24.01.2013 Views

U - Euskaltzaindia

U - Euskaltzaindia

U - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Pedro Juan Etxamendy'ren Kulturgunea

Etxamendy'ren maitasun haundiak hauek ziren: Euskara,

Euskal Herria, bertso/musikak, familia eta Jainkoa. Bertso paper

egile porrokatua zen eta bertsoei bere musika jartzen zien.

Norbaitek erran zidan bat-bateko bertsoak ere eman ahal zituela,

baina abots makala izaki nunbait eta etzuen hortan segi.

Etxamendy'ren bertsoak irakurtzen hasi nintzenean, haren

euskara xarmegarriaz ia txoratu nintzen. Hizkuntz zorrotza

bezain argi ta garbia, gramatika aldetik paregabea. Gaur egun

nik eta beste askok nabi izango genuke Etxamendy'k bezain

ongi idaztea, baina hizkuntza baino zailagoa da beste zerbait:

hark bezala euskaraz pentsatzea. Etxamendy'ren pentsa-moldeak

gaurkoak ez direlako, haren eskutik jalgi den euskarak

ehun urteko benetako altxorra dirudi. 4

Esango dut zergatik: Urteak dira EE-BB'etako artzain zaharrak

Euskal Herritik atera zirela, gehienak 1950 hamarkadan,

batzuk lehenxeago, besteak geroxeago. Garai hartan baserri

inguru asko t' asko oraindik hutsik euskaldun ziren, mendien

babespean laborantzan ari zirelarik. Irratia gauza berria

zen, telebistarik etzegoen, eta gaurko komunikabideen uholdea

etzen oraindik senditzen. Mendiak eta ibarrak, baserriak,

ziren euskararen muga babesle ta segurrak. Mundu hortan

sortu ta hazi zen Etxamendy eta kultura hori gorde ta bizitu

zuen Califomia'n, beste artzain askok bezala. Baserri kultura

hori Europan zendu ta gero Califomian eta EE-BB'etako

mendebalean bizi da oraindik izoztua bezala. Mundu hori

eduki zuen Etxamendy'k.

Geroztik gertatu dena -erdarak babes guztiak hautsi eta

ezurretaraino sartzea- hemen Ameriketan bizi garenok kontu-

4 Baserrian jaiotako elebakarrok pozten gara azken urteotan euskarak eman dituen

urratsak ikusita, baina gaurko euskaldun askoren euskarak ez du garo usairik eta beldur

naiz bere soinu zaharra betiko galdu ote duen ... Agian hala behar du, baserri usaina galdu

eta kalekoa irabazi. Bizikera berriak hizkuntza berria eskatzen du nonbait.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!