11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. Lehen Gotiko Artea• Lehen eskultura gotikoaLegardako Andre Maria. Mendabian, Legardako Andre Mariaren ermitan ikusizituzten F. Iñiguez eta J. E. Urangak eskultura gotikoaren lehen saiakeretako batzuk. Bereatariaren egiturak erromaniko erari erantzuten dio.Bere lehenengo eraikinetik, gai geometriko eta figuratiboz apainduriko zazpi arkiboltadituen sarrerako ia zorrotza den arkua geratzen da.Tinpanoan, Azken Epaiaren gaia kontatzen da. Erdiko irudia, ohiko Tetramorfoa duena–Kristo Epailea, zaurietako Kristorekin bat eginez– kristau artearen bi aldi, bi estiloren artekoigarobideko une hori nahikoa adierazten du.Lizarrako Hilobi Saindua. Baina, bere gotikotasun eta arte balioa garbiagatik laniknabarmenei dagozkionei begira jartzen bagara, litekeena da Lizarrako Hilobi Sainduarenelizatik hasi behar izatea.Bere atarian Azken Afariaren ateburu bat erakusten da, zeinaren irudietan nolabaitekozurruntasun eta monotonia azaltzen den eta idazkun batetan data ere badakarren (1270).Irudimen ugari eta kalitatezkoagoak bere tinpanoko bi erregistroetan azaltzen dira.Gorenekoan Kalbarioko eszenak garatzen dira, Birjinaren, Joan Sainduaren, Longinos etaStefanosen irudiak barne direla; beherenekoan, Ebanjelioek kontaturiko Piztueraren unedesberdinak, infernuko munstro baten aurpegiaren sinboloa hartuz, Kristo Linbora jaisten.Janzkeretako tolesduretan, kokamenetan eta pertsonaien jarrera eta keinuetan naturalismohastapenetako nahia ezagutzen da. Atezangoetako horma‐konkatan kokaturiko Apostoluenestatuetan ere, beren kanon motza eta jarrera zurruna eta guzti, aurpegietako espresibitate alderakojoera antzematen da.Artaxonako hesiko Saturnino Saindua. Artaxonako Esparruko Saturnino Sainduaelizaren eskulturaz, bere atari nagusia nabarmentzen saiatuko gara, zeinaren ateburuanNafarroa frantses erregearen jabego izatera heldu zenean (1284‐1305) garatu ziren seguruasko, zaindari sainduaren martiritzako elezaharren gertakariak.Tinpanoan gotzain saindua ikusten da zutik bere martiritzako zezenaren gainean etaemakumezko deabru bat uxatzen duela. Sainduaren irudi azpian errege baten (Felipe Ederra)eta erregina (Nafarroako Joana bere emaztea) han irudikatua dagoen deabruaren uxaketarisinbolozko adierazpena eman nahi izan zaio: zera adierazi nahi luke eszena honek, bi erregeenjabego –Languedoc eta Nafarroa– lurraldeetatik jentil izaera ororen kanpora igortzea. 41Errealismo gogo nabari bat azaltzen bazaie ere, erliebe hauek nolabaiteko zurruntasuna etazahartasunaren akatsa dute eta zenbait idazle, erromaniko artelana izan zitekeela pentsatzenere jarri zuten. 42Uxueko Santa Maria. Agian, une honetan ezarri beharko litzateke, hau da, nagusi etaegileak gotiko errealismoaren begiradaren alde argi eta garbi azaltzen diren baina oraindikestilo berriaren savoir faire iristen ez duten honetan Uxueko Santa Mariaren monumentuzkoapainketa.Utz ditzagun alde batetara, bai bere eliza‐barne bakarreko landarezko historiadunkapiteletan, nahiz mentsuletan eta beren atezangoetako kapitel eta kanpoko harmoretanugari diren eskultura lanak, non ia maisulan 43 handiko egitura duten zenbait karatula alaiikus daitekeen eta koka dezagun gure arreta bere bi ateetan. Eskulan handi hau Karlos II.arengaraian eman zen inola ere, berak eliza honi zion jaiera handiagatik (1349‐1387).Sartaldeko atearen figuratibo lana, irudi monotonoz osaturiko Azken Afariaren adierazpenaagertzen duen ateburuaren eta Epifaniaren misterioko bost pertsonaia ikus daitezkeentinpanoren artean banatzen da. Hiru Errege Magoak ezkerraldean daude kokatuak, belaunikobata eta zutik beste biak; hauetako batek besoa jasotzen du eszenaren buruan eta espaziokoEuskal Artearen Historia II — 35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!