11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7. Lehen Gotiko ArteaBiasteriko Joan SainduaDeikundea. Lehenbiziko agerpena Biasterin izango da. Jada, Joan Saindua parrokiakohegoaldeko atarian Deikundeko zutabe‐estatuak mugimendu txiki bat egiten dute berenerromaniko zurruntasunetik askatzeko.Pilareko Andre Maria. Baina zalantzarik gabe garrantzizkoena bezala mendebaldekoaurpegiaren izaera gotikoa da, zeinaren atarian, Birjina Maria adierazten duen mainelekoirudia gorde den. Herriaren aldetik mendeetako jaiera duen eta Biasteriko Pilareko AndreMaria deituaren irudi hori, gaur egun elizaren barruan aurkitzen da, oktogonozko kaperahandiaren erdiko horma‐konkan, zeinaren eraikitzeak delako atari nagusiaren bota beharraekarri zuen. Zutik dago, gorpuzkeraz luzanga eta zurrun samarrekoa da eta bere aurpegipolitean irribarre estereotipatu samarra marrazten du. Bere jantzietako tolesduretan etaamaren ezkerreko beso gainean eseritako Haurraren jarreran, lehen gotikoak bereak dituenizaera alai baten zantzuak sumatu litezke. Bere data 1300. urte ingurukoa izango daiteke.Tuestako Santa MariaFrisoa. Biasteritik irtenda, Arabako hiriburura iritsi aurretik, denboran atzera egiteabeharrezkoa zaigu Tuestako Santa Mariaren eskultura lana bisitatu ahal izateko; aurrekoatalean aipatu bezala eliza berant‐erromanikoa da eta bertan dago zehaztu ezin daitekeen zazpiirudien friso sonatua, zehaztu ezin daitekeen garai batetan atariaren gainean jarri arazi zena,arkiboltaren goialdeko giltzarria eta hegalaren artean irekitako hutsarte batetan kokaturik.Eskailera‐mailatako oinarri gainean daude kokatuak, Haurra duen Mariaren irudi hieratikoaaurrez aurreko jarreran, ohiko Andra‐Mari, Sedes Sapientiae modura. Berari begiratzen diotealde banatan hirunaka jarririk dauden gainerako irudiak. Eskuinaldera, Jose Saindua (Isaias,agian) eta Deikundeko eszena. Ezkerraldean, koroa buruan, soingaineko eta kapaz jantzitahiru Errege Magoak, eskaintzak daramazkiote Jaungoiko Haurrari.Eskulturagilearen izena –Tuestako Martin Lopez– XIV.go esku‐idazti baten bitartez aurkituuste izan du Ruiz de Loyzagak. Elizaren egilea izan zen Elias ez dela behintzat ziurtatuliteke, izan ere, zazpi estatuen gaia erromaniko espirituzkoa bada ere, estiloz gotikoa da etaelizako gainerako eskulturen ondorengoa. Arabar gotikoan jakitun handia den Mª LuciaLahozek irizten duenez, eskultura hauek XIII. mendekoak dira, eta “Arabako eskulturagotikoaren hasiera” markatzen dute, eta euren estiloz “Burgoskoen jirabiran dabiltzanez hanbilatu beharko da beren iturburua”. 53Gasteizko katedrala zaharraGasteizko hiriaren amanda‐itxurako kasko zaharrean gotiko estiloak agintzen du.Hango Santa Maria eliza, Katedral Zaharra deitzen zaiona, Erdi Aroko Arabar hiriburukoeraikinik artistikoena eta interesgarriena da. Agiri gabeziaren aurrean, frantziar katedralhandien eta Leon eta Burgoskoen antzeko, eskultura lan aberats eta miresgarria duten hiruatetako elizpe oso zabal bat, eraikinaren oinetan kokatzera bultzatu zuen halako gotiko eraginmardularen kronologia eta arrazoiez, argibideak eman diezazkiguken bakarra, estiloaren azterketada. Denaren arabera XIV. mendeko lana da.Santa Anaren atea. Agerian utzi zuen 1962.go zaharberritzeak gurutzaduraren hegoaldekobesoan dagoen Santa Anaren atea. Zoritxarrez oso hondatua dagoen eskultura lan ugaridauzka honek.Bost arkiboltaz jantzirik, oso nekez ezagutu litezkeen aingeruen eta sainduen irudiak agertzendituzte hauetako lauek, barrualdekoenak berriz, Haurtzaro aldia garatzen du.Euskal Artearen Historia II — 41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!