11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7. Lehen Gotiko Arteaeliza sagaratu zuen urtea. Gerora, Inozentzio IV.a Aita Sainduaren bulda etorri zen, 1247.eanbarkaberatasunak eskainiaz.Eliza zistertarren zabalenen artean nabarmentzen da Espainian. Bere girolak, Veruelakoabezalakoak, zorroztasunean gainditzen du. Leihoetako batzuk kanpoaldera, jarraian doanmoldura batez babestuak daude, ez harroin eta ez kapitel, Iratxe eta Ozkabartetik (SantoDomingo de la Calzada) kopiaturikoa. Ganga guztiak gurutzeria xumekoak dira, erdikoeliza‐barnearen lehen tarteak ezik, XIV. mendean eraldatuak ziurrenik. Girolen pilareakzilindrikoak dira eta bizkarrean finkatutako zutabeak daramatzate, deanbulatorio edoingurubidearen saihets aldetik bakarrik. Gurutzeriaren oinarriek ere bizkarrean finkaturikozutabeak dauzkate, landu gabeko hostoak dituzten kapitelekin. Eliza‐barne nagusiarenak aldiz,oso gurutze egiturakoak dira, zutaberik gabekoak eta kapitel izugarri soilak dituztenak,pilastren kanpoalderako angeluetan zeharka jarriak. Agian honexegatik ikusi behar da zatihonetan, E. Lambert‐ek iradokitzen duen bezala, Borgoina aldeko eragin zuzenago bat, elizaberaren burualdea inspiratu izan zezaketen Akitania aldeko ereduen aurrean.Kapitulu gela. Fiteroko kapitulu‐gelari ere apaingarrien gartxutasunaz distira dario,landaredun kapitel estilizatu nahiz geometrikoetatik. Mendebaldeko atariaren kapitelakgotiko estilokoak dira, baina frantsestuagoak. 13Oliba monastegiaOso litekeena bezalako iritzi moduan bederen gaur onartzen da Oliba fundazioa GarziaRamirez Berrezarleari zor zaiola. Lehenengo urteetan zehar, eliza eta lur sailak biltzen dituemaitza modura, jarraian hainbat Aita Sainduren pribilejioak, emariz jasotako ondasunezbaieztaturik.Lehendabiziko eraikina San Jesukristo deituriko elizatxo bat izan zen, zenbaiten ustetan1140. urteko data izan lezakeena. Baina emaitzarik nagusiena Zarrakazteluko elizarena izanzen, zeinaren lur saila 1164. urtean hartua izan zen (“ut possint ibi ecclesiam aedificare”),Iruñean Santxo Azkarra errege zelarik. Eraikina, 1198. urtean, Santxo Indartsuaren garaianbukatuko da. Urte horretako uztailean egin zen eskaintza (burualdea, aldarea berekin zuelabakarrik ziurrenik), urte luzeetako lana izango baitzen kapitulu‐gela, klaustro, logela, jantokieta sukaldea bukatzen.Eliza. Eliza zistertar jatorra da: gurutze latinezko oinplanoa, hiru eliza‐barne eta sei tarte,kanpoaldera horma‐bular handi eta zabalak dituztenak, trantseptua, lau absidiolo zuzen etazirkuluerdiko burualdea, Claravalekoaren modura.Erdiko eliza‐barneak 74 m‐tako luzera badu eta trantseptuak berriz, 39. Funtsezko egituraerromanikoa da baina, estalkiarentzat irtenbide gotiko baten bila zebiltzala ere ikusten da,zeren eta, arku zorrotzak gurutzeriazko gangarentzat kokalekuak prestatuak dituzte. Gurutzeitxurako harroinek, beren aurrealde bakoitzean, ezarritako zutabe bikoitzak dituzte zeharkakoarku eta formeroak biltzeko. Arku zorrotzak badira ere barrualde osoan nagusi, gurutzeriarengertuko bi arku formeroak, erdi puntukoak dira, honen bidez ikusten delarik XII. mendeaneraikitze lanak, alde horretatik eta burualdetik hasi zirela.Eskulturekiko apainketa guztiz gartxua da: Kapitelak, bi figuratiboez kanpo (sirenaketa barregarriak), gainerakoak landare gaiak dira, beti ere kapitel beraren kopari neurriradoazkion gaiekin. Zaharrenenak uste izaten diren kapiteletan, burualde eta absidiolo aldekokaperetakoak dira landare aberatsen eta ugarienak azaltzen dituztenak. Lepazuriak ere oso finkilanduak daude, arroba, hosto mutur eta zintzilikako pinaburuak dituztela... eskulturagileakzistertar lehen soiltasunarekiko begirunea azaldu nahi balu bezala gai kontutan baina, formenedertasunarenganako bere iaiotasuna eta sentiberatasunari uko egin nahi ez balio bezala.Euskal Artearen Historia II — 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!