11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7. Lehen Gotiko Arteapentsatuz, Jimeno Juriok iradoki du egilea (Franciscus fecit sinadurarekin identifikatulitekeena) dohain bereziak zituen eta erlijioan senide zituen talde batek ongi babestutakofrantziskotarretako fraideren bat izango zela. 45Oliteko Pedro Saindua. Aurreko atalean, eta Oliteko Pedro Sainduaren erromanikolanari buruzkoan, bere atari gotikoko osagarriak aipatu genituen.Ataria. Hain zuzen ere, tinpanoak, hiru arkutxo hirugingildunen azpian eta neurri txikian,San Pedro benedikatzailearen irudia azaltzen du, saihetsetan Andres eta Santiago Sainduaketa bi aingeru intsentsulari dituela.Ateburua deigarriagoa da, irudi oso txikien bidez izenburuaren historia kontatzen duena:Giltzak ematea, apostoluaren epaia, bere gurutziltzatzea, eta “Pedroren ontzia”; guztia frantsesnaturalismoan inspiraturikoa eta XIII. mende oso aurreratu batetan eginiko lana, agian.Klaustroa. Elizako atariaren garaikidea eta gotikoa gainera da klaustro ere, zeinarenkapiteletan hostoen, loreen eta buruen konposaketak ikusten diren, denak ere kalitatekaskarrekoak, herri sentsibilitatetik gertu zeuden ertilarien lana ziurrenik.• Iruñeko katedraleko estatuakNafarroako hiriburuko Zernin Sainduko arkupeaz, bere kapitelaz eta hilobiaz aipamenabesterik ezin egingo dugu.Iruñeko katedraleko klaustroan ikus daitekeen estatua lan ugarietan kokatuko gara,inolako zalantzarik gabe Euskal Herriko Erdi Aroko eskultura multzo garrantzizkoena denez.Lan honekin sartuko gara jada XIV. mende bete betean.Jantokia eta Barbazana kaperaKlaustroko horma artean sartu aurretik, jantokiko hamalau mentsula eta Barbazanakaperako hamabiak ikustetik hasi beharko genuke.Bere gaiak era askotarikoak dira: ehizak, animaliak, irudi mitikoak edo irudimenezkoak,egunoroko bizitzako gorabeherak. Satiriko‐morala izan litekeen balio sinboliko bat eman izanzaie, baina beraietan multzo bateratu samar bat ere ikus daiteke, “gizonak naturarengan duennagusitza adierazi nahiko lukeena” batez ere. 46Nolanahi ere, euren egileengan konposaketa zentzuarekiko gaitasun artistiko bikaina,esparruan egokitzea, irudimena eta naturalismo alderako joera adierazten dute.KlaustroaKlaustroaren barruan, mende bat baino gehiago luzatu zen prozesu batetan zehar landutakokapitelen erliebeak alderatuz, lehen aldi batetan burututakoaren irudikatzeak ugari direneko–ekialdeko hegala eta iparraldekoaren zati bat– eta hurrengo aldietako bezala izenda daitezkeenhegoalde eta mendebaldeko hegalen arteko desberdintasunak sumatzen dira, zeinetanirudiak desagertzera egingo duten eta landare apaingarriak parrastatzen hasiko.Ekialdeko hegalaren kapitel irudiztatuak, xehetasun harrigarri batez adieraztendituzte Hasierako gaiak: Adan eta Ebaren historia, Noerena, Babel dorrearena, eta Jobenkontakizuna.Galeria honetan bertan eta hegoaldekoan eskulturagileek gai ugari landu dute: egunorokogaiak eta jolas‐iharduerak, dantzak, ehizaldiak, torneoak, agerpen bukolikoak, animalien etaelezaharretako gaiak, eta Erdi Aroan herrikoi bihurtu ziren satiriko‐moral izaerazko alegiakez direlarik falta.Euskal Artearen Historia II — 37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!