11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7. Lehen Gotiko ArteaGasteizKatedrala Zaharra. Gasteizko Santa Mariaren Katedrala, inolako zalantzarik gabeAraba osoan sortutako eraikinik ederrenetarikoa. Gaurko eraikin honek beste erromanikobat ordezkatu zuen, 1181. urtean nafar errege Santxo Azkarrak hiri‐gutuna eman bezain azkareraiki zena. Burgu zaharrean goi‐lautada estu baten ipar muturreko estrategi kokamenakpentsa erazten du eliza gotorleku baten osagaietako bat izango zela. Eta hala izan ere, azkenurteetan egiten ari diren eta hasierako erromaniko elizaren azpiko kripta argitara ateratzenari diren indusketetan azaltzen da antzinako Gasteizena zen harresia aprobetxatuz eraiki zelaeraikina. Eliza‐gotorleku bat zen, bere inguruko zati handi batean (Iparraldean), Erdi Arogaraiko eliza‐gotorlekuen berezkoa zen igarobidea salbatu duena.Kolegio‐eliza izatetik Katedrala izatera. Baina gaur begiztatzen dugun eliza hau, 1350.urte arte agiririk ez izatea harrigarria bada ere, Alfontso X.aren erregealdian hasia izangozen eraikitzen, 1340‐1345. urte bitartean. Liturgia ospakizunak ziurtatzea beharrezkoa izanzen eraikina estali aurretik, gehigarri kapera bat (1390‐1400) eraiki zelarik, gaur parrokiaegitekoak burutzen dituena. Eliza nagusia, Santa Mariari eskainia, 1498.ean Kolegio‐elizaizatera etorri zen (Armentiakoa lekuz aldatu zelako) eta 1861.ean katedrala izatera igarokozen.Eliza hiru eliza‐barnekoa, gurutzadura oso nabarmena oinplanoan eta hiru tarte aldebanatan, delakoen besoetara zistertar estiloko bi kapera irekitzen dira alde banatara, hirugarrentrapeziozko tartea girolaren abiapunturako geratzen delarik. Gurutzaduratik abiatuta eliza‐barneeksarrera aldera bost tarte dituzte; eta burualdetik bost tartetako girola bat hasten da(aipatutako abiapuntuko bi barne direla) zeinari absidean pentagonozko hiru kapera irekitzenzaizkion. Eliza‐barneen saihetsetan, horma‐bularren artean, sakontasun gutxiko kaperakdaude.Oinarriak oinplano zirkularretakoak dira, gangetako nerbioekin egokitzen diren ezarritakozutabetxoekin. Egia dirudi, lehenengo eraikin gotikoak egurrezko estalkia zuela eta honenordez harrizkoa egin zitzaionean horma‐bularren kokamena eskasa gelditu zela eta, eusgarrienerortzeak (gaur egun begien bistan dagoena) eraikinaren sendotasuna ziurtatzera bultzatuzuen oinarrien liraintasuna eta gangen batasuneko edertasuna sumatzea eragozten zuteneusgarrizko arku apaldu batzuk gainjarri zirelarik.Zaharberritze lanak, 1962 eta 1964 bitartean egindakoak, lau “ukondo arkuak” kentzekoburutu ziren hain zuzen ere. Hogeita hamar urte beranduago, badirudi katedralaren egituraberriro ere mugitzen hasi dela eta gaur egun sendotze lanetan dihardute.Kapitelak, landare estilizatuak dira ia denak. Gangen gurutzeria xumea da. Katedral honenezaugarririk bereziena triforioa da, pasabide bezala estua dena (50 m.), elizaren inguru osoanzehar doa, hirugingildun arkuak, lau‐orridun baranda eta moldurak multzo osoa inguratzenduelarik. Oinetan eta gurutzaduraren sartaldeko angeluetan dauden karakolezko eskaileretatikigotzen da bertara. 31Argia barrura eliza‐barneran idi‐begitik sartzen da eta burualdean, eliza‐barnearen lehenengotartean, eta alboetakoan XIV. mendeko ziztatutako trazeria duten leihateetatik. Elizansartzen denari, kanpotik begiratuta bloke itxiaren itxuraren kontrastean, argitasunak eragitendion inpresioa ahaztu ezinezkoa da, eta baita, triforioa eta arrosetoiekin eliza‐barnekojakintsuarena arkuteria zorrotzen konbinazio ere. 32Eliza hau aberasten eta bisitaria hunkituta uzten duen beste osagai bat bere eskulturalanen ugaritasuna da, batez ere XV. mendeko bigarren zatiko bere arkupeko hiru ateetakoak,dugularik berehala jardungo horietaz.Pedro Sainduaren Eliza. Badu batek pentsatzeko joera, proportzio oneko triforio batekSanta Maria elizari ematen dion edertasunak inspiratu zitzakeela gasteiztar Pedro Sainduaren<strong>Euskal</strong> <strong>Artearen</strong> <strong>Historia</strong> <strong>II</strong> — 29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!