deusik salbu zeruan izarrik,

bainan ohartu nintzen segidan ez nindagola bakarrik;

larrapottiak alde orotan ari kirrik eta kirrik,

ene ohoretan ari ziren ez dut batere dudarik.

Nitarik hurbil apotzar batzu hasi ziren kluk eta kluk;

erraiten zuten: «Ez izan beldur, gu ere auzuan gaituk».

Igelak ere entzuten ziren kantuz karrak eta kurruk,

erranez: «Kantu hauek guziak hire ohoretan dituk».

Etsaiak ere izaten dira uste gabeko lekutan,

nik ere batto izaki nere haritzaren adarretan:

hu hu huka huntza ari handik aski desafio txarretan;

«Arrotza haiz hi, habil hemendik!» oihuka erraiten zautan.

Ari nintzela desafio ta kantu guzien aditzen,

batere uste gabetarikan hantxetan lokartu nintzen;

azpitik gora pusaka ari lurretikan zerbait bazen,

bainan lo eta amentsetarik ez nuen pentsatu zer zen.

Gero iratzartzen hasi nintzan argiaren urratzian,

oilar kantu ta kurrukurruiak aditu nituenian;

xoriak ere ari arbolan kantuz omore onian,

erraiten zuten: «Jeiki behar duk, ta ez egon hor lurrian».

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!