11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Juan Plazaola — Gotikotik Errenazimenturaespainiartu egin zen”, espainiar tradizioarekin ongi kokatzen den adierazpide erlijioso kutsuhori bereganatu egiten zuela, alegia.Joan Valmaseda, mendearen lehen erdiko palentziar eskualdeko eskulturagilerik entzutetsuenazen honengan, oso nabaria da konposaketa eta formetako bere gotikotasuna,soin‐adarren mehetze alderako joeran, egitura klasikoen erabateko lasaitasunaren ordez,dramatikotasun eta adierazkortasun indartsua nahiago zituelarik.Berruguete, italiarren artean halako harridura sortu zuen delako “Alonso spagnuolo”harengan eta gerora Espainian ere bere Valladolid, Toledo eta Extremadurako erretauletakokeinu okertuekin sentipen bera sortu zuen honengan oraindik ere nabarmenagoa da halakoxenaturaltasunaren aurkako, gorputz zuzenekiko gurarizko zabarkeria eta lasaitasun klasikoa gutxiestenduen gehiegizko dramatikotasun hori, inortxok ere ez dakielarik gotikotasun bezala alabere azken muturrera eta zoratutako adierazpenera eramaniko manierismo klasizista bezalahartu behar den.ManierismoaBeste alde batetatik, Italian bertan mendearen hirugarren hamarkadan klasikotasunetikirtetea deitu dezakeguna gertatua zen arte plastikoetan, eta zuzenago esanda, ikonografiarenalorrean (hemen gehiago axola zaigunez).Manierismoa naturaltasunaren aurkako joera izan zen, eta ez da erraza bere esentzia etaarrazoiak zehaztea, lanetan oso nabaria bada ere. Itxura formalaren ikuspuntutik, ezaugarriorokor bezala azpimarra daiteke:- manierista pintura espazioaren perspektiba legeari eta errealismoari uko egite bat bezala azaltzenda;- eta eskulturan berriz, lasaitasun eta orekaren arbuiatze bat bezala.Nabarmen eta sutsu, ohizkanpoko eta bizkorgarri, ezohiko eta ziztatzaile bezalakozaletasunengatik definitu ohi da.Manierismoaren izaera ziztatzaile eta paradoxiko hori, honetan legoke, “edertasuna azkenmuturreraino eraman beharraz errealitatetik kanpoko egiten duela; indarra, hain neurriz gainerabiltzeaz akrobazian amaitzen dela; edukia, zamatzearen zamatzeaz, ezer esatekorik gabeuzten dituela; forma, hainbesteko garrantzia emanaz, aske, bere kasako eta huts bihurtzenduela”. 47Manierismoa zer den argi eta garbi definitzera ez bada iritsi, eragin izan zuten arrazoieiburuzko adostasun batetara oraindik ere gutxiago iritsi gara. Soziologia mailako arrazoiak jartzendituzte batzuek, urte haietan Italian eman zen ezegonkortasun soziopolitikoa bezalakoak;beste batzuek aldiz, erlijiozko eta izpirituzko arrazoiak aipatu dituzte.Migel Anjel eta bere kutsuaEskulturan, klasizismoaren edertasun idealarenganako desengainu hori lehendabizi bizituizan zuena Migel Anjelen talentua izan zen, eta Florentziako medizistarren hilobi kaperatanjada hasi zen edertasun klasikoaren kanonak apurtzen. Pinturan bezala, bere erromatar garaianbatez ere, (Sixtina Kaperako Azken Epaia) eman zen izpiritualtasuneko aurrerabideak etagiza bizitza etengabeko borroka etsia dela bezalako ulermen batek, izpiritualtasun goren batenatzetik dabilen eskultura bat iradokitzen dio, haragizko edertasun baten adierazkortasunbatek baino gehiago.Frantziako Frantzisko I.aren gortean bezala, ez Erroman eta ez Toscanan, eskolarik osatugabe Buonarroti, gaur egun “Manierista” izendatzen ditugun eskulturagileez izan zen imitatua.172 — <strong>Euskal</strong> <strong>Artearen</strong> <strong>Historia</strong> <strong>II</strong>

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!