11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. Lehen Gotiko ArteaAteakArtzapezpikutegi eta jantokiko ateak. Klaustro aldera ematen duten ateetako bik –Artzapezpikutegikoaketa Jantokikoak– ikonografiazko ziklo bat bakarra adierazten denekotinpanoak dituzte, Kristoren Nekalditik Piztuera arterainokoa eta Elizaren garaipena. Eurenegileek errealismo eta ugaritasunezko bilaketa noble bat erakusten dute, giza irudiarenkanonean eta talde jendetsuen konposaketan bete betean asmatzea lortu gabe.Iruñeko klaustroaren eskultura irudirik nabarmenenak, bisitariaren miresmenezko arretarikfalta ez zaien beste bi ateetan ikusi behar da: Babesekoa eta Zoragarria deritzatenena.Babesekoaren ataria izango da seguruenik zaharrena, 1330 eta 1340.aren bitartekodata duena.Atearen mainelean beste Birjinaren irudi bat altxatzen da, Babeseko birjinarena ere, baderitzana.Nahiz eta oso litekeena den biak garaikideak izatea, Kontsolamenduko Birjina ez bezala,honek, bere ezkerreko eskuan duen eta bere buruko zapiaz estaltzen duen Haurrarenganaitzultzen du burua. Badirudi, Jesus Haurrak bere Ama gonbidatzen duela bien artean eutsirikduten Orduen liburuan otoitz egitera.Tinpanoan. Tinpanoko erliebeei dagokienez, beren gaia Birjinaren Loaldia da: Ekialdekobizantziarren elezahar hain ezagunetik atera eta Mendebaldeko artera ekarria izan zena da:Aingeru batek Birjinari bere berehalako igaro beharraz hitz eginik, apostolu guztiak Mariarenetxera eramanak izan ziren bere heriotzan han izan zitezen, zeinaren ondoren, Jesukristok bereAmaren arima jaso eta zerura eraman zuen, han gorputz eta arimaz koroatua izango zelarik.Katedraleko eskulturagilea, Toulouse aldeko Rieux 48 lantegitik etorritako ertilaria izanlitekeenak, agerpen honetan jakin izan du errealismoa eta dramatismoa elkartzen. Pertsonaiaguztien buruak Birjinaren ohe gainean pilatzen dira eta bai argi‐ilun sakonen moldatzeanahiz itxurazko ordenarik eza eta buruen ardatzen arteko urduritasunak eta irudi bihurrituakaipatutako eszenaren espirituzko eta mistiko berotasuna adierazten laguntzen dute; azkenik,espresionista indar itzeleko multzo honek ez du zerikusi handirik Zoragarria deritzan atearenordena, arrazoizko argitasun eta kontaketaren logikarekin.Ate zoragarria. Klaustroa antzinako logelarekin batzen duen ate hau, kalonjeak honenazpitik igarotzean kantatu ohi zuten salmoagatik jaso zuen bere izen hau: “Pretiosa in conspectuDomini mors sanctorum eius”.Atezangoetan, ebanjelioko aingeruaren Deikundeko agerpena gogoratzen da, berezkoneurrian azaldurik, Aingerua eta Birjina alde banatan bereiziz.Beste alde batetatik, bitxia da atearen tinpanoan, Babeseko atearen elezaharretako gertaerabera berregitea, baina hemen bere lau sortetan xehetasun handiagoz garatua, Mariarenkoimesisa, abuztuaren 15ean ospatzen duen ekialdeko Elizaren jasokundeko apokrifoenkontaketaren araberakoa delarik, 49 Sergio Aita Sainduak (687‐701) Erroman sartu zuenliturgi ospakizuna.Lehenengo sortan aingeruak Mariari adierazten dio bere berehalako igaro beharraz,honek bere ahaideei berria ematen die eta Joan Saindua laino batek ekarria da; Birjinak beresoingainekoa eta hil‐oihala erakusten dizkio Joani. Bigarren sortan apostoluak iristen dira etaMariak bere ganbarara eramango ditu; hirugarrenean, Mariak bere soingainekoa eta mantuahiru emakumeei emango die; Loaldiaren eszenak jarraitzen du, apostoluen negarrak, etaBirjinaren gorputza lohitzen juduen saiakera. Laugarren eta azken agerpena Mariaren Koroatzearieskainia izango da. Eta egin dezagun behingoz gai honi buruz, ikonologia modukobehaketa bat: Errege gorenak, Jesusek, bere Ama Erregina bezala koroatuko du. Irudi honenesanahi mistikoa, garai hartako errege erreginen koroatzeak zirela eta gero eta gehiagokoahalbide eta luxuzko ospakizunak bereziki begi ninian eta herri irudimenean eragina egitenzuena izanik, Europako monarkien errealitate politikotik ezin bereiztuzkoa da. 50<strong>Euskal</strong> <strong>Artearen</strong> <strong>Historia</strong> <strong>II</strong> — 39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!