11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7.Lehen Gotiko ArteaTestuinguruaEuskal Herria, XIII‐XIV. mendeakNafarroako erresumaChanpañako Dinastia. Nafarroako erresuma XIII. mendean, gaurko Nafarroa, Nafarroa Be herea etaarabar Biasterik bestek ez zuen osatzen. Santxo Azkarra ondorengorik gabe hil zenean, nafar nobleziak Aragoieta Gaztelaren espantsionista goseak bultzatuta, eta bere askatasunaren jeloskor zelarik, Champañakokondea, Teobaldo I.go defuntuaren iloba errege hautatzen azkar ibili zen, horrela beronekin dinastia berri batsortuz.Errege berri honek lortu zuen Jaime I.goa, Aragoiko erregearen gutizia makurtzen, Tutera eta beste gotorlekueidagokienez, eta Gaztelako erregeren konkista nahiak zapuzten. Nafar Fueroen begirunearekiko zinaegin bazuen ere, laster azaldu zitzaion bere indarkeriazko joera; baina bere joera hori laster indargabetu zutennobleek, antzinako beren eskubideenganako begirunea, erregeren kanporaldian gobernurako nafar seneskalbaten hautatzea eta bere Fueroen idatzizko adierazpena eskatu ziotenean.Gurutzadak eta konpondu ezina. Bere poesia eta musikaganako zaletasun eta dohainak ez zioteneragotzi errege berriari 1239. urtean Gregorio IX.ak sustatutako Gurutzada gidatzea, abentura, arrakasta bainoporrot gehiagorekin amaitu bazen ere. Bere erregealdian arazorik larriena, agian, 1253. urtean bera hil zenarteraino iraun zuena, Iruñeko gotzaina, Gazolazeko Pedro Ximenezekin konpondu ezina izan zen, honek ezbaitzion erresumako hiriburuan benetako gobernari izatearen eskubideari uko egiten, lege mailan gotzaingoakjarraitzen baitzuen hiriaren guztizko nagusia izaten.Frantzia Aldeko eragina. XII. mende bukaeratik errekonkistaren aurrerakada eta merkataritzaren garapenariesker, Nafarroak gainerako Penintsulak bezala XIII. mendean zehar berriztatze artistiko ekimenak aurreraeramaten lagundu zion ekonomiaren garapen maila ezagutu zuen, mende honetan Frantses Jabegoetansortzen ari zen edertasun eta handitasunezko lan hilezkorrak eredu hartuta. Kultura eta arte mailan frantziareragin hau batez ere Nafarroan eman zen, lingua navarroruna gordetzearen bizkar izan bazen ere. Eragin horriberorri lagundu zion frankoen burgoen garapenak, XII. mendearen hasieratik jada Erresumako hirigune nagusienetankokatuak zirenez eta ekonomia aurrerapen handiago batetarako erregeen laguntza izan zutelarik.Frantzia aldeko eragina areagotu egin zen Teobaldo II.a (1253‐1270) Luis Sainduaren alaba Isabelekin ezkonduzenean. Bererekin Aragoi eta Gaztelako erregeekin harremanak hobera egin zuten. “Hiribildu on” askokberen fueroak eta berezitasunak baieztatuak izan zituzten. Eta Alfontso X.ak Gaztelako erregek Donostiako etaHondarribiako gotorlekuak eman zizkion.Nafarroako errege gazte honen egonaldiak behin eta berriz etenak izaten ziren Frantziarako bere joan etorriakzirela eta, aginpide zuzena seneskal baten eskuetan geratzen zirelarik. Teobaldo II.a zoritxarreko TunezkoGurutzadan izurriteak jota hil zen, bere aitaginarreba, Frantziako errege saindua hiltzen ikusi eta handik gutxirahil ere, Nafarroako monastegi eta ospitaleenganako bere maitasuna eta onginahia adierazten duen testamentuhistoriko bat idaztera eman ondoren (1270).Nabarreriako borroka. Enrike I.aren izen on handirik gabeko erregealdiaren ondoren (1270‐ -1274)zeinak, Nabarreriaren harresiak eraikitzen utzi zuen (hasierako populazioa, guztiz nafarra zena), hiriburuko gainerakobeste bi burgoen (Zernin eta Nikolas sainduak) arteko zatiketa sakonagotuko zuen ekimena izanik, erregemakila neskatila baten gainera etorri zen, Juanarengana, bere erregina‐amaren agintaritzapean. Boterenagusiaren ahuldadeak eta Aragoi eta Gaztelaren alde zeudenen handinahi eta haserreek ondorio bat ekarrizuten, frantses alderdiaren indartzea eta tristeki bada ere, hain ospetsu izan zen “Nabarreriako borroka zibila”,burguaren suntsiketa eta bertako biztanleenganako sarraski basatia frantses erasotzaileen eskutik (1276).Frantziarekiko menpekotasuna. Felipe Ederra deituak (Frantziako IV eta Nafarroako I.goa) hartuzuen errege aulkia. Iruñeak mitraren menpeko izateari utzi egin zion eta Nafarroa osoa mende erdi batez erregeordezkoen agindupean izan zen, denak frantsesak ziren. Nafarrek, frantses erregearen hiru semeak jasanbehar izan zituzten, kapeta familiakoak: Luis Hutin (1314‐16) erresistentzia oro bihozgabeki zapuzten zuena,Felipe V.a Luzea (1316‐22), eta Karlos IV.a (1322‐28) errege bezala zinik ere egin ez zuena.Evreux‐tarren Etxea. Nafarroako errege aulkia 1328an Evreux‐tarren Etxera aldatua izan zen, Joana,Luis Hutinen alaba, Evreux‐eko Felipe kondearekin ezkondua zena, erregina hautatua izan zenean. Baina, galiarrenganakomendekotasun egoerak berdin jarraitu zuen, erregeak Frantzian bizitzen jarraitu baitzuten Nafarroarakoagintari eta gotzain frantsesak izendatuz. Bistakoa da Nafarroako kultura eta artearen modu etaestiloetan eraginik izango zuela, XIV. mendearen azken aldera Evreuxen dinastian 100 urte horietan, 1276.etikhasi eta gertatzen hasi zen “nafarreratzera” arte.Euskal Artearen Historia II — 13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!