11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10. Euskal ikonografiaren urrezko aroabat dirudi. Tamalgarria da ertilari honen agirietako lanetatik Itsasoko elizako hau besterik ezgelditu izana. 9PertustarrakXVI. mendeko azken herenean, manierismo erromanistaren eraginpeko bezala kokatu beharda nahiko agirietaraturiko nafar margolari batzuen jarduera, hauen artetik Pertustarrak, JoanLanda eta Joan Lunbier nabarmendu daitezkeelarik.Pertustarrek, aldi honetako euskal historian hain sarritan eman ohi den margolarien besteleinu bat osatzen dute.Pedro Pertus. Tuterako Martin Mezkita, Tarazonako katedraleko diruzaina zena etaTuterako katedralean zegoen Martin Santuaren kaperaren nagusiak, 1578. urtean Zaragozanbizi zen Pedro Pertusekin tratua egin zuen, Martin Santuaren erretaula Tourseko gotzainarenbizitzari eta izen bereko Apaiz Nagusi Santuari eskainitako erretaulako margolanak egiteko.“Ohol guztiak estilo bat bera dute, kalitate apalekoa, veneziar manierista alderako jarrera etamargoekin eta argi‐ilun efektu biziekin”. 10Migel Pertus. Kaskanteko Garaipenaren parrokian, Paulako Frantzisko Santuarenkaperan oihal handi bat gorde da zaindaria adierazten duena eta 1587.ean Migel Pertusekmargotua. 11Pertusen ingurukoa ere izan liteke (Joan Lunbierrekoa alde batera utzi ez badaiteke ere)Korellako Migel Santuaren parrokian santuaren erretaulatxoko eserlekua apaintzen duenBartolome Santuaren martiritzari buruzko koadroa eta delako nafar herri horretan ArteSakroko Museoak duen beste margolanen bat ere.Joan LandaIruñean eta bere eskualdean jardun zuen Joan Landak (belaunaldi bat lehenagoko izenbereko eskulturagile batekin ez da nahastu behar) ospea hartu zuen XVI. mendeko azkenhamarkadatan eta hurrengoaren hasierakoan. Bere ospe hau, hein handi batetan, margolanakegiteaz gainera, eskultura lanen eta erretaulen apaintzaile, estofari eta margolari bezalatratuak egiten zituelako ere lortu zuen. Margolari bezala, bere estiloaren berezitasunak dira,aurreko aldietakoak baino konposaketa argiagoak eta askatuagoak izatea, bere eskortzoak,gizonezkoetan nabarmentzen duen muskulatura eta kera indartsuen kontrastean emakumezkoenirudiei ematen dien dotorezia eta edertasuna.Margolanak Tafallan. Agirietako bere lanen artean, 1596 eta 1599. urteetan egindakotratuengatik Tafallako Santa Marian daude bere margolanak.Sagrarioko margolanak Landarenak dira, baita Joan Antxietaren erretaula osatzen dutenakere, zeinaren polikromiaz eta estofatuaz Landa bera arduratu zen. Aipatutako lan hauek,1976. urtean eginiko zaharberritzearen ondoren eder distiratzen dute, marradurak, punteatzeaketa arreta handiko eskamen bitartez burututako lan fina nabarmenduz. Bereziki aipatubehar dira aingeruekin, txarteletako paisaiekin eta bitxien antzera perladun zerrendekinxehetasun handiz margoturiko eserlekuetako frisoak. Era berean, sagrarioko margolana erefina da, zutabeartetako laukietan agertzen diren soin‐enbor txikietan bereziki. Landa berarizor zaio “del Miserere” deituriko Gurutze antxietarraren haragitzea ere.Kasedako erretaula. Kaseda parrokian, XVII. mendearen hasieratan jada, Antxietarenerretaula margo anizten eta urreztatzen zuen bitartean, Landak Santa Katalinaren erretaulamargotu zuen.Euskal Artearen Historia II — 155

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!